Aurkezpena eta helburuak
Gaurkotutako azken atalak:
- 2020/09/28: Fitxa -> "Garapenerako gidalerroak". Aldaketa -> "ARINbide-Prediktiboa" atalean, "Proiektuen kudeaketa (PK)" dokumentua gaurkotu da //fitxa ikusi//
- 2019/07/22: Fitxa -> "Onartutako dokumentu elektronikoen formatuak". Aldaketa -> .epub formatua gehitu da //fitxa ikusi//
Aurkezpena
Eusko Jaurlaritzako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzaren eskumenetako bat da «IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu», martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan adierazten denez.
[36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua]
Helburuak
Estandarrak definitzea ekimen estrategiko eta beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzarentzat, zuzenean laguntzen baitu gure Administrazioaren helburu estrategikoak lortzen. Besteak beste, honako helburu hauek:
- Herritarrei eta enpresei eskainitako zerbitzuen kalitatea areagotzea eta kalitate gorena bermatzea.
- Administrazioaren barne-prozesuetan, efikazia eta efizientzia handienerantz joatea.
- Eusko Jaurlaritzarekin zerikusia duten erakundeen eta organismo publikoen arteko lankidetza-ingurune eta -sare bat zabaltzen laguntzea.
Eusko Jaurlaritzaren Estandar Teknologikoetan euskal Administrazioak teknologia berrien eremuan zabaldutako zerbitzuei euskarri ematen dieten zehaztapen eta baldintza teknikoak jasotzen dira, betiere, Eusko Jaurlaritzak bere planen bidez ezarritako helburu estrategikoekin bat etorriz. Estandar horiek Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak kudeatzen ditu (EJIE, SA).
Horretarako, Estandar Teknologikoek estandar edo produktu batzuk definitzen dituzte, korporatibotzat edo nagusitzat jotzen direnak, eta Eusko Jaurlaritzako sail/erakunde autonomoen Informazio Sistemen euskarri izango direnak.
Jarraian estandarren berrikuspen berria aurkezten da. Berrikuspen horretan, edukien informazio teknologikoa gaurkotzeaz gain, antolaketa berri bat egin da: web-fitxetan antolatu dira edukiak (eta Familiak, Taldeak eta Arloak gaien arabera sailkatu dira). Horrek asko erraztuko ditu bilaketa, sarbidea eta gaurkotze prozesuak, aurreko sistemarekin alderatuta (dokumentu bat eta hainbat eranskinez osatuta). Estandarraren fitxa bakoitzean zehaztutako informazioaz gain, estandarren ikuspegi orokorra eskaintzen duten beste eduki bat dago eskuragarri, Estandarren Mapa (PDF, 436 KB) estandarren inbentarioaren eginkizuna betetzen duena.
Azken aldaketako data: