Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Zebra muskuilua

Zebra muskuilua ingurune hidrikoan kalte eta galera ekonomiko handiak eragiten dituen espezie inbaditzailea dugu. Zebra muskuilua erabat desagerraraztea oso zaila da. Hala ere, sentsibilizazio zein dibulgazio ekintzei esker euskal uretan duen hedapena murriztu egin dezakegu. Uraren Euskal Agentzia - URAk erakusketa bat antolatu du herritarrek zebra muskuiluaren egoera hobeto ezagutu dezaten

Gogoratu gure ekosistemak denon beharra duela zebra muskuiluaren hedapena geldiarazteko

Zebra Muskuiluaren erakusketa

Zebra muskuiluaren erakusketa - Exposición Mejillón Cebra

Zebra muskuilua (Dreissena polymorpha) ur kontinentaletan agertzen den espezie inbaditzailea da. Itsaso Beltzeko eta Kaspiar Itsasoan sortua, Europan zehar zabaldu da XIX y XX mendeetan zehar. Espainian 2001 aurkitu zen Ebro ibaiaren behealdean. Hortik aurrera bere hedadura gunea zabaltzen jarraitu du, eta ondorioz populazioak aurkitu dira ondorengo ibaietan: Ebro, Jucar, Segura, Guadalquivir eta Ibaizabal

Bertako Ibai-muskuilu baten irudia zebra muskuilu alez estalita

Zebra muskuilua espezie inbaditzailea da eta ondorio larriak izaten ditu ibaien ingurunean eta ekonomian. Horien artean honako hauek:

KALTEAK INGURUNEAN

Habitatetan

Habitataren konplexutasuna handitzen du, uren gardentasuna, elikagaien, kutsatzaileen eta oligoelementuen pilaketa iraizketaren ondorioz, disolbatutako oxigenoa murrizten du eta uretan dauden espezieen konposaketa eta kopurua murrizten du.

Beste organismo batzuetan

Bertako espezie batzuk murriztu edo kentzen ditu, beste arrazoi batzuen artean habitata edo elikagaiengatik dagoen lehia dela-eta; planktonaren konposaketa eta egitura aldatzen du; hegazti urtarrentzat elikagai izan daiteke. EAEn garrantzitsua da bertako ibai-muskuilu espezieetan duen eragina.

KALTE SOZIO-EKONOMIKOAK

Aisialdirako jarduerak

Eraginak: arrantzaren murrizketa, mantentze gastuak, mozteko arriskuak, usaina usteltze prozesua dela-eta, turismo aldetik interesa galtzea.

Uraren erabilera

Honako hauei eragiten die: Hiri-hartuneei, ureztatzeei, zentral hidroeletriko eta nuklearrei eta ura hartzen duten edozein industria motari.

Lan eta azpiegiturak

Hartuneak eta bideratzeak ixten ditu espeziea finkatzen denean (biofouling)horma, biltegi, hesi, edota hodietan, beste batzuen artean.

Gailuetan

Laginak hartzeko gailuak ezeztatu egiten ditu eta neurketetan emaitza okerrak eragiten ditu

Fisiko-kimikoan

Burdin eta altzairuaren korrosioa handitzen du finkatze-puntuetan

Zebra muskuilua ur masa naturaletatik kentzea ezinezkoa da, behin bertan finkatu denean. Espezie honi dagokionez, beraz, ekintzak, behin agertutakoan, bere hedapena murriztera eta kalteak murriztera bideratu behar dira. Instalazio itxietan (ur zirkuituak industrietan, ureztatze sistemak, edateko ura hornitzeko instalazioetan) posible da kentzea iragaz-sistemekin, kloroa erabiliz… horrela espeziearen larbak mikroskopikoak sartzea ekiditen da.

EAEn Zebra muskuiluaren hedapena kontrolatzeko ekintzen plana 2018-2020

2006.urtean EAEn zebra muskuilua kontrolatzeko segimendua eta koordinazioa gauzatzeko batzordea eratu zen espezie honen kudeaketan edo honen eragina pairatu dezaketen elementuen inguruko eskumenak dituzten erakundeek osatua. Mahai-inguru honetan hainbat jarduera proposatu, koordinatu eta burutzen dituzte espezie horrek izan dezakeen eragina murrizteko. Besteak beste espeziea EAEn agertu zenetik lan hauek egin dira: populazio berriak goiz atzematea; aleak deuseztatzea, ahal izan denean; araudiak egokitzea eta betetzen direla zaintzea; dibulgazio- eta sentsibilizazio-lanak; desinfektatzeko estazioak ipintzea.... 

Uraren Euskal Agentziak prestatu du, Batzordean parte hartzen duten beste erakundeekin batera,” Euskal Autonomia Erkidegoan Zebra-muskuilua Kontrolatzeko Erakundeen arteko 2018-2020 Ekintza Plana”. Agiri horretan zehazten dira hurrengo urteetan erakunde bakoitzak bultzatuko dituen ekintzak Espezie inbaditzaile honen kalteak murrizteko (Naturaren Babeserako Nazioarteko Batasunak munduko 100 espezie inbaditzaile kaltegarrien artean kokatu du) hala ibaien ekosistemetan, nola bertan aurki daitezkeen azpiegituretan. Era berean, agirian aurkezten da espezieak azken urteetan EAEn izan duen bilakaeraren laburpena eta birpasatu egiten dira orain arte hartutako neurriak.

EAEn Zebra muskuiluaren hedapena kontrolatzeko ekintzen plana 2018-2020 (PDF, 2 MB, Gaztelaniaz)(leiho berri batean irekitzen da)

EAEn zebra muskuilua lehendabiziko aldiz 2006. urtean egindako laginketetan antzeman zen. Ebro Ibaian populazio ugariak aurkitu ziren.

Gai honetan eskumenak dituzten administrazioek urte horretan berariazko batzorde bat sortu zuten espezieari aurre egiteko ekintzak koordinatzeko.

Momentu honetan leku hauetan aurkitu da zebra muskuilua.   

 bisorearen infromazioaren irudia

Sakatu hemen zebra muskuiluaren EAEn duen banaketaren mapa ikusteko (leiho berri batean irekitzen da)

Segimendurako Batzordea

2006ko abenduan, EAEko Uraren Batzordearen 4. bilkuran, administrazioen arteko EAEko Segimendu eta Koordinaziorako Batzorde bat sortzea erabaki zen, erabiltzaile zein kaltetu guztiei irekia izatea eta ondorengo helburuekin:

  • Sortzen den informazioa administrazioen artean partekatzea.
  • Ekintza osagarriak egiteko administrazioen arteko koordinazioa bultzatzea.
  • Batera egiteko ekintzak abian jartzeko erakunde arteko lankidetza.

Gaur egun erakunde hauek osatzen dute Batzordea:

Uraren Euskal Agentzia
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa
Eusko Jaurlaritza

    o Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
    o Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
    o Osasun Saila
Arabako Foru Aldundia
    o Nekazaritza eta Ingurumen Saila
    o Ingurumen eta Hirigintza Saila
    o Nekazaritza Saila
Bizkaiko Foru Aldundia
    o Ingurumen eta Hirigintza Saila
    o Nekazaritza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia
    o Ingurumen eta Hirigintza Saila
    o Nekazaritza Saila
Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA)
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
Añarbeko Urak S.A.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioa
Txingudiko Zerbitzuak
Arabako Errioxako Ur Partzuegoa
Iberdrola
Euskal Herriko Unibertsitatea, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila

Zehazki batzordearen kideen jarduerak  honako arlo hauetan egiten dute lan:

• Espeziearen jarraipena
     o Larben lagin hartzeak
     o Ale nagusien lagin hartzeak
• Nabigazioa arautu eta zaindu ur kontinentaletan
• Arrantza arautu eta zaindu ur kontinentaletan
• Espeziearen inguruko informazioa zabaldu eta herritarrak sentsibilizatu
     o Jardunaldiak eta kongresuak antolatu
     o Erakusketa ibiltariak
     o Triptikoak eta dibulgaziozko liburuxkak
     o Informaziorako kartelak
     o Prentsa oharrak
• Zebra muskuiluak tokiko espezieetan (nayadeak) dauzkan kalteak ikertu eta murrizten saiatu
• Espeziea EAEko ur masetan sartzeko arriskuen ebaluazioa
• EAEn zebra muskuiluaren hedapena kontrolatzeko ekintza planak prestatzea

Desinfektazio guneen kokapena eta egutegia

Estropada gunea (Legutio, A-623 errepidean 20.km-an Durangoko norabidean)

Telefonoa: 616042691 / 943451891

Gasteizko Klub Nautikoa (Uribarri-Ganboa)

Astelehenetik igandera 10:30 etatik 13etara eta 16h30etatik 20h30etara.

Telefonoa: 945 40 41 65 / 945 29 99 60

Desinfekzioari buruzko informazioa

Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, nabigazio-araudia aldatzen duena.

Nabarmendu beharreko puntuak EAEko (Ebroko arroan kokatuta dauden urtegi nabigarriak A motako sailkapena dute)

  • Ebroko arroko urtegi nabigagarriak honela sailkatzen dira::
    • A motako urtegiak edo kaltetuak: zebra-muskuiluaren edo sailkapen hori eskatzen duen beste espezie exotiko inbaditzaile baten presentzia egiaztatua duten urtegiak (adibidez, sagar barraskiloa)
    • R motako urtegiak edo arriskuan daudenak: zebra-muskuilua egoteko arriskuan dauden urtegiak
    • L motako urtegiak edo urtegi libreak: zebra-muskuilurik gabeko urtegiak.
  • Nabigazioko erantzukizunpeko adierazpenetarako gutxieneko epea, lehiaketa jakinetan izan ezik, urtebetekoa izango da.
    • Ontziak eta ekipoak garbitzeko neurriak kaltetutako urtegietan (a motakoa) edo arriskuan dauden urtegietan (R motakoa) eta Ebro ibaiaren beheko zatian
    • Dagokion ur-masaren inguruan dagoen garbiketa-estaziotik igarotzea eskatuko da, eta, beraz, dagokion garbiketa-tiketa, lau kasu horietan.
    • Adierazitako ur-masan lehen aldiz sartzean
    • Adierazitako ur-masatik irtetean, eskatutako gutxieneko nabigazio-epea igaro ondoren (urtebete) Ebro ibaiaren arroko beste edozein ur-masatan nabigatzea erabaki eta aitortzen denean. Garbiketa-txartel hori nabigazioaren erantzukizunpeko adierazpen berriarekin batera erantsi beharko da.
    • Nabigatu behar den ur-masatik irtetean, Ebroko arroa ez den beste arro hidrografiko batean nabigatzeko, eta adierazitako ur-masan berriro sartzean, beste arro hidrografikotik nabigatzetik itzultzen denean.
    • Nabigazioarekin lotutako unean uneko kirol-ekitaldi eta -lehiaketen kasuan, parte-hartzaile guztiei eskatuko zaie beren ontzi eta ekipoak garbitzeko, bai ur-masa horretan sartzean, bai handik irtetean.

Nabigazioari buruzko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, garbiketa-tiket bat aurkeztea eskatuko da. Tiket hori garbiketa-estazio ofizialetan emango da, eta aurrez nabigatzen zen ur-masatik azken aldiz irtetean ontzia garbitu dela egiaztatzeko balioko du.

  • Ullibarri eta Urrunaga urtegiak ur masa bakartzat hartzen dira nabigaziorako.

Zebra muskuilua dagoen ur-masetan erabilitako ekipoak eta ontziak desinfektatzeko protokoloa (2012).

Zebra muskuiluaren inguruko agiriak

Uraren euskal agentziaren liburuxka: zebra muskuilua hedatzea saihesteko informazioa dauka (2016).

Zebra muskuilua dagoen ur-masetan erabilitako ekipoak eta ontziak desinfektatzeko protokoloa (2012).

Zebra muskuilua: ur gezatako kuskubikoen larba planktonikoen gakoa. CHE (PDF, 384 KB)

Ikasmateriala:Hezitzaileentzako materiala. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Txostenak

Txosten bateratua (larba, ale heldu eta genetikaren jarraipena). Zebra muskuilua EAEko sistema urtarretan

EAEko ur-sistemetan zebra muskuiluaren larbak antzemateko laginketak

EAEn zebra muskuilu heldu kolonien bilaketa eta jarraipena.

Zebra-muskuiluaren prospekzioa EAEko urtegi batzuetan, analisi genetikoko tekniken bidez. 2019

Zebra-muskuiluaren prospekzioa EAEko urtegi batzuetan, analisi genetikoko tekniken bidez. 2019

Azterlan fenologikoak

Zebra Muskuiluak bertako kuskubiko moluskoen populazioetan duen eraginaren ebaluazioa Urrunaga eta Uribarri-Ganboako urtegietan.

Euskal Autonomia Erkidegoko ur masetan zebra muskuiluarekiko duten suszeptibilitatea

Zebra muskuiluaren inguruko jardunaldi teknikoak

Jardunaldi teknikoa: Zebra muskuiluaren kudeaketa (2013/04/18)

Jardunaldi teknikoa: Zebra muskuiluaren kudeaketa (2013/04/18)

Apirilaren 18an, Atarian, Salburuako hezeguneen interpretazio zentroan, zebra muskuiluaren inguruko jardunaldia egin zen, batez ere Arabako uren zaintzaz arduratzen diren erakunde ezberdinetako langileei zuzendua. Bertan, espezie horrek gaur egun gure herrialdean duen egoera, azken urteetan izan duen eboluzioa eta etorkizunerako aurreikuspenak azaldu ziren. Horrekin batera, administrazioek espezie horren jarraipena egiteko eta hedapena mugatzeko azken urteotan aurrera eraman dituzten jarduerak ezagutarazi ziren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldian egon ziren hizlari eta partehartzaileei.

Hitzaldiak

Jendarterako jardunaldia: Zebra muskuilua EAEn (2012/06/06)

Jendarterako jardunaldia: Zebra muskuilua EAEn (2012/06/06)

Ekainaren 6an Atarian, Salburuako hezeguneen interpretazio zentroan, zebra muskuiluaren inguruko jardunaldia egin zen. Bertan espezie horrek gure herrialdean gaur egun duen egoera, azken urteetan izan duen eboluzioa eta etorkizunerako aurreikuspenak azaldu ziren. Horrekin batera, administrazioek espezie horren jarraipena egiteko eta hedapena mugatzeko azken urteotan aurrera eraman dituzten jarduerak ezagutarazi ziren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldian egon ziren hizlari eta partehartzaileei

Hitzaldiak

 

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana