ZABORTEGIEN BALANTZE HIDRIKOAK EGITEKO GIDA-DOKUMENTUA
Edozein motatako zabortegietan balantze hidrikoak egiteko gida-dokumentu honen xedeak honako hauek dira:
Eragile ezberdinek erabili ahal izango duten eta emaitza fidagarriak, koherenteak eta alderagarriak ematen dituen metodologia bakarra jartzea sektorearen eskura .
Esparruko teknikariek balantze hidrikoak egiteko prozedura erraztea, izan litezkeen akats edo gabeziak minimizatuz.
Gauzatutako balantze hidrikoa zuzena eta ona dela balioesterako orduan, administrazio eskudunari laguntza ematea.
Zabortegietako balantze hidrikoen aplikazioa sistematikoki eskura dagoen teknologiarik hoberen gisa sustatzea, haren bidez lixibiatuak kontrolatzeko, eta bai lurzoruak, lurpeko urak eta lurrazaleko urak erasateko duten potentziala ere.