Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

ZABORTEGI-GASEN ISURPENEN MURRIZKETARI BURUZKO GIDA-DOKUMENTUA

Dokumentu honek hiru helburu ditu:

  • Zabortegi-gasen sorkuntzari eta horiek berreskuratzeko zein aprobetxatzeko eskuragarri dagoen teknologiari buruzko ezagutza erakunde ustiatzaileei eta agintari eskudunei transferitzea, eta proiektuaren garapenerako orientazioa ematea;
  • Zabortegietan metano-isurpenak txikiagotzeko metodo eta teknologia aurreratuenak definitzea eta azaltzea.
  • Zabortegietatik datozen isurpenen murrizketari buruzko Euskadiko zein Europako jarraibideen/araudien betearazpena sustatzea.

Gida-dokumentu hau zabortegiaren jarduera eratzen duten fase ezberdinen arabera egituratu da:

  • Plangintza-fasea;
  • Ustiapen-fasea;
  • Itxieraren ondoko mantentze-fasea.



Pdf formatuko dokumentua:
ZABORTEGI-GASEN ISURPENEN MURRIZKETARI BURUZKO GIDA-DOKUMENTUA (2,71 Mb)