Gida praktiko honetan, modu labur eta ulergarrian jasotzen da Baccharis halimifolia espeziea kontrolatzeko jarduketen plangintza eta aplikazioa bideratzeko behar den informazioa, azken urteotan jasotako esperientzian oinarrituta. Batez ere, kontserbazioari, espezie inbaditzaileen kudeaketari eta baso-lanei buruzko ezagutzak dituzten administrazio publikoetako zein erakunde pribatuetako langile tekniko edo landa-langileei dago zuzenduta. Gainera, informazio horretan sakontzeko aukera ematen du, erakundeak eta arlo horretako proiektuak uztartuta. Gida honek jarduketa-metodo testatu eta eraginkorrak eskaini nahi ditu. Era berean, metodo horiek Baccharis halimifolia espezieak habitat naturalak inbaditu eta hondatzen dituen hainbat egoerari erantzuna emateko dira. Jarduketen arrakasta bermatzeko beharrezkoak diren fase guztiak jasotzen ditu, hala nola identifikatzea eta detektatzea edota espezie horren desagerpenerako eta jarraipenerako hainbat metodologia. |