Lehendakaritza

Europako Eskualdeetako Batzordea

Europako Eskualdeetako Batzordea edo ELT Europako eskualde eta hiriei legealdiaren eta Batasuneko politikaren agendan ahotsa ematen dien batzarra da. EBko legealdiaren % 70 eskualdean edo tokian-tokian aplikatzen da. http://cor.europa.eu/es

  • 1992an sortu zen, Masstrichteko Itunarekin batera, eta 1994an ekin zion ibilbideari.
  • 329 ordezkari hautetsi edo arduradun daude hautatutako batzarrean; besteak beste, eskualdeetako presidenteak, alkateak, sailburuak, idazkari nagusiak, diputatuak... Guztiak ere 27 estatu kideetatik datoz.
  • Lurralde, eskualde, hiri eta udalerri guztiek EBko erabakiak hartzeko prozesuan ordezkaritza izatea bermatzea du helburu.
  • Europako Batzordeak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak derrigor egin behar diote kontsulta ELTri eskualdeetan eta udalerrietan ondorioak dituzten batasuneko legeak eta politikak egitean; zehazki, esparru hauetan eragina dutenak: osasun publikoa, klima aldaket, Heziket, lanbide-heziket, Kultur, gazteria, gizarte-gaia, enplegu, Europan zeharreko sarea, garraio, ingurumen, energi, ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesio, kirola.
  • ELTk eskubidea du zuzenean Europako Justizia Epaitegian errekurtsoa jartzeko bere eskumenak babesteko edota subsidiariotasun-printzipioa hautsi delako.
  • Eskualdeetako Batzordeko kide guztiak beren eskualdean bizi dira, eta bertan lan egiten dute; hau da, dagozkien ardura politikoak beren lurraldean betetzen dituzte. Hori funtsezkoa da ordezkatzen dituzten Europako erakundeei helarazteko herritarrek dituzten kezka zehatzak, baita bertako herritarrei EBn gertatzen den guztiaren berri emateko ere.

Batzordearen funtzionamendua

  • Urteko 6 osoko bilkura.
  • Sei saio tematiko eta Administrazio eta Finantza Gaietako batzorde bat.
  • Bost talde politiko.
  • 27 estatuetako ordezkaritza.

Europar Batasuneko erabakiak hartzearen prozedura orokorra (JPG, 45 KB).

Euskadi Batzordean

Euskadi kide aktiboa da Europako Eskualdeen Batzordean. Haren eginkizuna, funtsean, Batasuneko araudia hasierako fasean aztertzea da, nagusiki, Eusko Jaurlaritzako sailek eginiko zuzenketen bidez, eskualdeko eta tokiko interesei mesede egiten dion legeria ezartzeko.

Era berean, ELTn parte hartzeak erraztu egiten ditu Europako beste eskualde eta udalerrien arteko harremanak, eta gure sektoreko politikak ezagutarazteko erakusleihoa da, baita beste eskualde batzuen esperientziak eta EBren jardunbide egokia ikasteko ere.

Batzordearen aurrean Euskadiko ordezkari titularra lehendakaria bera da, eta ordezko kidea, berriz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Eusko Jaurlaritza duen zuzenketen formulatze eta aurkezpen prozedura (PDF, 106 KB).

Azken aldaketako data: