Eusko Jaurlaritza

Ertzaintzaren polizia-fitxategietan jasotako datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak baliatzea

Ertzaintzaren polizia-fitxategietan jasotako datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak baliatzeari dagokionez, kontuan hartu beharko dira araudi espezifikoa eta balia daitezkeen eskubide zehatzak.

Araudia:

Eskubideak: araudi horretan oinarrituta, eskubidea duzu honako hauek eskatzeko tratamenduaren arduradunari: tratamenduan dauden izaera pertsonaleko datuak eskuratzea; okerrak edo osatugabeak diren datuak zuzentzea edo aldatzea; desegokiak edo gehiegizkoak diren datuak ezabatzea, eta tratamendua mugatzea. Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez (leiho berri batean irekitzen da).
Era berean, Datuak Babesteko Euskal Agintzaritzan (Tomas Zumarraga dohatsua, 71, 3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz) edozein erreklamazio egiteko ahalmena duzu, edo aurretiazko erreklamazio bat egin dezakezu Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, 48950 Erandio dpd-dbo@ertzaintza.eus).

Eskubideak SCHENGEN/SIS Informazio Sisteman
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunean aurkituko duzu Schengen Informazio Sisteman (leiho berri batean irekitzen da) datu pertsonalak babestearen arloan pertsonei aitortzen zaizkien eskubideei buruzko informazioa; bertan daude eskubide horiek erabiltzeko prozedura eta formularioak.

Azken aldaketako data: