Lehendakaritza

Erronka demografikorako 2030erako Euskal Estrategia

2022ko ekainaren 21eko Gobernu Kontseiluak Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategia onartu zuen. 36 ekimen osagarri biltzen ditu, helburu berarekin: susperraldi demografikoaren aldeko neurri eta baldintzen ekosistema eratzea. Onartutako neurrien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  1. 2023tik aurrera, 200 euroko laguntza hilean seme edo alaba bakoitzeko, hiru urtera arte; bateragarria izango da familia ugarientzako egungo prestazioekin, zerga-kenkariekin eta DSBEaren seme edo alabagatiko laguntzekin.
  2. Interesik gabeko mailegu-programa bat abian jartzea 2023an, epe luzera itzultzeko aukerarekin, gazteentzako ekintzailetza-, prestakuntza- edo etxebizitza-proiektuetarako.
  3. 2023-24 ikasturtetik aurrera, haur-eskolen doakotasuna 0-2 urteko etapan, Haurreskolak Partzuergoa indartuz.

Maiatzaren 18an, erronka demografikoari buruz Eusko Legebiltzarrak egindako Osoko Bilkura Monografikoan onartutako ebazpen guztiak (74) jaso dira estrategiaren aurreikuspenetan. Ebazpen horietako asko oposizioko alderdi guztien aldeko botoarekin onartu ziren. Egoera horrek garrantzi handia du, demografikoa lehen mailako erronka baita, eta beharrezkoa baita ikuspegi estrategikoa eta herri ikuspegia izatea.

Estrategiak ikuspegi integrala eta progresiboa proiektatu du, 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datorrena, eta etxebizitzaren, enpleguaren, hezkuntzaren, sozio-osasunaren, osasunaren, migrazioaren eta gizarte-prestazioen, laguntzen edo gaitasunen garapenari laguntzearen aldeko politikak dakartza, baita hiri- eta landa-dimentsio bikoitza ere, epe labur eta ertaineko ekimenekin eta lau sektoreen lankidetzarekin: publikoarena enpresarena, hirugarren sektorerena eta familiarena, sare komunitarioekin batera.

Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategia bi dokumentutan aurkezten da: Esparru orokorra eta Dokumentu operatiboa.

Dokumentuak:

  1. Esparru orokorra (PDF, 1 MB)
  2. Dokumentu operatiboa (PDF, 313 KB)
  3. Erronka Demografikorako 2030erako Euskal Estrategiaren 2023ko Jarraipen Memoria (PDF, 286 KB)

Azken aldaketako data: