Erronka demografikoa
Gaur egun, demografia da Europa osoan trantsizio sozialean argien eragiten duen faktoreetako bat. Erronka horri zuzenean eragiten diote politika sektorialek, hala nola Familia, Emantzipazioa, Gizarte Politikak, Etxebizitza, Enplegua, Haur Hezkuntza… Adierazle giltzarri bat da gazteek emantzipatzeko eta bizi-proiektu autonomo bat garatzeko dituzten baldintzak, aldekoak edo kontrakoak, aztertzea.
Azterketa hori ezin da soilik sektoriala izan, ikuspegi orokorra eta lanketa koordinatua behar ditu nahitaez. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari esleitutako jarduera-eremuetako bat sailen artean eta erakundeen artean erronka demografikoaren arloko euskal estrategia lantzeko eta koordinatzeko lana dinamizatzea da.
Azken aldaketako data: