Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Markina-Durango-Elorrio

Itzuli

Markina: Ziortzako Kolegiata

Andre Mariko Erretaula Nagusia

Bizkaiko bigarren ibilbidean barrualdea ezagutuko dugu. Hasi, Ziortzako kolegiataren elizan hasiko gara, Markinan. Bertan, erretaula nagusia ikusteko parada izango dugu, berpizkunde garaikoa eta laukitan antolatua. Aipagarri da, batez ere, eredu nahasketengatik, izan ere, margoa eta eskultura ondo baino hobeto tartekatzen ditu. Horrela ba, nabarmentzekoak dira erretaulako Andra Mariari buruzko bi irudi gotikoen eta beroriek barnebiltzen duten jarlekuko goragunearen arteko harmonia. Erretaularen gaur egungo polikromia eta hasierako Berpizkundean egiten zena antzekoak dira: irudietan polikromia sartzen da urrea eta zuria nahastuz.

Durango: Uribarriko Santa Maria

Urribarriko Andra Mariaren Erretaula Nagusia

Durangon Uribarriko Santa Maria elizako erretaula bisitatuko dugu, 1578 eta 1596 urteen artean eginikoa, Martin Ruiz de Zubiate eskultorearen lana. Erretaularen garaikidetzat har daitekeen polikromia dauka, ziurrenik XVI. mendeko azken urteetan egindakoa. Kalitate izugarri ona du: arkitekturari dagokionez, urre-kolorea da nagusi eta irudiei dagokienez, berriz, ohi baino zeresan handiagokoa. Erretaula hori Bizkaiko Erromanismoaren aitzindari izan da, eta estilo horretan Euskal Herriko eredu da, besteak beste, ezaugarri hauengatik: eskulturako irudien adierazgarritasunarengatik, arkitektura zuzenarengatik, hornigaien moldakortasunarengatik eta formaren eta ikonografiaren aldetik dituen berezitasunengatik.

Elorrio: Andra Maria Sortzez Garbiaren eliza

Sortzez Garbiaren Erretaula Nagusia

Elizaren absidean, hain zuzen ere, hasierako zortzirena osorik hartzen duen zatian, 1754-58 urteetan eginiko Rokoko erako erretaula nagusia ikus dezakegu. San Pedro eta San Migelen alboko erretaulekin batera, barRokoko eszenografia itzel bat irudikatzen du. Polikromia ederra du, Bizkaiko Barrokoan ederrenetakoa. Antonio Jiménez y Echavarría urreztatzaile Arrasatearrak eginikoa da. Urreztatu distiratsu eta brontzeztatuak dauzka, eta Rokoko eran zizelaturiko eskulanak. Horrez gain, diseinuaren aldetik eta egiteko moduaren aldetik kalitate handiko altzaria da, eta luze?zabaleran Bizkaiko barrokoan den erretaularik handiena. Garai hartan punta puntakoak ziren egileek egin zuten: Martinez de Arcek eta Silvestre Soriak. Horiek izan ziren gorteetako erretaula-eredua Euskal Herrira ekarri zutenak. Urreztatu bikaina eta kalitate oneko tailak ditu, eta bereziki azpimarragarria da gelatxo gardena kontraerretaula eta guztikoa, izan ere, eszenografia-eragin handia sortzen du eta, gainera, horrelakorik ez da Bizkaian.