Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agente bezala egiaztapenerako eskaera

Deskribapena


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeen multzo bat da. Sarean lan eginez, I+G+b orekatuko jarduera-mix bat garatzen dute, Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen laguntzen duen ikerketa espezializatu eta bikaina eginez.

ZTBES Agenteen Erregistro Publikoa hirugarrenei informazio publikoa eta eskuragarria emateko tresna da: agente bakoitzaren identifikazio-datuak, ikerketa-arloak, aplikazio-eremuak, egiaztapenari buruzko datuak eta erregistroan inskribatutako data jasotzen dituena.

Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea arautzen du, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi  Planean jasotako estrategian ezarritakoaren arabera. Estrategia horrek baliabideak ikerketa-arloetan biltzen laguntzen du, non sinergia nabarmenak dauden Euskadiren ekoizpen-gaitasunekin, bai existitzen direnekin, bai izan daitezkeenekin (RIS3 estrategia).

Estrategia berri hori hedatzeko palanka nagusietako bat Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) egokitzea, antolatzea eta eguneratzea da. Prozesu horren bidez, eragile bakoitzaren helburuak eta posizionamendu zuzena zehaztu nahi dira, I+G+Bren balio-kateko espezializazioari, bikaintasunari eta egoerari dagokienez. Hori guztia, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen eraginkortasuna eta emaitzetarako orientazioa handitzeko eta EAEko ekoizpen- eta gizarte-ehunari egiten dioten balio-ekarpena hobetzeko, lankidetzaren eta osagarritasunaren bidez.

109/2015 Dekretuak ZTBESa osatzen duten eragileen tipologia desberdinak definitzen ditu eta Eragileen Erregistro Publikoa antolatzen du. Erregistro hori publikoa da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen ezaugarriei buruzko informazio librea eta doakoa ematen du, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko eskaintza zientifiko-teknologikoa jasotzen du, eta hura osatzen duten eragile guztiak identifikatu eta kokatuko ditu.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea integratzera iristeko, eragileek egiaztatu egin behar dute. Eragile bakoitzaren estrategia Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako indarreko politikaren helburuekin lerrokatzeak eta eragile mota bakoitzarentzat ezarritako betekizun orokor eta espezifikoen betetze-mailak zehazten dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen tipologia jakin batean egiaztatzea.

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari dagokio akreditazio-eskaerak kudeatzea.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko partaide izango dira:

  1. Eragile Bereziak.

    Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortu dira, hari laguntza emateko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politika berriak diseinatzen, ezartzen eta sustatzen.

  2. Unibertsitateen Ikerkuntza Egiturak.

    Unibertsitateen ikerketa-egiturak honako hauek dira: Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateei atxikitako zentroak, sailak, ikerketa-taldeak, unibertsitate-zentroak edo unibertsitateen mendeko beste egitura batzuk, funtsezko eginkizuna ezagutza zientifikoa sortzea dutenak, nahiz eta I+G+Bren balio-kate osoan zehar ere egiten dituzten jarduerak.

  3. Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak.

    Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak Euskadirentzat interes zientifikoa duten arloetan aritzen dira.

  4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ezagutarazteko Eragileak.

    Egiteko nagusia dute gizarteari jakintza ezagutaraztea eta jakintza trukatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen artean.

  5. Ikerketa Sanitarioko Zentroak (ISZ).

    Ikerketa Sanitarioko Zentroak (ISZ) ikerketa eta berrikuntzako erakundeak dira; zentro horien muina erakunde sanitario bat edo batzuk dira, eta haien eginkizun nagusia ikerketa translazionala egitea da.

  6. I+G Sanitarioko Erakundeak.

    Osasun arloko ikerkuntza (biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikoa eta/edo osasun-zerbitzuak) eta berrikuntzan aritzen dira, bai eta haiek sustatzen eta kudeatzen ere.

  7. Teknologia Zentroak:

    Gehienbat, teknologia sortu, garatu eta transferitzen diote EAEko enpresa-ehunari. Teknologia Zentroak era honetan sailkatzen dira:

    1. Foku Anitzeko Teknologia Zentroak.

      Hainbat teknologiatan eta ekonomiaren edo enpresen hainbat sektoretan egiten dituzte beren I+G jarduerak.

    2. Teknologia Zentro Sektorialak.

      Ekonomiaren edo enpresen sektore jakin batean egiten dituzte I+G jarduerak.

  8. Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

    Lankidetzako eta bikaintasuneko ikerkuntza egiten dute EAErentzat estrategikoa den zientziaren eta teknologiaren arlo batean.

  9. Enpresetako I+G Unitateak.

    Garapen esperimentalean aritzen dira eta beren enpresa titularren I+G beharrak asetzen dituzte.

  10. Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileak.

    Bitartekaritza-lanak egiten dituzte enpresek eskainitako eta eskatutako teknologiaren artean (batez ere ETE mailan), I+G osoan zehar.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Dekretua. Kontsulta Teknikoak

  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
    • Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza: 945 01 82 10 / 945 01 82 15
  • SPRI TALDEA: 944 03 70 79 
  • Innobasque: 944 20 94 88 

Aplikazio informatikoaren kontsulta teknikoak:

  • EJIE: 012 / 945 018000

Kodea(k)

  • Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agente Zientifiko Teknologiko bezala Egiaztapena: 1018101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Egiaztapen-eskabide berriak aurkezteko epea mugagabea da. (Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 27. artikulua)

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak