Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala (EZBEO)

Deskribapena


EAEko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean (EZBEO) inskribatu beharko dira Osasun Publikoko eta Osasuneko Ekitateko Zuzendaritza Nagusiaren Bioziden Erregistro Ofizialean inskribatzeko beharra duten biozida fabrikatzen eta/edo formulatzen duten lokalak edo instalazioak, bai eta erabilera profesionalerako baimendutako biozidak biltegiratzen eta/edo merkaturatzen dituztenak eta zerbitzu bioziden enpresak (biozidak aplikatuta tratamenduak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak) ere.
Erregistro horretatik kanpo geratzen dira legionelosiaren prebentzioan eta kontrolean soilik diharduten zerbitzu biozida korporatiboak.


Izen ematea / Sozietatearen izena aldatzea

Erregistroko inskripzioak balio mugagabea izango du, osasun publikoko arrazoiengatik edo titularrak eskatuta aldatu edo ezereztu behar denean izan ezik.


Aldaketa

Inskripzioaren titularra arduratuko da inskripzioaren ebazpena ematen den baldintzei eusteaz. Baldintzen edozein aldaketa Osasun Sailari jakinarazi beharko zaio. Zehazki: establezimenduaren edo zerbitzuaren kokapena aldatzea, jarduera-mota handitzea/aldatzea, zerbitzu-mota zabaltzea/aldatzea, establezimenduaren edo zerbitzuaren izena aldatzea, zerbitzuaren izaera aldatzea, LOMB eskatzea.


Baja

Jarduera utziz gero, inskripzioaren titularrak agintaritza eskudunari jakinarazi beharko dio, gehienez ere hilabeteko epean, Erregistroko inskripzioa ezeztatzeko.

Nori dago zuzenduta


Mota horretako establezimenduen eta instalazioen titularrak eta kudeatzaileak (edo haien ordezkariak).  

Aplikatu beharreko araudia


Araudia 528/2012 (EB) ERREGELAMENDUA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2012ko maiatzaren 22koa, biozidak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzkoa. (Bertsio bateratua 2022/04/15). Araudi autonomikoa 528/2012 (EB) ERREGELAMENDUA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2012ko maiatzaren 22koa, biozidak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzkoa. (Bertsio bateratua 2022/04/15). Araudi autonomikoa HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 257/2004 Dekretua, abenduaren 21ekoa Araudi autonomikoa 337/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, osasun arloko zenbait dekretu aldatzen dituena, Zerbitzuen Zuzentarauaren transposizioa egiteko arautegira egokitzeko Estatuaren araudia 3349/1983 Errege Dekretua, azaroaren 30ekoa, pestizidak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta erabiltzeko araudi tekniko-sanitarioa onartzen duena. (1984ko urtarrilaren 24ko EAO). (Bertsio bateratua 2021/05/10) Estatuaren araudia 1054/2002 Errege Dekretua, urriaren 11koa, biozidak erregistratu, baimendu eta merkaturatzeko ebaluazio-prozesua arautzen duena. (2002ko urriaren 15eko BOE). (Bertsio bateratua 2013/09/23). Estatuaren araudia SKO/3269/2006 Agindua, urriaren 13koa, Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialaren funtzionamendurako eta inskripziorako oinarriak ezartzen dituena. (Bertsio bateratua 2010/07/14) Estatuaren araudia 830/2010 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa, biozidekin tratamenduak egiteko gaikuntza arautzen duen araudia ezartzen duena. (EAO 170 2010-07-14). (Bertsio bateratua 2013-09-17)

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

 

 

 

Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Santiago kalea 11 01004 VITORIA-GASTEIZ

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Nafarroa etorbidea 4 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Tel.: 945 017 168

tel.: 944 031 539

Tel.: 943 022 738  Faxa: 943 022 701

 

 

 

 Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa

Uribe Kostako Eskualde Zentroa

Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa

 

Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz

Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 LEIOA (BIZKAIA)

Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (GIPUZKOA)

 tel.: 945 017 166 

Tel.: 944 032 921

Tel.: 943 024 024 Faxa: 943 024 023

 

 

 

 Aiarako Eskualde Zentroa

Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa

Urolako Eskualde Zentroa

 

Motxotekale 6, 01400 Laudio

Udetxea Jauregia Iturburu 4 kalea. 48300 GERNIKA (BIZKAIA)

Salbide kalea 10, sotoa 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 220 

Tel.: 944 032 880

Tel.: 943 023 147 / 943 023 156

 

 

 

 Arabako Errioxako Eskualde Zentroa

Osasun Publikoko Barrualdeko Zentroa

Debagoieneko Eskualde Zentroa

 

Foruen kalea 6, 01320 Oion

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Otaola hiribidea 6, sotoa 1. EIBAR  (Eibar Ospitalea)(GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 218 

tel.: 944 032 820

Tel.:943 024 059  Faxa: 943 024 059

 

 

 

 

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa

Bidasoako Eskualde Zentroa

 

Barrengoitia kalea, 9-1.a 48920 PORTUGALETE(BIZKAIA)

Nafarroa Hirib., 41-3.a 20302 IRUN (GIPUZKOA)

 

Tel.: 94 4 032 450

Tel.: 943 024 030 – Faxa: 943 024 031

Izapidetzean arazoren bat baduzu, honako hauek egin ditzakezu:

  • Herritarrentzako arreta 012 telefonoaren bidez
  • Izapidetze elektronikoan arazo teknikoak izanez gero, jarri harremanetan erabiltzaileen arretarako zentroarekin 945 01 68 38 telefono-zenbakiaren bidez.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Izen ematea / Sozietatearen izena aldatzea: 1236501
  • Aldaketa: 1236502
  • Baja: 1236503
  • Komunikazioa: 1236504

Izena ematea


Erregistroko inskripzioak balio mugagabea izango du, osasun publikoko arrazoiengatik edo titularrak eskatuta aldatu edo ezereztu behar denean izan ezik.

Erregistroaren izaera eta bildutako informaziorako sarbidea:

Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala publikoa izango da, eta osasun-agintaritza eskudunak bertan dauden datu guztiak eman ahal izango ditu erabiltzaileek zerbitzu hori hobeto eskura dezaten, hargatik aplikatu beharreko konfidentzialtasun-arauak eragotzi gabe.

Horretarako, Osasun eta Kontsumo Ministerioak autonomia-erkidego bakoitzean erregistratutako establezimendu eta zerbitzu biozidei buruzko informazioa zabaltzea errazteko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Formakuntza:

SEGURIDAD Y MEDIO AMBIENTE - SEA - FAMILIA PROFESIONAL - IVAC-EEI

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Aldaketa


Inskripzioaren titularra arduratuko da inskripzioaren ebazpena ematen den baldintzei eusteaz. Baldintzen edozein aldaketa Osasun Sailari jakinarazi beharko zaio.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Baja


Jarduera utziz gero, inskripzioaren titularrak agintaritza eskudunari jakinarazi beharko dio, gehienez ere hilabeteko epean, Erregistroko inskripzioa ezeztatzeko.

Halaber, inskripzioa ezereztu ahal izango da:

  • a) Titularrak hala eskatzen duenean.
  • b) Agintari eskudunak, ofizioz edo beste edozein bide erabiliz, egiaztatzen duenean aplikatu beharreko araudia ez dela bete, edo jarduera behin betiko amaitu dela, urriaren 11ko 1054/2002 Errege Dekretuaren 30. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ezar daitekeen zehapenari kalterik egin gabe.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Komunikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk