Kontsumoko arbitrajeari enpresak atxikitzea

Deskribapena

Enpresek, merkataritza-establezimenduek eta profesionalek Kontsumoko Arbitraje Sistemako kide egiteko eska dezakete. Horrela, kontsumitzaile edo erabiltzaileekin sortu daitezkeen gatazkak kontsumoko arbitraje-prozeduraren bidez konponduko direla onartzuen dute.

Printzipioz, besterik adierazi ezean, atxikitzeak esan nahi du onartzen dutela:

  • Arbitrajea ekitatez konpontzea.
  • Arbitrajea egin aurretik, bitartekaritzaren bidez konpontzen saiatzea.
  • Eskaintzak izaera mugagabea izatea, denuntzia salbu.

Kontsumoko arbitrajeari atxikitzeko konpromisoa

Enpresek, merkataritza-establezimenduek eta profesionalek Kontsumoko Arbitraje Sistemako kide egiteko aukera daukate, hau da, izena eman dezakete kide egiteko konpromisoa betez.

  • Eskaera legezko ordezkariak egin behar du.
  • Printzipioz, aitxikitze-bakarra izan behar du eta Kontsumoko Arbitraje Sistema guztiari egin zaiola ulertuko da.

Behin eskaera aurkeztuta, Kontsumoko Arbitraje Batzordeak eskaera onartzeko ebazpen bat emango du eta bereizgarri ofiziala erakusten duen pegatina bat bidaliko dio enpresari. Web-orrian eta merkataritza-komunikazio guztietan erabili ahalko du bereizgarri hori enpresak.

Nori dago zuzenduta

Enpresei, merkataritza-establezimenduei eta profesionalei, kontsumitzaile edo erabiltzaileekin izan ditzaketen gatazkak konpontzeko.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

Euskadiko Kontsumoko Euskal Arbitraje Batzordea

Kontsumoko arbitrajea kudeatzeko administrazio-organoak dira kontsumoko arbitraje batzordeak. Zeregin nagusia arbitraje-prozedura zuzentzea da, Kontsumoko Arbitraje Sistemak behar bezala funtziona dezan.

Kontsumoko arbitraje batzordeak honela daude osatuta: lehendakari bat, idazkari bat (kargu horiek dena delako arbitraje batzordea sortu duen administrazioak izendatzen ditu) eta erakunde horretara atxikitako laguntzaileak.

Kontsumoko Institutu Nazionalarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez 1994. urtean sortu zen Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea. Gaur egun, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari atxikita dago.

Ebazten duen erakundea

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea

Kodea(k)

  • Kontsumoko arbitrajeari atxikitzeko konpromisoa: 0154101
  • Atxikitako enpresen datuak aldatzea: 0154102
  • Kontsumoko arbitrajean baja ematea : 0154103

Arbitrajeari atxikitzeko eskaera

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arbitrajeari atxikitzeko konpromisoa

Enpresaren datuak aldatzeko eskaera

Kontsumoko arbitrajeari atxikita bazaude, datuen aldaketa jakinarazteko bi aukera dauzkazu:

  • Identifikazio Fiskalaren Zenbakia (IFZ), sozietatearen izena edo jardueraren helbidea aldatu baduzu, baja-eskaera eta alta-eskaera berri bat aurkeztu beharko dituzu. Informazio hori ez da aldaketa jotzen.
  • Beste datu batzuk aldatu badituzu, adibidez, telefonoa, web-orriaren helbidea, posta elektronikoa, legezko ordezkariaren izena edo halako zerbait, aldatutako datuak jakinarazteko idazki bat bidal dezakezu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Arbitrajean baja emateko eskaera

Kontsumoko Arbitraje-Sisteman baja emateko, hau egin behar duzu:

  • Baja idatziz eskatzea.
  • Arrazoia adieraztea.

Behin eskaera jasota, baja hilabete bat pasatu ondoren automatikoki gertatzen da, ebazpen bat eman beharrik gabe. Denbora horretan, kontsumoko arbitrajeari atxikita jarraituko duzu.

Zure enpresa itxi baduzu edo jarduera egiteari utzi badiozu, Kontsumoko Arbitraje-Sisteman baja eskatu behar duzu. Kasu horretan, baja automatikoa da, hilabete bat itxaron beharrik gabe.