Konposatu organiko hegazkorrak (KOH) igortzen dituzten instalazioen izapideak

Deskribapena


117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioak honako betebeharrak dituzte:

  • Konposatu Organiko Hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroan izena-ematea. 1/2013 Dekretuak konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen erregistroa ezartzen du, eta erregistro hori 183/2012 Dekretuak xedatutako ingurumenean eragina duten jardueren erregistroaren barruan dago.
  • Erregistro horretan eragina izan dezaketen instalazioaren aldaketak jakinarazi behar dute.
  • Urtero, martxoaren 31a baino lehen, disolbatzaileen urteko adierazpena bidali behar dute. 117/2003 Errege Dekretuak ezarritako emisioen gehienezko muga-balioak eta baldintzak bete dituztela adierazteko.


Erregistroan alta eskatzea

IPPC instalazioa izanez gero, erregistroan izena emango du, ingurumen-baimen bateratua bideratzearekin batera.

Instalazioak 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinak jasotako jardueraren bat egiten badu, eta jarduera hori egiteko disolbatzaileen kontsumoa II. eranskinak ezarritako kontsumo-atalasea baino handiagoa bada, instalazio horrek konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroan eman beharko du izena.


Disolbatzaileen urteko adierazpena

117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioen titularrek dekretu horrek ezarri dizkien betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko behar dituen datuak eman beharko dizkiote ingurumen-organoari.

Aurreko urte naturaleko datuak bidali behar dira. Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroko instalazio guztiek disolbatzaileen kontsumoen taula beterik bidaliko dute urtero,baita atalasera heldu ez badira ere. Atalasa gaindituz gero, horrez gain bidali behar dituzte disolbatzaileen kudeaketa plana(k) edota emisioan gutxitzeko sistema(k) eta datuak azaltzeko memoria.

Martxoaren 31 baino lehen aurkeztu behar da.


Erregistroan aldaketak jakinaraztea

Prozedura honetan jakinarazi beharreko aldaketak, 117/2003 Errege Dekretuaren 2. artikuluko aldaketez gain, honako hauek dira:

  • 117/2003 ED eremuko beste jarduera bat egiten hasteko.
  • Disolbatzaileen kontsumoa II. eranskineko goiko kontsumo atalera igotzeko.

Bestelako aldaketak urteko disolbatzaileen kudeaketa adierazpenan jakinaraziko dira eta EZ prozedura honetan:

  • Jarduera batzuk egiten dituen inskribatutako instalazio batek jarduera horietatik bat egiten uzten duenean.
  • Emisioak konfinatzeko eta iragazteko sistemen eta ekipoen beste aldaketa batzuk. Kasu horietan urteko disolbatzaileen adierazpenarekin erantsiko dira jarritako ekipoen ezaugarriak eta horien eraginkortasunari buruzko agiriak.

Erregistroan baja eskatzea

Erregistroan instalazioa baja emateko urteko disolbatzaileen kontsumoaren jaitsiera ez da behin behinekoa izan, baizik eta behin betikoa, esaterako, aldaketak lehengaietan, prozesuetan edota instalazioetan.


Muga-balio jakin batzuen dispentsa eskatzea

Instalazio baten titularrak organo eskudunaren aurrean egiazta badezake teknika erabilgarri onenak erabiltzen ari dela (TEO), muga-balio hauek betetzetik salbuetsi ahal izango da:

  • Emisio-barreiatuen balioak, organo eskudunari frogatu ahal bazaio balio horiek ez direla egingarriak instalaziorako, ez teknikoki, ez ekonomikoki, eta, betiere, giza osasunerako edo ingurumenerako arrisku esanguratsurik espero ezin bada.
  • 117/2003 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehazten diren balioak, modu konfinatuan egin ezin diren jardueretarako, betiere eranskin horretan berariaz aipatzen bada aukera hori. Kasu horretan, emisioak murrizteko sistema bat ezarri beharko da, III. eranskinean adierazitakoaren arabera, salbu eta organo eskudunaren aurrean frogatu ahal bada aukera hori ez dela egingarria, ez teknikoki, ez ekonomikoki.

Nori dago zuzenduta


117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazio guztiak; horretarako, honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Instalazioan 117/2003 Errege Dekretuaren I. eranskinak jasotako jardueraren bat egitea, eta
  2. Jarduera hori egiteko disolbatzaileen kontsumoa II. eranskinak ezarritako kontsumo-atalasea baino handiagoa izatea. 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • 945 01 69 62

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Erregistroan alta eskatzea: 0121801
  • Disolbatzaileen urteko adierazpena: 0121802
  • Erregistroan aldaketak jakinaraztea: 0121803
  • Erregistroan baja eskatzea: 0121804
  • Muga-balio jakin batzuen dispentsa eskatzea: 0121805

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk