Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jabetza Intelektualaren Erregistroa

Deskribapena


Jabetza Intelektualaren Erregistroa erregistro-erakunde publiko eta ofiziala da, eta haren helburua da Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako obra, jarduketa edo ekoizpenei buruzko jabetza intelektualeko eskubideen inskripzioa egitea.

Legearen 1/1996 Errege Dekretuaren 10. artikulua: "Jabetza intelektualaren objektu dira gaur egun ezaguna den edo etorkizunean asmatuko den edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ukiezinez adierazitako jatorrizko sorkuntza literario, artistiko edo zientifiko guztiak...".

Obra literario, artistiko edo zientifiko baten jabetza intelektuala egileari dagokio, sortze hutsagatik. Horrela, jabetza intelektualaren eskubideak ez dira obrak Erregistroan inskribatzetik sortzen, baizik eta inskripzio hori borondatezkoa eta aukerakoa da.

Obraren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak obraren sorrerarekin batera sortzen badira ere, Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatzea inskribatutako eskubidearen babes bereziko neurria da. Babes horren oinarrizko ezaugarriak dira erregistroaren publizitatea, bai eta presuntzioa ere, kontrakoa frogatu ezean, inskribatutako eskubideak existitzen direla eta eskubide horien titularrarenak direla, kasuan kasuko idazkunean zehaztutako moduan.

Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren xedea da:

  1. Obrak, jarduerak edo ekoizpenei buruzko eskubideak inskribatzea, beti ere, Jabetza Intelektualaren Legeak eta jabetza intelektuala babesteari buruz Espainiak berretsitako gainerako legezko xedapenek eta nazioarteko itunek babestutakoaren arabera.
  2. Eskubide errealak eratzeko, eskualdatzeko, aldatzeko edo iraungitzeko egintza eta kontratuen inskripzioa, bai eta aipatu eskubide inskribagarriei eragiten dieten bestelako egitate, egintza eta tituluena ere, borondatezkoak nahiz beharrezkoak izan.
  3. Erregistro-idazpenen publizitatea. Publizitate hori inskripzioko edukiari buruzko ziurtagiriaren bidez egingo da, eta ziurtagiri horrek froga-eraginkortasuna izango du. Publizitatea ere eman daiteke, balio informatibo hutsez, ohar soilez edo sarbide informatikoz.

* Euskadiko Jabetza Intelektualaren Erregistroak berak izapidetu dituen eta erregistroa sortu ondoren (2012ko otsailaren 1a) egin diren erregistro-idazpenen erregistro-publizitatea kudeatuko du. Data horren aurreko idazpenen erregistro-publizitatea zuzenean izapidetu beharko da Erregistro Zentralaren bidez: erregistro-publizitate eskaera, Kultura Ministerioaren Jabetza Intelektualaren Erregistroari zuzendua.

Nori dago zuzenduta


Egilea bera edo egileak, bai eta jabetza intelektualeko eskubideen titularrak edo eskubide horien ondorengo titularrak ere, zuzenean edo ordezkari baten bitartez.

Espedientean parte hartzen duten egile eta titular guztien indarreko nortasun-agiriak aurkeztu beharko dira. Pertsona juridikoen kasuan (enpresak, elkarteak, etab.), honako hauek aurkeztu beharko dira: IFK, eratze-eskriturak eta estatutuak, bai eta hura ordezkatzen duen pertsonaren ordezkaritza-ahalordea eta haren indarreko nortasun-agiria ere.

Inskripzio-eskaera egingo du espedientearen ondoren eskubideen titularra izango den pertsonak edo haren ordezkariak.

Jabetza intelektualeko eskubideen titularra egilea ez bada, egileak bere eskubideak laga beharko dizkio.

Jabetza intelektualeko eskubideak “inter vivos” edo “mortis causa” laga daitezke. Kasuaren arabera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Inter vivos:

  • Egileak ustiapen-eskubideen titularrarekiko duen lan-harremanaren ondorioz sortu da obra, beste baten kontura lan-kontratu baten ondorioz hain zuzen ere (egilearen lan-kontratua aurkeztu beharko da, baita soldatapeko egilearen erantzukizunpeko adierazpena ere).
  • Eskubideak lagatzeko kontratua (dagokion zerga ordaindu izanaren, Ogasun Publikoan likidazioa egiteko aurkeztu izanaren edo salbuespenaren egiaztagiria aurkeztu beharko da horrekin batera).

Mortis causa:

  • Jaraunspena esleitu eta onartzeko eskritura publikoa, jabetza intelektualeko eskubideak eskualdatzen diren obra berariaz jasotzen duena. Testamentuan obrak berariaz aipatzen ez badira, notario-agiri bat ere onar daiteke, obra horiek jarauntsiaren zati direla adierazten duena, jaraunsleak nor diren adieraziz. Ez da interesdunaren adierazpenen akta bat izan behar, dokumentu bat baizik, notarioak egiaztatzen duena obra horiek jaraunspenaren zati direla eta obra horien jaraunsleak pertsona jakin batzuk direla, behar bezala identifikatuta.
  • Dagokion zerga ordaindu izanaren, Ogasun Publikoan likidazioa egiteko aurkeztu izanaren edo salbuespenaren egiaztagiria aurkeztu behar da.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorra bakarra da, eta Erregistro Zentralak eta Autonomia-Erkidegoek kudeatzen dituzten lurralde-erregistroek osatzen dute. EAEren kasuan, Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroa Eusko Jaurlaritzan Kulturaren alorrean eskumena duen sailaren barruan dago, Kultura Ondarearen Zuzendaritzan. EAEko Lurralde Erregistroaren egoitza Araban dago, eta beste bi bulego daude: bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan. Hauek dira helbideak:

OHARRA BERTARATUTA JOATEKO, AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA TELEFONOZ EDO POSTA ELEKTRONIKOZ:

Gasteizko Erregistroa: tel. 945016848

rpi-euskadi@euskadi.eus

Bilboko Erregistroa: Tel. 944031653

kultura.bizkaia@euskadi.eus

Donostiako Erregistroa: Tel. 943022962

kultura.gipuzkoa@euskadi.eus

ERREGISTROAREN ORDUTEGIA: 8: 30ETIK 14: 00ETARA.

Donostia Lurralde Erregistroa, 1
01010 - Gasteiz
Tel.: 945 01 68 48
Faxa: 945 01 94 91
rpi-euskadi@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Erregistroaren menpeko Bulegoa Kale Nagusia 85,
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 53
Faxa: 94 403 16 51

Lurralde Erregistroaren menpeko bulegoa; Gipuzkoa Andia, 13
20004 - Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 29 62
Faxa: 943 02 29 65

Kodea(k)

  • Lehen inskripzioa: 0131304
  • Hurrengo inskripzioak: 0131305

Eskabidea


Obra bat Jabetza Intelektualaren Erregistroan lehen aldiz inskribatzeko eskaera. Eskaerarekin batera, obra identifikatzeko ale bat aurkeztu behar da, aurreko atalean adierazi bezala.

Izena emateko eskabide-tasa 3,95 eurokoa da.

* Oharra: lehenengo inskripzioaren prozeduran, eskatzaileak eskabide osatu gabe bat eskura dezake (adibidez, nabigatzailea osatu gabe itxi bada, etab.), amaitzeko.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Eskabidea


Aurretik inskribatutako obra baten ustiapen-eskubideen titulartasuna aldatzeko eskaera.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.