Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Errolda

Deskribapena


Errolda ezagutzarako eta publizitaterako oinarrizko tresna da, eta, beraz, Euskadiko hirugarren sektore soziala osatzen duten erakundeen berri emateko eginkizuna du.

Errolda publikoa izango da, gutxienez erakundearen izenari, helburuei eta jarduteko lurralde-eremuari dagokienez. Betiere, datu pertsonalak babesteko araudian ezarritako betekizunak bete beharko ditu publizitateak.

Inskripzioaren ondorioak

Beharrezkoa izango da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan izena ematea, EAEko administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta administrazio horiek bultzatzen dituzten sustapen-neurriak baliatzeko, diruz lagun daitezkeen programak barne.


Inskripzio-eskaera Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan

Eskabidearekin batera aurkeztuko den dokumentazioa:

  1. Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkaritzaren egiaztagiria.
  2. Estatutuen kopia
  3. Izaera juridikoari dagokion erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
  4. Gobernu-organoa osatzen duten pertsonen nortasuna adierazten duen ziurtagiria.
  5. Erakundearen giza baliabideak egiaztatzen dituen ziurtagiria, kontratatutako pertsona kopurua eta boluntario kopurua adierazita.

Datuak eguneratzea Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan

Inskripzio-eskabidean jakinarazitako daturen bat aldatu bada, datu horien dokumentazio eguneratua aurkeztuko da.


Inskripzioa ezeztatzea Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan

Inskripzioa ezeztatzeko eskabidearekin batera aurkeztuko den dokumentazioa:

Inskripzioa ezeztatzeko erabakiaren ziurtagiria edo dokumentu egiaztagarria.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeei.

Euskadiko hirugarren sektore sozialaren parte dira Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza eta jarduera duten ekimen sozialeko erakundeak, zeinen helburu nagusia baita, esku-hartze sozialeko jardueren bitartez, gizarteratzea, garapenerako lankidetza eta zaurgarritasun- edo bazterketa-egoeran, desberdintasun-egoeran, babesgabetasun-egoeran, desgaitasun-egoeran edo mendekotasun-egoeran dauden pertsona, familia, talde, kolektibo edo komunitateen eskubideen erabilera eraginkorra sustatzea.

Gizarte-ekimeneko erakundeak dira elkarteak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak eta beste edozein erakunde, formalki eratuta eta nortasun juridiko propioa dutenak, egoitza eta jarduera Euskadin dutenak, esku-hartze sozialeko jarduerak egiten dituztenak eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 3. artikuluan jasotako ezaugarriak dituztenak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Ongizate Sailburuordetza > Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Ongizate Sailburuordetza > Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 016 408

E-mail: gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Inskripzio-eskaera Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan : 1057801
  • Datuak eguneratzea Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan: 1057802
  • Inskripzioa ezeztatzea Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan: 1057803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak