Erregistro elektroniko orokorra

Deskribapena


Erregistro elektroniko orokorrak honetarako balio du: bitarteko elektronikoak erabiliz idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak bidaltzeko Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoaren barnean (Eusko Jaurlaritza eta erakundeak).

Administrazio Publiko guztiarentzat (orokorra eta instituzionala) bakarra da eta Zuzenean zerbitzuak kudeatzen du (Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu saila).

Garrantzitsua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabili nahi baduzu, erabili Informazio publikorako sarbidea prozedura.

Nori dago zuzenduta


Edozein pertsona fisiko edo juridikoari.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza > Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza
  • Erakunde autonomoak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Erregistro elektroniko orokorra: 1017701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Inprimakia bete eta bidali aurretik, eskatzaileak ziurtatu behar du ea eskaerak inprimaki espezifikorik duen eta Interneten bidez egin daitekeen (tramiteen bilatzailea). Horrela bada, eskatzaileak inprimaki espezifikoa erabili behar du eta tramitearen jarraibideak bete.