Erakunde laguntzailearen erregistroa bitartekotza-zerbitzua ematean, soil-soilik enplegu-eskaintzak erregistratzeari eta kudeatzeari dagokionez

Deskribapena


Zerbitzuaren helburua da bitartekaritza-zerbitzua ematean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailearen erregistroan parte hartu ahal izateko baldintzak ezartzea, soil-soilik enplegu-eskaintzak erregistratzeko eta kudeatzeko jarduerari dagokionez.

Erregistro honetan xedatutakoaren ondorioetarako, lan-eskaintza izango da enplegu-emaile batek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egiten dion eskaera, zuzenean edo erakunde laguntzaileen bitartez, eskainitako lanpostua(k) betetzeko hautagaiei dagokienez.

Nori dago zuzenduta


  • Toki-erakundeak edo nagusiki administrazioen mendeko edo partaidetza duten erakunde publikoak.
  • Toki-garapeneko agentziak.
  • Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 3.2 artikuluko d), e), f), g), h) eta i) idatz-zatietan jasotako hezkuntza-sistemako irakaskuntzak ematen dituzten prestakuntza-zentroak.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzaile diren prestakuntza-zentroak, enplegurako prestakuntza-zerbitzua emateko.
  • Unibertsitateak.
  • Enplegu-zerbitzu publikoek egiaztatutako gutxienez 500 lan-kontratu egiaztatzen dituzten beste enplegu-agentzia batzuk.
  • Sektoreko enpresaburuen elkarteak eta klusterrak, haien egoitza nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badago.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Bitartekaritza-zerbitzua ematean erakunde laguntzaileen erregistroa: 1216601

Eskabidea


  • Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
  • Zerbitzu elektronikora sartu zaitez.
  • Eskabidea edo luzapenaren eskaera bete.
  • Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi. Ez ahaztu eranstea aplikaziora sartu behar duen pertsona bakoitzaren baimen-eskaera bat digitalki sinatuta. Eredua "Dokumentazioa" atalean aurkituko duzu.
  • Sinatu eta dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskabidea aurkezten denetik

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Erakunde laguntzaileen betebeharrak


Erakunde laguntzaileek obligazio hauek bete beharko dituzte:

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailearen kalifikazioa lortzeko beharrezkoak izan ziren betekizunei eustea.
  • Eskaintzak erregistratzeko eta kudeatzeko prozedurei buruz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak betetzea.
  • Datu pertsonalen tratamendua bi xedapen hauei lotzea: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa.
  • Erakunde laguntzailearen ordezkariak edo ahaldunak agiri hau sinatzea: «Datu pertsonalen babeserako konpromisoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko datuen tratamendu-eragile moduan»; izan ere, erakunde laguntzaile guztiek onetsi behar dute agiri hori, arlo horri dagokionez indarrean dagoen araudian jasotako baldintzetan.
  • Lanbidek eskaintzak kudeatzeko aplikazioan sartzeko baimendu dituen erakunde laguntzaileko langileei 9. artikuluan aipatzen den informazioa –datu pertsonalen babesari buruzkoa– ematea.
  • Langileei eta enpresei zerbitzua doan ematea.
  • Hautagaiek Gizarte Segurantzaren Legearen testu bateginaren 299. artikuluko c) eta g) letretan jasota dauden betebeharrak betetzen ez dituztenean, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari –testu bategin hori urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–.

Beste tramite batzuk