Elikagaien establezimendu edo jarduera berriak inskribatzea

Deskribapena


Laburpena

Elikagaien enpresa edo establezimenduen arduradunek Agintaritza eskudunari jakinarazi behar diote haien kontrolpean dauden establezimenduek elikagaiak ekoitzi, transformatu, garraiatu, banatu eta/edo inportatzearekin erlazionatutako jardueraren bat egiten dutela.

Hala, Euskadiko lurralde-eremuan dauden elikagaien industria eta establezimendu guztiek eta egoitza soziala EAEn duten elikagaien jarduera guztiek (lokalik gabeak) Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Establezimenduen Erregistroan (REACAV) inskribatuta egon behar dute. Gainera horietako zenbaitek, duten jardueraren arabera, eremu nazionaleko Elikagai eta Janarien Enpresen Erregistro Sanitario Nagusian (RGSEAA) inskribatuta egon behar dute. Inskripzio-tramite hori jarduera hasi aurretik egin behar da

Gainera, REACAV / RGSEAAn establezimenduari buruz agertzen den informazio guztia eguneratuta mantentzeko helburuarekin, elikagaien enpresa edo establezimenduen arduradunek hau jakinarazi behar dute:

  • Inskripzioko «identifikazio-datuetan» egiten den edozein aldaketa.
  • Inskribatu zen jarduerarekiko edozein jarduera-aldaketa.
  • Establezimenduaren jardueraren behin betiko baja

Inscripción de establecimientos o actividades alimentarias

Modificación de datos o actividad, de establecimientos ya inscritos

Baja definitiva de establecimientos

Elikagaien industria, establezimendu edo jarduera baten REACAV / RGSEAAko inskripzio-zenbakia inskripzio horren «identifikazio administratiboa» besterik ez da. RGSEAAn edo soilik REACAVen inskribatuta egoteak ez du alderik ekartzen egingo den kontrol ofizialeko bermeei dagokienez, ezta aplikatu behar den elikagaien legeria betetzeari dagokionez ere.

Informazio gehiago

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

  • Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
  • Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa
  • Urolako Eskualde Zentroa
    • Salbide, 10. (Lehenengo solailua) 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
    • : 943 130 429. Faxa: 943 133 759 Urola@euskadi.eus
  • Debagoieneko Eskualde Zentroa
    • Eibar Ospitalea, Otaola 6, 1. sotoa (Gipuzkoa)

    • Telf.: 943 024 056 – Fax: 943 024059  Deba@euskadi.eus

  • Bidasoako Eskualde Zentroa
    • Nafarroa hiribidea 41, 3.a, 20300 Irun (Gipuzkoa)
    • : 943 024 030. Faxa: 943 024 031 Bidasoa@euskadi.eus
  • Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzua  

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)