Euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek Curriculum Proiektuak (ECP) aurkeztea.
Deskribapena
2015eko uztailaren 22ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezartzen duen Aginduaren 7. artikuluak, Euskaltegiaren Curriculum Proiektuaz ari denean, eta, HEOCaren ezarpenerako, xedatzen du euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro bakoitzak bere curriculum-proiektua (ECPa) aurkeztu behar diola HABEren zuzendari nagusiari, curriculum-jarduerarekiko printzipioak eta irizpideak ezarriz, balio-aukerak azalduz eta xedeak zehaztuz.
Era berean, Agindu horren 7. artikuluan ezartzen da euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek bost urtetik behin, gutxienez, eguneratu beharko dutela curriculum-proiektua, ikasgeletan zein euskaltegietan nahiz euskararen autoikaskuntzarako zentroetan lortzen dituzten emaitzen baitan, prozesu horretan hizkuntzen ikas-irakaskuntzak eta teknologiak izan ditzaketen aurrerabidea euskaltegien nahiz euskararen autoikaskuntzarako zentroen errealitate eta ikasleen beharretara egokituz.
Ondorioz, 2018ko abenduaren 10eko Ebazpenean HABEren zuzendari nagusiak honako hau ebatzi zuen: “Euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek curriculum-proiektua eguneratzeko epea 2018ko urriaren 1etik aurrera kontatzen hastea eta, ondorioz, curriculum-proiektu eguneratua aurkezteko epea 2023ko irailaren 30a arte luzatzea”.
Euskaltegien Curriculum Proiektua (ECP)
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza Arloa (HABE): 943022627
Kodea(k)
- Euskaltegien Curriculum Proiektua (ECP): 1223201
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko epea
• 2024ko maiatzaren 31
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Dokumentazioa aurkeztea
- 2015eko uztailaren 22ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma ezartzen duen Aginduaren 7. eta 8. artikuluek xedatutakoaren arabera, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro bakoitzak berariaz osatu behar du HEOCak ezarritako gidalerroen garapenerako bere izari-ezaugarrien araberako curriculuma.
Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentroko zuzendariak, euskaltegiko titularraren oniritziz, HABEren zuzendari nagusiaren aurrean aurkeztu beharko du curriculum-proiektua, sinatu beharreko idazki-ereduarekin batera.
.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak informazioa gehitzeko eskatuko dizu. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.