Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa

Deskribapena


Enplegu-zentro berezien helburu nagusia ondasun- edo zerbitzu-jarduera iraunkorragoa egitea da, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu ordaindua bermatuz. Era berean, desgaitasunen bat duten langileek behar dituzten doikuntza pertsonal eta sozialeko zerbitzuak eman beharko dituzte, haien inguruabarren arabera eta erregelamenduz ezarritakoaren arabera.

Erregistro hori Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta enplegu-zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen duen urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren IV. kapituluan dago jasota.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Prestazioak eta inklusioaren zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Prestazioak eta inklusioaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 181 308

Posta elektronikoa: ccee@lanbide.eus

Kodea(k)

Kalifikazio-eskaera (eta/edo gizarte-ekimena aitortzea) eta erregistroan inskribatzea


  1. Eskabidea jaitsi eta bete.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez izapide-zerbitzu elektronikora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk