Babes Zibileko tokiko boluntarioen akreditazioa

Deskribapena

Babes zibileko boluntarioen toki-erakunde batean askatasunez eta borondatez sartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira: adin nagusikoa izan, erakundeak ezartzen dituen baldintza edo proba ez diskriminatzaileak bete, eta babes zibileko boluntarioen akreditazioa edo txartela izan.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Euskadiko Babes Zibileko Boluntarioen toki-erakundeei emango dizkie erakunde horietako kideen identifikazio-agiri pertsonalak.

Agiria doan emango da, dagokion toki-erakundeak aurretik eskatu eta gero.

Agiria pertsonala eta besteren ezina da, eta, galdu edo hondatuz gero, edo datuak aldatuz gero, berritu egin behar da.

Boluntario batek bere erakundean baja ematen badu, hari itzuliko dio akreditazioa, eta erakundeak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara bidaliko du.

Babes Zibileko boluntarioen egiaztatze eskaera

Akreditazioa bide elektronikoz eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.

Agiri hauek erantsi beharko dira:

  1. Boluntario-izaeraren ziurtagiria.
  2. Ezinbesteko oinarrizko prestakuntza.
  3. Boluntarioaren nortasun-agiriko argazkien tamainako argazki bat (JPEG formatuan edo antzekoa).

Identifikazio-txartela berritzeko eskaera

Identifikazio pertsonaleko txartela honako kasu hauetan berrituko da:

  • Hiru urte igaro badira txartela eman zenetik
  • Txartela dezente hondatuta badago
  • Txartela galduz edo lapurtuz gero
  • Txartelean agertzen diren datuak aldatzen badira

Akreditazio-txartela baliogabetzeko eskaera

Honako kasu hauetan indargabetzen da identifikazio pertsonaleko txartela:

  • Babes zibileko boluntarioa hiltzen bada, erakundea uzten badu edo boluntarioa izateari uzten badio.
  • Titularra ez den pertsona batek erabiltzen badu identifikazio pertsonaleko txartela, zirriborroak edo urradurak baditu edo betekizunen bat falta badu.
  • Galtzea edo lapurtua.

Nori dago zuzenduta

Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Babes Zibileko boluntarioen egiaztatze eskaera: 1094701
  • Identifikazio-txartela berritzeko eskaera: 1094702
  • Akreditazio-txartela baliogabetzeko eskaera: 1094703

Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzko eskabidea

Agiri hauek erantsi beharko dira:

  1. Boluntario-izaeraren ziurtagiria.
  2. Ezinbesteko oinarrizko prestakuntza.
  3. Boluntarioaren nortasun-agiriko argazkien tamainako argazki bat (JPEG formatuan edo antzekoa).

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideen txartela berritzeko eskaera

Identifikazio pertsonaleko txartela honako kasu hauetan berrituko da:

  • Hiru urte igaro badira txartela eman zenetik
  • Txartela dezente hondatuta badago
  • Txartela galduz edo lapurtuz gero
  • Txartelean agertzen diren datuak aldatzen badira

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideen txartela baliogabetzeko eskaera