Ogasun eta Finantza Saila

Aseguru-artekarien, berraseguru-artekarien eta bertako goi-kargudunen administrazio-erregistro berezia

Deskribapena

Aseguru-bitartekariak eta berraseguru-bitartekariak, helbide soziala eta jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan badute, Aseguru-bitartekarien, berrasuguru-artekarien eta haien goi-kargudunen Administrazio Erregistro Berezian inskribatu behar dira, jarduerak hasi aurretik inskribatu ere. Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzak eramaten du erregistro hori.

Pertsona juridikoak izanez gero, administratzaileak eta zuzendaritza-taldeko kideak inskribatu beharko dira, bitartekaritza-jardueren erantzuleak baitira.

Hona Aseguru-bitartekarien, berrasuguru-artekarien eta haien goi-kargudunen Administrazio Erregistro Bereziaren funtzioak:

  1. Aipatu erregistroan aseguru-bitartekari gisa inskribatzeko behar diren baldintzak ziurtatzea, inskribatzea eta ziurtatzea.
  2. Aseguru-bitartekarien Urteko Estatistika eta Kontabilitate Deklarazioa jasotzea.
  3. Inskripzioa lortzeko kontuan hartutako zirkunstantzietan eta aurkeztutako dokumentuetan izaten diren aldaketak baimentzea eta idatzirik jasotzea.

Erregistroan inskripzioa

Euskal Autonomia Erkidegoan aseguru-bitartekaritzan jardun nahi duten pertsona guztiak, fisikoak zein juridikoak izan, Aseguru-bitartekarien, berraseguru-artekarien eta haien goi-kargudunen Administrazio Erregistro Berezian inskribatu behar dira, jarduerak hasi aurretik inskribatu ere.

Erregistroan jasotako datuen aldaketa

Erregistroan inskribatuta dauden aseguru-bitartekariek eta berraseguru-artekariek erregistroa egunean eramateko behar den dokumentazioa eta informazioa eman behar dute.

Horretarako, inskripzioa lortzeko kontuan hartutako zirkunstantzietan eta aurkeztutako dokumentuetan izaten diren aldaketei buruzko dokumentuak, datuak eta gainerako informazioak bidaliko dizkiote Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzari.

Aldaketa datuak erregistroarenak goi-karguei buruzkoak, bazkideak txartelarekin adierazgarria, egoitza sozial, titular bezeroarentzako arreta-zerbitzuko edo bezeroko defendatzailekoa, harpidetzako eta lotutako aseguru-agenteko kontratu egiteko eta desegiteko, izendapena, objektua, kapital soziala, bizileku jarduera, jardueragabetasuneko egoera

Erregistroan inskripzioa ezeztatzeko

Aseguru-artekariek, berraseguru-artekariek, agente partekatuek eta banku-aseguruen operadoreek, berariaz eskatu behar dute Aseguru-bitartekarien, berrasuguru-artekarien eta haien goi-kargudunen Administrazio Erregistro Berezitik inskripzioa ezeztatzeko.

Inskripzioa ezeztatzeak berarekin batera dakar aipatutako erregistrotik kanpo botatzea, baita aseguru-artekaritzako jarduerak garatzea debekatzea, salbu eta beste erregistro baimendutakoren batean inskribatuta egonez gero.

Halaber, Finantza Politikako Zuzendaritzak inskripzioa ezeztatzen duen ebazpenaren zabaldu ahalko du, aseguru- edo berraseguru- bitartekaritza lanetan jarraitzeko arriskua dagoela susmatuz gero.

Akzio edo partaidetzen transmisioaren baimena

Aseguru-artekaritzeen sozietateek botatako akzio edo partaidetzen-transmisioa adierazgarriko erregimena (% 10 edo gehiago) eragin ahal izan zuenaren gainean informatu behar izango dute.

Politika Finantzarioko Zuzendaritzaren aurreko baimena beharrezkoa izango da operazio hauek burutzeko.

Erregistroan datuetako ziurtatzea

Erregistroan jasotako datuei buruzko ziurtagiriak emateaz ere arduratzen da beste jarduera hauek guztiak egiten dituen erakundeak berak: erregistroa eramatea, jardueraren segimendua, ikuskaritza, espediente zigortzaileak izapidetzea eta aseguru-bitartekaritzaren gainerako lan exekutibo guztiak.

Urteko Estatistika-kontabilitateko fitxaketa-deklarazioa bidali

Aseguru-artekariek, berraseguru-artekariek eta banku-aseguruen operadore partekatuek bidali beharko diote Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzari, urte bakoitzeko apirilan, eta inskripzio-klabe bakoitzeko bat, urteko estatistika eta kontabilitateri buruzko informazioa, aurreko ekitaldiko itxialdikoa. Horren barruan sartu beharko dira, besteak beste, datu orokorren eta baldintzen deklarazioari buruzko datuak, antolakundearen egitura, enplegatuei eta kanpoko laguntzaileei ematen zaien prestakuntza-programa, bitartekotza-lanaren ondoriozko aseguruen edo berraseguruen poltsa, galeren eta irabazien kontua eta balantze laburtua, aplikagarriak diren xedapenen arabera.

Nori dago zuzenduta

  1. Pertsonak zein erakundeak izan, aseguru-artekariak eta berraseguru-artekariak, aseguru-agente partekatuak eta banku-aseguruen operadore partekatuak, helbidea eta jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan badute.
  2. Pertsonak zein erakundeak izan, aseguru-agente esklusiboak eta banku-aseguruen operadore esklusiboak, betiere lan egiten duten aseguru-erakundea Eusko Jaurlaritzaren kontrolaren eta ikuskaritzaren pean badago.
  3. Aseguru-artekarientzat edo aseguru-agente partekatuentzat lan egiten duten laguntzaile-aholkulariak, betiere Eusko Jaurlaritzaren kontrolaren eta ikuskaritzaren pean badaude.

Aplikatu beharreko araudia

Estatuaren araudia 3/2020 Errege Lege Dekretua, otsailaren 4koa, presako neurriena eta zeinaren bidez Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen baitira Europar Batasuneko zenbait zuzentarau honako eremu hauetan: sektore jakin batzuetako kontratazio publikoa, aseguru pribatuak, pentsio-planak eta -funtsak, tributuen eremua eta auzi fiskalak Estatuaren araudia Real Decreto 559/1998, de 2 de abril, sobre traspaso de funciones y servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de mediadores de seguros. Estatuaren araudia • Real Decreto 287/2021, de 20 de abril, sobre formación y remisión de la información estadístico-contable de los distribuidores de seguros y reaseguros. Estatuaren araudia • Resolución de 3 de junio de 2021, de la Dirección General de Seguros y Fondos de Pensiones, por la que se establecen los principios básicos de los cursos y programas de formación para los distribuidores de seguros y de reaseguros. Estatuaren araudia 20/2015 Legea, uztailaren 14koa, aseguru- eta berraseguru-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenarena. Estatuaren araudia Ley 2/2011, de 4 de marzo, de Economía Sostenible. (BOE N 55/2011) Araudi autonomikoa 69/2021 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa. Araudi autonomikoa 6/2024 DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berrasegurubanatzaileen Administrazio-erregistroa sortu eta arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera gainbegiratzeko dena.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Harremanetarako posta elektronikoak: mediadoresdeseguros@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Erregistroan inskripzioa: 0009402
  • Erregistroan jasotako datuen aldaketa: 0009403
  • Erregistroan inskripzioa ezeztatzeko: 0009401
  • Akzio edo partaidetzen transmisioaren baimena: 0009406
  • Erregistroan datuetako ziurtatzea: 0009407
  • Urteko Estatistika-kontabilitateko fitxaketa-deklarazioa bidali: 0009408

Erregistroan inskribatzeko eskaera

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Persona fisikoen inskribatzeko inprimakiak
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Pertsona juridikoen inskribatzeko inprimakiak

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Eskabideari buruzko berariazko ebazpena jakinarazteko, gehienezko epea, hiru hilabete izango da, inskribatzeko eskaera aurkeztu zen egunetik aurrera kontatzen hasita. Kasu honetan, erantzunik egon ezean, eskaera onartu dela ulertu behar da, agente esklusiboenak izan ezik.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Aldaketen komunikazioa

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Inskripzioa ezeztatzeko komunikatzea

Baimenaren eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzak gehienez hiru hilabete ditu proiektatutako akzioen edo partaidetzen transmisioaren aurka egin ahal izateko. Hori gertatuz gero, baliteke partaidetza nabarmenen araubidea sortzea. Kasu honetan, erantzunik egon ezean, eskaera ez dela onartu ulertu behar da.

Erregistroan datuetako ziurtagiriaren eskaera

GARATZEN

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Estatistika-kontabilitateko deklarazioa bidali

XML artxibo hori bidali aurretik, Administrazioak aseguru-bitartekarien eskura jartzen duen tresnaren bidez egin behar da aipatu artxiboa.

XML artxibo hori bidali aurretik, Administrazioak aseguru-bitartekarien eskura jartzen duen tresnaren bidez egin behar da aipatu artxiboa.