Enplegu-agentziak

Deskribapena


Enplegu-agentziak erakunde publiko edo pribatuak dira, irabazi-asmoarekin edo irabazi-asmorik gabe, eta lan-bitartekaritzako jarduerak egiten dituzte 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (Enplegu Legearen testu bategina), bai laguntzaile gisa Enplegu-zerbitzu Publikoekin, bai modu autonomoan baina haiekin koordinatuta. Era berean, enplegua bilatzearekin lotutako jarduerak garatu ahal izango dituzte, hala nola orientazioa eta informazio profesionala, baita langileak hautatzearekin ere.

Enplegu-agentzia gisa jardun nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek, aldi baterako laneko enpresak barnean hartuta, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute aldez aurretik.

Enplegu-agentziek erantzukizunpeko adierazpen hori aurkeztutako egun berean hasi ahal izango dute jarduera, ezertan eragotzi gabe administrazio eskudunek egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko dituzten ahalmenak.

Enplegu-agentzia gisa gaitzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko, web-fitxa honetan aurkeztutako eskaerarekin hasiko da (Tramitazioa/Administrazioarentzako jakinarazpenak).

Erantzukizunpeko adierazpenean jasotako edo harekin batera aurkeztutako funtsezko edozein datu, adierazpen edo agiri faltsua bada edo erabat zehatza ez bada, erakunde horrek ezingo du jardun enplegu-agentzia gisa, eta, horretaz gain, dagozkion erantzukizun penal, zibil edo administratiboak izango ditu.

Nori dago zuzenduta


Enplegu-agentzia gisa jardun nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600
  • Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea(k)

Administrazioarentzako jakinarazpenak


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabidea aurkezteko modu hori pertsona fisikoentzat baino ez da. Pertsona juridikoak behartuta daude administrazioarekin harreman elektronikoa izatera (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Deskargatu eredua, bete eta entregatu, beharrezko dokumentazioarekin batera, gure bulegoetan. Eskatu hitzordua 945 160 601 telefonora deituz.

Kolokazio agentzien jarduerarako erantzukizun adierazpena

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez 7 egun

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Kolokazio Agentzia izateari uko egiteko eskaera


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Kolokazio Agentzien edo lantokien aldaketa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk