Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa

Deskribapena

Irabazi-asmorik gabe sortutako erakundea da fundazioa eta interes orokorreko xedeak betetzeko erabiliko da fundazioaren ondarea. 

Azkenik bere nortasun juridikoa lortzeko ezinbestekoa da administrazio fundazioen erregistroan  inskribatzea.

Tramitazio elektronikoari buruzko informazioa eta jarraibideak

Elkarteen Erregistroaren tramiteak egiteko, ondorengo hau behar da:

  • Elektronikoki identifikatzeko modu bat eduki.

Identifikazio elektronikoa egiteko onartutako bitartekoak

B@kQ txartelari buruzko informazioa (PDF, 6 MB) (txartela horrek ez du irakurgailurik behar)

  • Behar  den informazio guztia prestatu (ezinbestekoa da dokumentazioa PDF formatuan aurkeztea).
  • Inprimakirik  egonez gero, bete, eta ordenagailuan gorde.
  • Azkenik,  tramitazio elektronikoa egiteko aplikazioan sartu, tramite bakoitzari dagokion botoiaren bidez. Handik hau guztia egin ahalko duzu:
    • eskabidearen formularioa bete;
    • sinatutako dokumentuak erantsi;
    • eskabidea sinatu;
    • eskabidea eta aurkeztutako dokumentazioa bidali. Behin biak bidali ondoren, jaso izanaren agiria agertuko
      da pantailan.

Hurrengo tramiteak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta atalaren bidez egingo dira.

Izendapen-ziurtagiria

Fundazioaren izenaren baitan «Fundación», «Fundazioa» edo «Iraskundea» hitza adierazi beharko da, eta ezberdina izan beharko da Fundazioen Erregistroetan aurretik inskribatutako beste izenekiko.

 Fundazio baten eratze-eskritura publikoak honako alderdi hauek jaso behar ditu gutxienez:

... Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren ziurtagiria fundazioen izenek bete beharreko arauak betetzen direla egiaztatzen duena.

Fundazioak eratzea

Fundazioa pertsona fisiko edo juridikoek sor lezakete, publiko zein pribatuak, espainiarrak edo atzerrikoak.

Pertsona fisikoek jarduteko gaitasun nahikoa izan beharko dute fundazioaren ondare-zuzkidura osatuko duten ondasun eta eskubideak dohain erabiltzeko.

Pertsona juridikoek, ordea, fundazio bat sortzeko borondatea adierazteko eta pertsona juridikoa ordezkatuko duten pertsona fisikoak izendatzeko eskuduntza duen organoaren bidezko akordioa beharko dute.

Fundazioa “inter vivos” edo “mortis causa” egintza bidez sortu liteke baina beti ere, beharrekoa izango da notario-eskritura bidez formalizatzea. Eskriturak 9/2016 legea, ekainaren 20koa, Euskal Autonomi Erkidegoko Fundazioei buruzko legeak bere 9.artikuluan adierazitako baldintzak bete beharko ditu, eta ondorioz, honako inguruabarrak egiaztatu beharko dituzte bertan : izaera; fundazio bat sortzeko borondatea; haserako ondare-zuzkidura; fundazioen estatutuak; fundazioaren gobernu organoa osatzen duten pertsonak; karguaren onarpena; eta, ea eskriturari eratze-agiri izaera eman zaion, beste pertsona batzuk ere fundatzaile gisa sartu ahal izan daitezen.

Hasierako ondare-zuzkidura ezinbestekoa da fundazio bat sortu ahal izateko. Nahikoa eta egokia izan beharko da fundazioaren helburuak betetzeko.

30.000 €ko dotazioa nahikoa dela ulertzen da, eta kopuru horretatik behera, ikerketa ekonomikoa aurkeztu beharko da, fundazioaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzen duena.

Edozein kasutan, lehenengo ekonomia-ekitaldian burutuko diren ekintzen egitasmoa aurkeztu beharko da.

Fundazioaren estatutuen aldaketa

Patronatuak fundazioaren estatutuak aldatzea erabaki dezake, beti ere, bere mesedean bada, fundazioaren helburuak errespetatzen badira, eta sortzaileak debekatu ez badu.

Estatutuetan egiten diren aldaketa guztiak eta estatutuen testu berriak inskribatu baino lehen Babeslaritzari jakinaraziko zaio, aurretik baimendu dezan. Gainera, notario eskrituraren arabera egingo da inskripzioa, eta honako edukia izango du:

  • Aldatu diren artikuluen testu osoa
  • Patronatuak adostu duen aldaketa akordioa jasoko duen ziurtagiria.
  • Azterketa ekonomikoa, aldaketak Fundazioaren ekonomia bideragarritasunari eragiten dion edo ez egiaztatuko duena.
  • Estatutuak aldatzeko arrazoien eta interesen azalpen xehatua.

Inskripzioa egiteko, gobernu organoaren estatutuak aldatzeko akordioaren ziurtagiria jasoko duen notario eskrituraren bi kopia baimendu aurkeztu beharko dira.

Erregistroko egintzak publiko egitea

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa publikoa da bere edukia ezagutzeko bidezko interesa duten guztientzat. Publizitatea honako baliabideak erabiliz egin ahal izango da:

- Erregistro-idazpenen edukia jasotzen duen erregistroko arduradunak egindako ziurtagiria.

- Jakinarazpen ohar soila.

- Edo, Erregistroan dauden agirien kopia konpultsatua.

Ziurtagiri-tipoak:

  • Izen-Ematea Egiaztapena eta patronatua
  • Egiaztapena datuak
  • Egiaztapen patronatua
  • Egiaztapen patronatua eta ahaldunak

Patronatuen aldaketak

Fundazioaren patronatua fundazio guztietan egon behar den gobernu eta ordezkaritza organoa da. Fundazioaren helburuak bete behar ditu , eta baita bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak behar bezala kudeatu ere.

Patronatuak gehiengoz hartuko ditu erabakiak, estatutuetan ezarritako baldintzen arabera.

Patronatua gutxienez hiru kidek osatuko dute, eta beraien artetik lehendakaria aukeratuko da, fundazioaren ordezkaritza egikarituko duena. Halaber, gobernu organoak idazkari bat izendatuko du, bere kideen artean edo ez. Patronatuko kide bada hitza eta botoa edukiko du; eta kanpokoa bada, ordea, hitza besterik ez du izango. Bestalde, idazkariak bilera aktak egingo ditu, fundazioaren dokumentuak zaindu eta patronatuaren erabakiak ziurtatuko ditu lehendakariaren oniritziarekin.

Patronoak izendapena onartu ondoren hasiko dira beraien kargua egikaritzen. Onarpena notario-eskritura bidez, sinadura legeztatuta duten dokumentu pribatu bidez edo Fundazioen Erregistroko arduradunaren aurrean gauzatuko da.

Patronoen kargu-uztea honako kasuotan gertatuko da:

  • Heriotza edo heriotza-deklarazioa.
  • Ezgaitasuna, gaitasungabetzea edo bateraezintasuna.
  • Ordezkari leial baten arretarekin kargua ez betetzea.
  • Agintaldia bukatzea.
  • Karguari uko egitea.
  • Estatutuetan arautzen diren arrazoiak.
  • Ebazpen judizial irmoa.

Gobernu organoko kideen izendapena, kargu uztea eta ordezkapena Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira, bai notario-eskritura bidez, bai sinadurak legeztatuta dituen dokumentu pribatu bidez.

Eskuordetzak edo ahalordetzak ematea edo kentzea

Patronatuak bere eskumenak patronatuko kide bati edo gehiagori eskuordetu ahal izango dizkio, beti ere, fundazioaren estatutuetan honetarako debekurik ezartzen ez bada behintzat. Ezingo dira eskuordetu honako eskumenak: urteko kontuen eta aurrekontuaren onarpena; estatutuen aldaketa; fundazioaren bategitea, desegitea eta likidazioa; eta Babeslaritzaren baimena behar duten egintzak.

Eskuordetzeak eta ahalordetzak emateko edo kentzeko akordioak notario-eskrituran oinarrituz inskribatuko dira.

Horretarako, gobernu organoaren erabakiaren ziurtagiria jasoko duen notario eskrituraren bi kopia baimendu aurkeztu beharko dira.

Aurrekontuak

Fundazioaren gobernu-organoak ekitaldi bakoitzeko azken hiru hilabetetan hurrengo urteari dagokio aurrekontua igorriko dio eta, horrekin batera, azalpen memoria eta aurrekontua onartzen duen akordioaren egiaztagiria.

Aurrekontuarekin batera egitura funtzional bat aurkeztuko da, honakoak adierazten dituena: lortu nahi diren helburuak, helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren jarduerak eta beharrezko baliabideen zenbatekoa (baliabdide ekonomiko zein giza-baliabideak), bai eta jarduera esanguratsu bakoitzaren erabiltzaile/onuradunen identifikazioa.

Fundazioaren aurrekontua orekatua izango da beti; beraz, diru-sarrerak aurreikusitako gastuak ordaintzeko beste izango dira.

Urteko kontuak

Fundazioek bere jardueren kontabilitatea eraman behar du, era ordenatu eta egokian. Derrigorrez, honako liburuak osatu beharko dituzte: patronatuko bileren Akta-Liburua, Eguneroko Liburua, Inbentario Liburua eta Urteko Kontuen Liburua.

Patronatuak urteko kontuak onartuko ditu. Akordio hori jasotzen duen ziurtagiria Babesletzari aurkeztuko dio urteko lehen seihilekoan. Beharrezkoa den kasuetan, kontuen ikuskaritza-txostena ere aurkeztuko da ziurtagiriarekin batera.

Urteko kontuek honako dokumentuak jasoko dituzte: inbentarioa, egoera-balantzea, ekintza-memoria eta aurreko ekitaldiko sarrera eta gastu-aurrekontuaren likidazioa. Memoria horrek argi arrazoitu eta adierazi beharko du zein ekintza burutu diren ekitaldi ekonomiko horretan fundazioaren helburua betetze aldera. Gobernu-organoan eta ekonomia-kudeaketan egin diren aldaketak ere jaso beharko dira txostenean.

Derrigorrezko liburuak legeztatzepena

Fundazioek, derrigorrez, honako liburuak eraman beharko dituzte: patronatuko bileren Akta-Liburua, Aurrekontu-Liburua, Inbentario Liburua eta Urteko Kontuen Liburua. Gainera, bestelako liburu osagarriak ere eraman ahal izango dituzte.

Aipatu ditugun liburuak derrigorrezkoak dira eta Fundazioen Erregistroan aurkeztu beharko dituzte legeztatuak izan daitezen ekitaldi bakoitzeko lehendabiziko hiru hilabeteak iragan baino lehen.

Legeztatzea adierazitako epetik kanpo eskatzen bada, Erregistroko arduradunak liburuaren eginbidean, eta gaitze eta legeztatzeen fitxategi-liburuan adieraziko du gorabehera hori.

Xedatze- eta kargatze-egintzak

Fundazio baten gobernu organoak haserako ondarea osatzen duten ondasun edo eskubideen gaineko erabiltze edo zergapetze-egintzak egitea erabakitzen badu, helburuak zuzen-zuzenean betetzeko diren ondasunen gaineko erabiltze edo zergapetze-egintzak burutzen badituzte, edota fundazioak azken urtean izan duen balantzearen aktiboaren % 20 baino gehiagoko balioa duten ondasun edo eskubideen gaineko erabiltze edo zergapetze-egintzak burutzen badituzte, Babeslaritzari jakinarazi beharko dizkiote. Jakinarazteko epea 20 egunekoa izango da, aipatu egintzak formalizatzen direnetik zenbatzen hasita.

Fundazioaren gobernu-organoak honako dokumentuak aurkeztu beharko dizkio Babeslaritzari:

  • Erabiltze edo zergapetze-egintzak egiaztatzeko dokumentuak.
  • Patronatuaren ziurtagiria: erabiltze edo zergapetze-egintzak burutzeko erabakia jasoko du.
  • Azalpen memoria: bertan egintza egiteko arrazoiak eta helburuak adieraziko dira, eta espresuki egintza horiek burutzeko fundazioaren ekonomia bideragarritasunean eduki dezakeen eragina aztertu beharko da.

Ekainaren 2ko Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 9/2016 legea indarrean sartu zenetik, fundazioek egindako xedatze- eta kargatze-egintzen jakinarazpena burutzeko, legean ezarritakoa jarraituz, 26.artikuluan adierazitako “erantzukizun adierazpena” aurkeztu beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzari.

Ordezkaritzak inskribatzea

Estatuko Fundazioen Erregistroan edo beste Autonomia Erkidego bateko erregistroan inskribatuta dauden fundazioek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan beren ordezkaritza inskribatzeko eskabidea egiteko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Inskripzioaren eskabidea, fundazio interesdunaren legezko ordezkaritzak izenpetutakoa.
  • Eskritura publikoaren kopia baimendua: bertan, inskribatu nahi den ordezkaritza sortzeko gobernu-organoak hartutako erabakia jasoko da. Erabaki horretan ordezkaritzaren helbidea eta fundazioak izendatutako ahaldunen eskumenak aipatuko dira.
  • Fundazioen Erregistro eskudunak emandako ziurtagiria, fundazioaren eraketaren inskripzioa eta fundazioak ahaldundutako pertsonen ahalordetzea egiaztatzen dituena.
  • Fundazioaren eraketaren eskrituraren kopia soila, bai eta estatutuetan izandako aldaketena ere.

Atzerriko fundazio baten ordezkaritza irekitzeko, eskritura publikoan honako hauek aurkeztuko dira:

  • Atzerriko fundazioaren helburuak.
  • tzerriko fundazioaren eraketa egiaztatzen duten datuak edo agiriak, dagokion legediaren arabera.
  • Fundazioaren ordezkaritza bat Euskal Autonomia Erkidegoan irekitzea onartzen duen gobernu-organoaren erabakiaren ziurtagiria.
  • Ordezkaritzaren izena, bere baitan adierazpen hau hartuko duena: «Fundazioaren ordezkaritza».
  • Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan duen helbidea eta jardute-eremua.
  • Bere helburuak betetzeko, ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan modu iraunkorrean egingo dituen jarduerak.
  • Ordezkaritzan jardungo duten ordezkarien izenak.
  • Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko duen lehenengo jarduteko plana.

Beste Inskripzio Batzuk

Honako egintza hauen inskripzioa nahitaezkoa izango da:

  • Ebazpen judizialak eta administratiboak, legedian ezarritako moduan.
  • Hartzekodunen konkurtso-deklarazioa eta aldi baterako eskuhartze-neurriak, konkurtsoei buruko legedian ezarritakoak.
  • Fundazioaren domeinu-izena eta Interneteko helbidea, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legean ezarritakoarekin bat.
  • Ebazpen judiziala, Babeslaritzari baimena ematen diona fundazioaren jarduera behin behingoz kudeatzeko eta fundazioaren gobernu-organoaren eskumenak hartzeko; ebazpen horretan epaileak emandako epea eta, hala badagokio, horren luzapena adieraziko dira.
  • Fundazioaren garrantzi ekonomikoaren kualitatea.
  • Oro har, egindako idazpenak aldatzen dituzten egintzak, edo legeen arabera, inskribatu egin behar direnak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Izendapen-ziurtagiria: 0007101
  • Fundazioak eratzea: 0007101
  • Fundazioaren estatutuen aldaketa: 0007109
  • Erregistroko egintzak publiko egitea: 0007107
  • Patronatuen aldaketak: 0007111
  • Aurrekontuak: 0007108
  • Urteko kontuak: 0007105
  • Derrigorrezko liburuak legeztatzepena: 0007106
  • Xedatze- eta kargatze-egintzak: 0007119
  • Ordezkaritzak inskribatzea: 0007118
  • Zuzkidura-aldaketa : 0007132
  • Beste Inskripzio Batzuk: 0007112

Berdintasunik ez duen izena gordetzea

Fundazioaren izenaren baitan «Fundación», «Fundazioa» edo «Iraskundea» hitza adierazi beharko da, eta ezberdina izan beharko da Fundazioen Erregistroetan aurretik inskribatutako beste izenekiko.

Fundazio baten eratze-eskritura publikoak honako alderdi hauek jaso behar ditu gutxienez:

     ... Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren ziurtagiria fundazioen izenek bete beharreko arauak betetzen direla egiaztatzen duena.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Fundazioaren eratzea inskribatzeko eskaera

Eratze-agiria Fundazioen Erregistroan sartzen denetik hartzen du zuzenbidezko nortasuna fundazioak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Azkenketa

Fundazioa azkenduko da:

a) Eratu zenean finkatutako epea amaitzen denean.
b) Eratu zenean finkatutako helburua erabat betetzen denean.
c) Fundazioaren helburua betetzea ezinezkoa denean, lege honetan estatutuen aldaketari eta fundazioen bat-egiteari eta bereizketari buruz xedatutakoa gorabehera.
d) Beste batekin bat egiteak ondorio hori dakarrenean.
e) Estatutuetan edo eratzeko egintzan ezarritako beste edozein arrazoi gertatzen denean.
f) Legeek aurreikusitako beste edozein arrazoi gertatzen denean.

 Azkentzeko erabakia edo, hala badagokio, ebazpen judiziala Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Fundazioaren azkenketa inskribatzeko.

Bat-egitea

Fundazioaren sortzailearen debekurik ez badago, eta helburuak errespetatuz, bi eratara bat egin liteke fundazio bat:

  • Fundazio bi, edo gehiago, fusionatuz.
  • Fundazio batek beste bat edo batzuk xurgatuz.

Fundazioen Babeslaritzak bat-egitea onartu beharko du eta Fundazioen Erregistroan inskribatua izan. Horretarako, bat egiten duten Fundazio guztiek egiletsitako notario-eskritura bakarra aurkeztu beharko dute.

Notario-eskriturak honako edukia izango du:

  • Fundazioen gobernu organoen akordioak, estatutuetan araututako bozketa quoruma errespetatuz. Fusionatzeko arrazoiak eta fusioaren ondorioz sortutako fundazio berriaren gobernu organoa adierazi beharko dituzte.
  • Bat-egite proiektua, honako hauek jasoko dituena: bat-egite eragiketaren egitura juridikoa, balantzea, azalpen memoria, bere jarduerak eta ondarea.

Inskripziorako notario-eskrituraren  bi kopia baimendu aurkeztu beharko dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
    • Eskritura publikoa 
    • Besteak

Estatutuen aldaketa

Estatutuak aldatzeko erabakia eskritura publikoan formalizatu beharko da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu, erabakia hartzen denetik sei hilabeteko epean. Inskripzioak izaera eratzailea izango du, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu erabakia formalki hartu zen datara arte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk

Fundazioak

Ziurtagiri-motak:

  • Inskripzio-ziurtagiria
  • Patronatuaren ziurtagiria
  • Ahalordetuen ziurtagiria
  • Datuen ziurtagiria
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Fundazioen ordezkaritzak

Ziurtagiri-motak:

  • Inskripzio-ziurtagiria
  • Ahalordetuen-ziurtagiria
  • Ordezkaritzaren egoitza-ziurtagiria
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Batzorde betearazleak edo eskuordetua

Patronatuak bertako kide baten edo gehiagoren esku utzi ahal izango ditu bere ahalmenak, estatutuek berariaz debekatu ezean. Eskuordetzea patronatuko kide baten baino gehiagoren alde egiten bada, batzorde betearazle edo eskuordetu bat edo batzuk eratuko dira, eta batzorde horiek fundazioaren estatutuetan araututa egon beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Patronoen kargu-aldatzea

Gobernu organoko kideen izendapena, kargu uztea eta ordezkapena Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira, bai notario-eskritura bidez, bai sinadurak legeztatuta dituen dokumentu pribatu bidez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ahalorde orokorrak ematea

Patronatuak ahalorde orokorrak eta bereziak eman eta errebokatzeko aukera izango du, estatutuek beren-beregi debekatu ezean.
Eskuordetzeak eta ahalorde orokorrak emateak eta errebokatzeak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu beharko dira, eta inskripzio horrek izaera deklaratiboa izango du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ahalorde orokorrak errebokatzea

Ahalorde orokorrak emateak eta errebokatzeak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu beharko dira, eta inskripzio horrek izaera deklaratiboa izango du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Autokontratazioa

Patronoek fundazioarekin kontratatu ahal izango dute, bere izenean edo hirugarren baten izenean, Babeslaritzak aurretik hala baimendu baditu. Baimena lortzeko, autokontratazio eskaera aurkeztu beharko diote Babeslaritzari, interes-gatazkarik ez dagoela frogatzen duen dokumentazioarekin batera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Euskadiko Fundazioen Babeslaritzan aurrekontuak aurkeztea

Fundazioek,  hurrengo ekitaldirako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua egin beharko dute urtero. Aurrekontua onartu den urteko azken hiru hilabeteen barruan, aurrekontu hori eta argibide-txostena aurkeztu beharko dizkio fundazioak Babeslaritzari, bai eta aurrekontuaren onarpen ziurtagiria.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Urteko kontuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztea.

Kontuak nahitaez onartu behar ditu Patronatuak, eta, urtearen lehen seihilekoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztu beharko dizkio urteko kontuak onartu eta 30 egunen buruan, gordailatu daitezen:

  • Kontuak (balantzea, emaitzen kontua, memoria eta irabazi asmorik gabeko kontabilitate planak ezarritako gainontzeko dokumentuak)
  • Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 33.artikuluan ezarritako ezaugarriak betetzen dituzten fundazioek ikuskaritza txostena aurkeztu beharko dute.
  • Erregistro datu eguneratuen ziurtagiri bat aurkeztuko dute. Ziurtagiria ez da urteko kontuen parte izango.
  • Fundazioak aldi baterako finantza-inbertsioak egiten baditu, jokabide kodea eta jokabide-kodearen betetze-mailari buruzko urteko txostena aurkeztu beharko du.
  • Fundazioek, sozietate-talde bateko erakunde nagusiak badira urteko kontu bateratuak aurkeztu behar dituzte, unean-unean indarrean dagoen merkataritza-legeen arabera formulatuta.

Urteko Kontuak elektronikoki aurkezteko PROZEDURA BERRIA:

  • Inprimaki berriak deskargatu (Balantze-emaitzen kontua, eta kontuak onartu izanaren ziurtagiria) eta bete.

    PDF formularioak programa bateragarri batekin editatu eta gorde behar dira (adibidez, Adobe Acrobat Reader). Ez editatu eta gorde web nabigatzailearekin.

  • Aurkeztu beharreko gainontzeko dokumentazioa bete.
  • Aurkeztutako PDF dokumentu bakoitza idazkariaren eta presidentearen sinadura elektroniko aitortuaz bermatuko da. Ikuskaritza txostena ere auditorearen sinadura elektronikoa barneratuko du. Ez da eskuz sinatutako dokumenturik onartuko.
  • Urteko kontuak aurkezteko aplikazioan sartu, eskaera bete, dokumentazioa erantsi (PDF dokumentuak) eta dokumentazioa bidali.

(Informazio gehiago "Deskribapena" eta "Araudia" ataletan (Oinarrizko informazioa)

PDF formularioak programa bateragarri batekin editatu eta gorde behar dira (adibidez, Adobe Acrobat Reader). Ez editatu eta gorde web nabigatzailearekin.

Beste tramite batzuk

Fundazioen derrigorrezko liburuak legeztatzepenaren eskaera

Fundazioek honako liburu hauek izan behar dituzte:

- Akta-liburua.

- Eguneroko liburua.

- Inbentarioen eta urteko kontuen liburua.

Akta-liburuak patronatuaren eta fundazioaren gainerako kide anitzeko organoen bileren aktak jaso behar ditu. Aktak estatutuetan zehaztutako moduan autentifikatu behar dira, eta, halakorik ez badago, idazkariaren sinadurarekin eta presidentearen oniritziarekin.

Liburuak gutxienez sei urtez gorde behar dira fundazioan. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren esku jarri beharko dira, Babeslaritzak hala eskatzen duenean.

Liburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora bidali behar dira legeztatzeko, ekitaldi bakoitzeko lehen sei hilabeteak igaro baino lehen.

Liburuak behin betetakoan baino ez dira legeztatuko, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenean:

- Pdf formatua.

- Zenbakitutako orriak, zein liburu den eta zein ekitaldiari dagokion adierazita.

- Gutxienez ekitaldi ekonomiko bat

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Xedatze- eta kargatze-egintzak

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzari jakinarazi beharko dizkio fundazioak beraren ondarea osatzen duten ondasun edo eskubideen kostu bidezko edo doako xedatze-egintzak, baita kargatze-egintzak ere. Honako hauek, hain zuzen:

  1. Ondare-zuzkidura osatzen duten ondasun edo eskubideei buruzkoak edota fundazioaren helburuak betetzearekin zuzenean lotuta daudenei buruzkoak.
  2. Zuzkidura alde batera utzita, fundazioaren ondarearen zati bat xedatzeko edo kargatzeko direnak, baldin eta onetsitako azken balantzearen arabera fundazioaren aktiboaren % 20 gainditzen badute, kontu-ikuskapena aurkeztera behartuta dauden fundazioen kasuan, eta % 40 gainerako fundazioenean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Fundazioen ordezkaritzak inskribatzea

Fundazio atzerritarrek –beren legeria propioa arau dutela–, beren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi badituzte modu egonkorrean, ordezkaritza bat izan behar dute bertan. Ondorio horietarako, lege hau aplikatuko zaie euskal administrazio publikoekiko harremanetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden fundazio atzerritarren ordezkaritzek, indarrean dagoen legeriaren arabera, men egin beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Babesletzari eta inskribatu egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan; horretarako, beren legeria propioaren arabera behar bezala eratuta daudela egiaztatu beharko dute aurretik.

Inskripzioa ukatu egin ahal izango da aurreko lerrokadan adierazitakoa egiaztatzen ez denean, bai eta helburuak interes orokorrekoak ez direnean.

Artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten fundazio atzerritarrek ezin izango dute «fundazio» izena erabili.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Fundazioen ordezkaritzak aldatzea

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Beste tramite batzuk

Beste Inskripzio Batzuk

Honako egintza hauen inskripzioa nahitaezkoa izango da:

  • Ebazpen judizialen oharra
  • Hartzekodun-konkurtsoaren deklarazioa
  • Jarauntsiak, dohaintzak eta legatuak
  • Merkataritza-sozietateetan partaidetza
  • Gobernu korporatiboaren urteko txostenaren aurkezpena (banku-fundazioak)