Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa

Eresbil - Logo

ERESBIL (Musikaren Euskal Artxiboa) helburu nagusia musika ondarea eta, bereziki, euskal musikagileen ekoizpena, bildu, gorde, babestu eta zabaltzea da.

Eresbilen sorrera

1974an sortu zen, euskal musikagileen lanak zabaltzeko Errenterian egiten den musika-asteak, MUSIKASTEk, eragindako programazio beharrak zirela eta. Musika-lanak bil zitzakeen zentroa sortzeko ekimena Jose Luis Ansorenaren eskutik etorri zen Andra Mari Abesbatzaren baitan, 1973z geroztik MUSIKASTEren antolatzaile denarenean. 1974an bertan hasi ziren garai guztietako euskal musikagileen partiturak biltzen. Irailean egin zen musikagileen lehen zerrenda, 300 biltzen zituena. 2008ko abenduaren 31n ERESBILek 1.775 ditu erregistratuak.

Antolakuntza

ERESBIL Patronatu batek zuzentzen du. Bertako partaide dira:

  • Eusko Jaurlaritza (Logotipoa)Eusko Jaurlaritza.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia (Logotipoa)Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Errenteriako Udala (Logotipoa)Errenteriako Udala
  • Coral Andra Mari, de Errenteria (Logotipoa)Errenteriako Andra Mari Abesbatza

1977an hasi zen artxiboaren erakundetzea, orduan sortu baitzen Artxiboaren Probintzi Patronatua. Udala eta Gipuzkoa herrialdearen ordezkariez osatua zegoen, baita Andra Mari Abesbatza sortzaileko eta Kaputxinoen Anaidiko ordezkariez ere.

1986an Eusko Jaurlaritzak dekretu-lege baten bitartez egungo ERESBILen Patronatua sortu zuen.

Goraipamenak

  • Arte Ederretako Merituari Zilarrezko Domina1990: Arte Ederretako Merituari Zilarrezko Domina (Kultur Ministeritzak).
  • Sabino Arana Sariak, Gizarte arloan.1998: Sabino Arana Sariak, "Gizarte" arloan.