Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Eremu eta ardatz estrategikoak

I. Gobernu zuzena, berdinzalea eta elebiduna; II. Gobernu berritzailea eta etengabeko ikaskuntzan; III. Herritarrak ardatz dituen Gobernu digitala; IV. Datuetan oinarritutako Gobernua, kontuak ematen dituena; V. Gobernu irekia

Herritarrak triangeluaren goiko erpinean kokatuz administrazioaren zerbitzuen eta politiken azken hartzaile gisa, harreman- eta zerbitzu-eredu bana proposatzen dira:

  • Harreman-eredua herritarrak legitimazio demokratikoaren hartzaile izatearekin lotuta dago, eta gobernu irekiaren esparruan, besteak beste, gardentasuna eta, herritarren parte-hartzea eta zuzeneko lankidetza eskatzen ditu.
  • Zerbitzu-ereduak honako hauekin du zerikusia: herritarrak, erabiltzaileak diren aldetik, ardatz dituzten zerbitzu publikoak; kalitatezko zerbitzu publikoak, efikazak eta efizienteak, modu integral batean eta kanal anitzen bidez, eta modu proaktiboan ematen direnak, eta gero eta pertsonalizatuagoak direnak.

Harreman-eredua zein zerbitzu-eredua kudeaketa publiko aurreratuan, antolaketan, prozesuetan eta etengabe hobetzen ari diren tresnetan oinarritu behar dira, aurrerapen teknologikoak modu berritzailean txertatuz.

ARDATZ 2030 planaren eremu estrategikoak eta ardatzak jarduera-ildoen arabera taldekatzen diren helburuetan hedatzen dira:

Eremu estrategikoa Ardatza Gaia edo jarduketa-ildoa
I. Gobernu zuzena, berdinzalea eta elebiduna Kudeaketaren eta antolaketaren kultura Kudeaketa aurreratuaren eredua
Balioak
Integritatearen Euskal Sistema
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
Euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza Euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza
II. Gobernu berritzailea eta etengabeko ikaskuntzan diharduena Araudia Gobernantzaren, berrikuntza publikoaren eta gobernu digitalaren esparru juridikoa
Gobernantza publikoaren arloko erregelamendu-garapena
Pertsonak Administrazioa berrantolatzea eta gaztetzea
Talentuaren kudeaketa osoa
Elkarrizketa soziala
Antolaketa Kide anitzeko organoak
Gobernantza publikoaren zeharkakotasuna
Azpiegiturak Batera Zerbitzuen Katalogoa sustatzea
Soluzioak eta zerbitzuak garatzea
Soluzioak eta aplikazioak modernizatzea eta arrazionalizatzea
Berrikuntza teknologikoa sustatzea EAEko sektore publikoan
III. Herritarrak ardatz dituen Gobernu digitala Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa ematea Tresnak eta prozesuak
Aldaketaren kudeaketa
Emandako funtzioak eta zerbitzuak
Funtzionario gaituak
Zerbitzu eta Prozeduren Katalogo Korporatiboa
Erregistro elektroniko orokorra
Ahalordeen erregistroa
Interneteko presentzia
Herritarrek zerbitzu elektronikoekin duten gogobetetze-maila
Zerbitzu digitalak Prozeduretarako ereduak eta metodologiak
Administrazio elektronikoaren plataforma erkidea hedatu eta garatzea
Bizi-ekitaldien proaktibotasuna eta ikuspegia (herritarren unea)
Aldaketaren kudeaketa eta profesional publikoen gaikuntza digitala
Zerbitzu elektronikoen eskaintza eta erabilera sustatzea
IV. Datuetan oinarritutako Gobernua, kontuak ematen dituena Datuen eta informazioaren gobernantza Datuaren gobernantza-eredua
Datuaren adierazpena
Datuaren Bulegoa sortzeko erregelamendua garatzea
Datu pertsonalen babesa
Datu-errepositorio partekatua: datu bakarra eta estekatua
Dati irekiak
Planifikazioa Plangintza estrategikoa
Emaitzetara bideratutako aurrekontu estrategikoak
Ebaluazioa eta kontu-ematea Politika publikoen ebaluazioa
Maila anitzeko gobernantza Administrazioen arteko eta administrazio barruko lankidetza, egungo eta etorkizuneko administrazioaren bilakaerarako eta diseinurako
Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua eta kide anitzeko organoak
V. Gobiernu irekia Komunikazio publikoa Sare sozialak eta Interneteko presentzia
Herritarren parte-hartzea sare sozialetan
Gardentasuna Gardentasun-indizeak
Publizitate aktiboa
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea
Herritarren parte-hartzea eta lankidetza Open Government, OGP-Euskadi
Gobernu-kalitatearen Europako indizea
Elkarlan sariak
Herri-ekimenak