Erakunde-ikurrak eta Nortasuna
Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasuna
Eusko Jaurlaritzak Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua dauka, adierazpen publikoetan zein erakunde-adierazpenetan oinarrizko irudi-zeinuak eta zeinuok gure irudiaren barruko (inprimakiak, liburuxkak?) edo kanpoko (publizitatea, argitalpenak, seinaleak?) euskarri guztietan ezartzeko beharrezkoak diren arauak azaltzeko eta diseinatzeko.
Gaur egungo eraketan, honako hauek dira arautegi arautzailearen osagaiak (PDF)
- Arau unibertsalak: marka armarria eta logotipoa, eraketak
- Publizitatea
- Papertza
- Argitalpenak
- Ibilgailuak
- Seinaleak
Kopiatzeko originaletarako sarbidea
Jatorrizko materiala Adobe Illustrator diseinu-formatuan eta PDF formatuan dago eskuragarri.
Jatorrizko materiala deskargatzea (XIII. legealdia): Eusko Jaurlaritzaren marka (ZIP, 46 MB)
Informazio xehe gehiago ikusi:
Eusko Jaurlaritzako Erakunde Irudiaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 DEKRETUA.
Irudi-osagaiak eta arautegiaren testuingurua ezartzen ditu. Horrez gain, arau unibertsalak, beste marka batzuekiko bizikidetza eta beste marka berezi batzuk jasotzen dituen Eskuliburua onartzen da eranskinean.
Ikurriña
Hondo gorria Bizkaiko armarrikoa da. Hondo gorriaren gainean ikoroski berdea ipini zen, San Andresen gurutzea, Bizkaiko armarrian azaltzen den haritzaren kolore berdearekin. Eta horren gainean gurutze zuria dago, armarrian beti haritzaren gainean azaldu izan dena. Egileek eman nahi zioten sinbolismoa sinplea da: Bizkaia, beraren forua eta erlijio-fedea modu hierarkikoan lotuta.
1936an Eusko Jaurlaritzak ofizial egin zuen.
Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez esteka honetan
Ereserkia
Euskal Ereserkiak ez dauka letrarik eta dantzatu aurretik ikurriñari agurra egiteko jotzen zen doinu herrikoian oinarrituta dago. Doinu horren egilea ezezaguna da. Geroago, euskal nazionalismoaren eragileak, Sabino Arana Goirik, testu bat idatzi zuen eta melodia zaharrari egokitu zion. Horrela sortu zen "Gora ta Gora", Eusko Alderdi Jeltzalearen ereserki ofiziala.
1935ean, lehen Eusko Jaurlaritzak, baterakoak, EAJk, PSOEk, Alderdi Errepublikarrak, ANVk eta Alderdi Komunistak osatuta, gaur ezagutzen dugun moduan onartu zuen Ereserki Ofiziala. Berrogeita zortzi urte geroago, 1983an, doinu horrek alderdikeria guztiak alde batera utziak zituela eta aurkakotasun guztiak gaindituta zeuzkala zeritzon Eusko Legebiltzarrak. Hortaz, apirilaren 14ko 8/1983 Legearen bidez, bere egin zuen Ereserkia.
Azken aldaketako data: