Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-esparruan beren jarduera garatzen duten eraikuntzaren arloko saiakuntza-laborategiei eta kalitate-kontrolerako erakundeei eskatu ahal zaizkien betekizunak betetzen direla kontrolatzea.

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-esparruan beren jarduera garatzen duten eraikuntzaren arloko saiakuntza-laborategiei eta kalitate-kontrolerako erakundeei eskatu ahal zaizkien betekizunak betetzen direla kontrolatzeko prozedura zehaztea.

Erantzukizunpeko adierazpena

Kalitatea kontrolatzeko erakundeek, zenbait alderdi nahitaez bete beharreko araudira egokitzeari buruzko txostenak egitean, proiektuak ikuskatzeko zereginetan, obra egikaritzen laguntzean edo egiaztagiriak egitean, jarduerari ekin aurretik erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute.

Derrigorrean bete beharreko erregelamendu-arauak eta EKTn, Jarraibide Teknikoetan, Erregelamenduetan eta Plegu Tekniko Ofizialetan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko saiakuntzak, zerbitzu eta analisirako probak erantzukizunpeko adierazpena egin duten eraikuntzaren kalitate-kontrolerako saiakuntza-laborategiek egingo dute.

Jarduera garatzeko eskatu ahal diren betekizunak egiaztatzeko errekerimendua.

Aurreko idatzi-zatian aipatutako zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen badu, eta laborategiek eta erakundeek beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, dokumentu hauek eskatu ahal izango ditu:

  1. Identifikazio-datuak: Eraketa-eskritura, eta sozietatearen estatutuak edo banakako enpresaburua titularra dela egiaztatzen duen agiria, kasu bakoitzean dagokionaren arabera.

  2. Laborategiaren edo erakundearen jardueraren legezko egoera egiaztatzen duten agiriak, dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren kopia barne.

  3. Sinatutako erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta azken indarraldiari dagokion ordainketaren agiria, edota beste berme-tresna batzuen egiaztagiriak; esate baterako, abalen edo fidantzen agiriak, ematen dituen laguntza teknikoen araberakoak.

  4. Jarduera egiteko baliatzen den establezimenduak, hala badagokio, horrelako instalazioek bete beharreko segurtasun-baldintzak, baldintza teknikoak eta ingurumenari dagozkionak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak.

  5. Kokapen-planoa, udalerria eta sarbideak adierazita.

  6. Lokalen planoa, eta eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak.

  7. Zuzendarien, teknikarien eta langileen datuak, bakoitzaren lanbide-kualifikazioa, zereginak, lan-harremana eta arduraldia adierazita.

  8. Erabilgarri dituen makina, tresna eta software guztiei buruzko datuak, dagokionaren arabera, haien ezaugarriak eta prozedurak adierazita.

  9. Dekretu honen 18. eta 19. artikuluetan azaldutako baldintzen araberako kalitatea kudeatzeko sistemari dagokion azken kanpo-auditoriaren egiaztagiria.

  10. Kalitatea kudeatzeko sistemarekin eta laguntza teknikoa emateko ezarritako prozedurekin lotutako beste barne- edo kanpo-auditorien egiaztagiriak, ebaluazioak edo ziurtagiriak, halakorik izanez gero.

  11. Laborategien kasuan, eraikingintzaren eta eraikuntza-kalitatearen alorreko eskumena duen sailean jardute-eremu horiei dagozkien zereginak dituen zuzendaritzak iragarritako kontraste-saiakuntzen kanpainetan parte hartu izana egiaztatzen duten agiriak.

Errekerimendu hori “Nire karpeta” atalari jakinarazpena bidalita egingo da; gainera, mezu elektronikoaren bidez ohartarazteko komunikazioa ere bidaliko da.

Laborategiak edo erakundeak ez baditu aurkezten eskatutako dokumentuak, edo, aurkeztutako agiriak aztertu ostean egiaztatuz gero ez dituela betetzen eskatutako baldintzak, ezingo du jarduerarekin jarraitu, eraikingintzaren eta eraikuntza-kalitatearen eskumena duen sailean jardute-eremu horiei dagozkien zereginak dituen zuzendaritzaren titularraren ebazpenaren bidez egoera hori adierazi ostean.

Kalitatearen kudeaketa-sistema ezartzeko justifikazioa

Kalitatea kontrolatzeko erakundeek justifikatu behar dute kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarri izana, UNE-EN ISO/IEC 17020 arauaren arabera. Bitarteko hauetako edozeinen bidez justifikatuko dute hori:

  1. Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak edo Ziurtapenerako Europako Lankidetzako kide den europar erakunde homologo batek emandako urteko egiaztagiria, emandako ziurtagiriaren irismena adierazten duena.

  2. Urteko kanpo-auditoria, aurrekoek egiaztatutako erakundeek egina, kalitate-sistemak egiaztatzeko erakundeentzako UNE-EN ISO/IEC 17021 arauen arabera, UNE-EN ISO/IEC 17020 arauak eskatutako baldintzak beteta.

  3. Urteko kanpo-auditoria, aurrekoek egiaztatutako erakundeek egina, UNE-EN ISO/IEC 17021 arauen arabera, kalitate-sistema UNE-EN ISO 9001ekin bat datorrela ebaluatzen duena, eta aipatu Errege Dekretuan laguntza teknikoa emateko jardueretarako ezarritako gainerako baldintzak (bai baldintza teknikoak, bai langileei buruzkoak) betetzen dituela egiaztatzen duena.

Kalitatea kontrolatzeko saiakuntza-laborategiek justifikatu behar dute kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarri izana, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera. Bitarteko hauetako edozeinen bidez justifikatuko dute hori:

  1. Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak edo Ziurtapenerako Europako Lankidetzako kide den europar erakunde homologo batek emandako urteko egiaztagiria, emandako ziurtagiriaren irismena adierazten duena.

  2. Urteko kanpo-auditoria, aurrekoek egiaztatutako erakundeek egina, kalitate-sistemak egiaztatzeko erakundeentzako UNE-EN ISO/IEC 17021 arauen arabera, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauak eskatutako baldintzak beteta.

  3. Urteko kanpo-auditoria, aurrekoek egiaztatutako erakundeek egina, UNE-EN ISO/IEC 17021 arauen arabera, kalitate-sistema UNE-EN ISO 9001ekin bat datorrela ebaluatzen duena, eta dagokion saiakuntzaren egokitasun teknikoa eta aipatu Errege Dekretuan ezarritako gainerako baldintzak (bai baldintza teknikoak, bai langileei buruzkoak) betetzen direla egiaztatzen duena.

Errekerimendu hori “Nire karpeta” atalari jakinarazpena bidalita egingo da; gainera, mezu elektronikoaren bidez ohartarazteko komunikazioa ere bidaliko da.

Erantzukizunpeko adierazpena

Kalitatea kontrolatzeko erakundeek, zenbait alderdi nahitaez bete beharreko araudira egokitzeari buruzko txostenak egitean, proiektuak ikuskatzeko zereginetan, obra egikaritzen laguntzean edo egiaztagiriak egitean, jarduerari ekin aurretik erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute.

Derrigorrean bete beharreko erregelamendu-arauak eta EKTn, Jarraibide Teknikoetan, Erregelamenduetan eta Plegu Tekniko Ofizialetan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko saiakuntzak, zerbitzu eta analisirako probak erantzukizunpeko adierazpena egin duten eraikuntzaren kalitate-kontrolerako saiakuntza-laborategiek egingo dute.

Jarduera garatzeari uko egitea

Nori dago zuzenduta

Eraikuntzaren arloko kalitate-kontrolerako erakundeak eta kalitate-kontrolerako saiakuntza-laborategiak.

Erakundeak

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

945 01 18 00

Kodea(k)

  • Erantzukizunpeko adierazpena: 1044201
  • Jarduera garatzeko eskatu ahal diren betekizunak egiaztatzeko errekerimendua.: 1044202
  • Kalitatearen kudeaketa-sistema ezartzeko justifikazioa: 1044203
  • Erantzukizunpeko adierazpena: 1044204
  • Jarduera garatzeari uko egitea: 1044205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Erantzukizunpeko adierazpenaren aldaketa aurkeztea

Jarduera garatzeari uko egitea aldaketa aurkeztea