Egoitza elektronikoa

EPEari buruzko ohiko galderak

Hautaketa-prozesuen ezaugarriak

Prozesuetarako deialdia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko onartutako Estatuko oinarrizko legeria eta legeria autonomikoa betetzeko egiten da, enplegu pribatuan ere beste arau batzuen bidez behin-behinekotasuna murrizteko neurriak hartu diren modu berean.

Administrazio publikoetan izandako esperientzia baloratzen da prozesuetan, baina ez da beharrezkoa administrazio publikoetan zerbitzurik eman izana prozesu horietan parte hartzeko. Parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten interesdun guztiei irekitako prozesuak dira.

Deitutako prozesuak aurkezteko baldintzak betetzen dituzten interesdun guztiei irekitako prozesuak dira. Beraz, parte hartu ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun kidegoko edo eskalako karrerako funtzionarioa edo aurkeztu nahi duzun kategoriako lan-kontratudun langile finkoa izan ezean.

Hau da, hautaketa-prozesua baldin bada Euskadiko Autonomia Erkidekoko Administrazioko kidego eta eskala jakin bateko karrerako funtzionarioa izateko, dagoeneko kidego eta eskala horretako funtzionarioa bazara, ezin duzu prozesuan parte hartu; eta hautaketa-prozesua baldin bada lan-kategoria jakin bateko langilea izateko, dagoeneko lan-kategoria horretako lan-kontratudun langile finkoa bazara, ezin duzu prozesuan parte hartu.

Halaber, funtzionarioa izateko hautaketa prozesu batean parte har dezakete Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudun langile finkoek, Osakidetzako estatutupeko langileek, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko funtzionarioek bere kidegoa eta eskala ez bada hautaketa prozesukoa; eta lan-kontratudun langile finkoa izateko hautaketa prozesu batean parte har dezakete Administrazio honetako funtzionarioek, hautaketa-prozesu horretan deitutako kategoriaz besteko lan-kontratudunek, eta Osakidetzako estatutupeko langileek.

Deitutako prozesuak aurkezteko baldintzak betetzen dituzten interesdun guztiei irekitako prozesuak dira. Beraz, posible da.

EPE honetan, kidego, eskala edo kategoria askotan enplegua finkatzeko prozesu berezi bat eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu bat daude.

Eta hori horrela da enplegu publikoko behin-behinekotasuna murrizteko legeriak hala agintzen duelako, bi prozesu mota horiek bereizten baititu, eta prozesu mota batera eta bestera bideratu behar diren plazak zein diren ezartzen, hutsik egoteagatik deituko diren plazek duten aldi baterako betetze-historiaren arabera.

Hala, eskala, kidego edo kategoria bererako prozesu bat baino gehiago dagoenean, bat enplegua finkatzeko prozesu berezia izango da, eta bestea enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua.

Ez dira beti bi prozesu mota deituko kidego, eskala eta kategoria bererako. Bi prozesuetara bideratzeko legezko baldintzak betetzen dituzten plazak badauden edo prozesu motetako batean eskaintzeko baldintzak betetzen dituzten plaza hutsak baino ez dauden ikusi beharko da.

Iragartzen diren hautaketa-prozesuak deialdiaren oinarrietan ikus ditzakezu, eta webgune honetan aurkituko dituzu hautaketa-prozesu horien guztien zerrenda, DEITZEN DIREN HAUTAKETA-PROZESUEN atalean. Zerrenda horretan, kidego, eskala edo kategoria baterako prozesu mota bat baino gehiago badago, bi prozesuak bata bestearen ondoren egongo dira zerrendan.

Alde batetik, lanpostu hutsak, aldi baterako estaldura-historiaren arabera, prozesu mota batera edo bestera bideratu behar dira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko legeriak ezartzen duenaren arabera.

Bestetik, hautaketa-sistema desberdina da. Enplegua finkatzeko prozesu bereziak lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez egingo dira (proba gehi merezimenduen balorazioa), eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak, berriz, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez (merezimenduen balorazioa soilik, probarik gabe).

Kidego, eskala edo kategoria jakin batera aurkeztu nahi izanez gero, eta hor bi prozesu motak badaude, ez da nahitaezkoa bi prozesu motetan parte hartzea. Badago prozesu berezira edo salbuespenezko prozesura bakarrik aurkeztea.

Hala ere, kontuan hartu behar da ezen, lanpostuak aukeratzeko unean, horiek hautatzera deitutako pertsonek, lanpostua aukeratzeko dei egiten bazaie hautaketa-prozesuaren aurreko faseak gainditzeagatik, parte hartu duten prozesu motan eskaintzen diren lanpostuak soilik aukeratu ahal izango dituztela; hau da, bi prozesu motetan eskainitako lanpostuak aukeratu ahal izateko beharrezkoa izango da bi prozesu motetan parte hartzea eta prozesu bereziaren oposizio-fasea gainditzea.

Prozesu mota bakoitza deialdi desberdin bat da hautaketa-prozesu desberdin baterako. Horregatik, enplegua finkatzeko prozesu berezian izena emateko eskabide bat eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan izena emateko beste eskabide bat aurkeztu behar dira, nahiz eta kidego, eskala edo kategoria berean sartzeko prozesuak izan.

Deialdiaren oinarrietan egun baliodunei egiten zaien erreferentzia administrazio-prozedurari buruzko egungo legediaren arabera ulertu behar da. Beraz, larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez ditugu zenbatu behar.

Administrazio honen eremuko jaiegunak zein diren zalantzarik izanez gero, egoitza elektronikoko egutegira jo daiteke, https://www.euskadi.eus/egutegia-data-eta-ordu-ofiziala/web01-sede/eu/ (leiho berri batean irekitzen da) helbide elektronikoan

Parte hartzeko baldintzak

Oro har, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak.

Hiru salbuespen daude: euskara jakiteko betekizunak eta espezialitatea (hala badagokio), prozesu zehatzaren oinarri espezifikoetan adierazten denean bete beharko baitira, eta elkargoko kide izatea, lanpostuaz jabetzean aurkeztuko baita (ikus 9. oinarri orokorra; eta BETEKIZUNAK ETA MEREZIMENDUAK: BETETZEA, ALEGATZEA ETA EGIAZTATZEA (leiho berri batean irekitzen da). INFORMAZIO OROKORRA ataleko GAI OROKORRAK azpiatalean).

Aurreko galderan azaldu duguna esan nahi du, hau da, baldintzak epearen azken egunean bete behar direla, lege?betekizun guztiekin, horietako bakoitza betetzat jo ahal izateko.

Lanpostu batean sartzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo Batxilergo titulua eskatzen denean, badago lanpostu horretan sartzerik aurreko titulu horiekin legez baliokidetuta dauden tituluekin. Baliokidetza horiek, ikusteko, HEMEN (leiho berri batean irekitzen da) sartu.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizunak eskabidea betetzean alegatzen dira. Horretarako, atal guztiak bete behar dira, eta hautaketa-prozesuan izena ematen duen pertsonak ez du beste jarduketarik egin edo dokumentaziorik aurkeztu behar.

Lanpostu jakin batzuk lortzeko betekizun espezifikoak merezimenduak alegatzeko epean alegatzen dira, deialdiaren oinarri espezifikoetan adierazten den moduan (ikus 9. oinarri orokorra; eta BETEKIZUNAK ETA MEREZIMENDUAK: BETETZEA, ALEGATZEA ETA EGIAZTATZEA (leiho berri batean irekitzen da). INFORMAZIO OROKORRA ataleko GAI OROKORRAK azpiatalean).

Alegatutako betekizunak IVAPek egiaztatzen ditu, eta, horretarako, kontsulta egiten die EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen administrazio-erregistroei, administrazio publikoen datu?bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari.

Alabaina, interesdunak aurka egiteagatik IVAPek ezin baditu kontsulta horiek egin, edo, kontsultak egin ondoren, ezinezkoa izan bada betekizuna egiaztatzea, betekizunak egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du interesdunak. (ikus 9. oinarri orokorra; eta BETEKIZUNAK ETA MEREZIMENDUAK: BETETZEA, ALEGATZEA ETA EGIAZTATZEA (leiho berri batean irekitzen da). INFORMAZIO OROKORRA ataleko GAI OROKORRAK azpiatalean) (ikus AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA (leiho berri batean irekitzen da), INFORMAZIO OROKORRA atalean).

Prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoek ezartzen duten unean eta moduan egiaztatuko dira (ikus 3. oinarri orokorra).

Barne-sustapeneko txanda

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan ez da egongo barne-sustapeneko txandarik.

Enplegua finkatzeko prozesu bereziei dagokienez, hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetara jo beharko da, eta hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoek hala xedatzen dutenean egongo da txanda hori.

Barne-sustapeneko txandan parte hartzeko baldintzak 22. oinarri orokorrean deskribatzen dira. (ikus HAUTAKETA-TXANDAK ETA –MODALITATEAK (leiho berri batean irekitzen da), eta HAUTAKETA-PROZESUETAN PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK (leiho berri batean irekitzen da), INFORMAZIO OROKORRA ataleko GAI OROKORRAK azpiatalean).

Barne-sustapena administrazio bateko talde eta azpitaldeetatik administrazio bereko talde eta azpitaldeetara egiten da. Beraz, prozesu hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileek soilik parte hartu ahal izango dute txanda horretan.

Jatorrizko taldean edo azpitaldean zerbitzu aktiboan egoteko betekizunak hautaketa-prozesu osoan iraun behar du. Hau da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik –orduan bete behar dira, oro har, prozesuetan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak– hautaketa-prozesua guztiz amaitu arte, hau da, lanpostuaz jabetzeko unera arte.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea

Betekizuna 4.1 oinarri orokorrean jasotzen da. Horren arabera, modalitate horretan parte hartzeko % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, IMSERSOren edo baliokide baten eskutik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Gainera, gradu hori aitortzen duen ziurtagiria autonomia-erkidego honetakoa ez den administrazio batena bada, ziurtagiri horren kopia soil bat aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera.

Ez da nahitaezkoa. Legeek plaza-erreserba bat aurreikusten dute, eta horrek esan nahi du plaza horiek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonei esleitzen zaizkiela, betiere hautaketa-prozesua gainditzen badute.

Alabaina, interesdunak, egoki baderitzo, modalitate orokorrean parte hartzea erabaki dezake, nahiz eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartzeko baldintzak bete.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi duten pertsonek, baldin eta autonomia-erkidego honetakoak ez diren administrazioek onartutako desgaitasun-maila badute, modalitate horretan parte hartu ahal izateko behar den mailaren ziurtagiriaren kopia soil bat aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.

Hautaketa-prozesuetan parte hartzeko ziurtagiriak desgaitasun-graduari buruzko erreferentzia baino ez du jaso behar (% 33 edo gehiago). Ez da beharrezkoa desgaitasunaren arrazoiak edo ezaugarriak zehaztea.

Hala ere, modalitate orokorrean parte hartzen dutenek bezala, prozesuaren garapenerako egokitzapenen bat behar izanez gero, egokitzapen hori eskatu daiteke, eskabide-orrian horretarako prestatutako atalean.

Deituko diren hautaketa-prozesuen artean, berariazko prozesu bat egongo da, plaza espezifikoekin, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat erreserbatua.

Eskabideak aurkeztea

Eskabideak aurkezteko epea deialdi zehatzaren oinarri espezifikoetan adierazitako egunean amaituko da.

Kidego, eskala eta kategoria bereko prozesu berezian eta salbuespenezko prozesuan parte hartu nahi izanez gero, bi eskabide egin eta aurkeztu behar dira, bat hautaketa-prozesu bakoitzerako.

Ahal dela, eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira, Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ (leiho berri batean irekitzen da)

Eskabidea aurkezteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako bitartekoetako bat erabil daiteke, eskaera egiten hasi aurretik: (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/ (leiho berri batean irekitzen da)).

Identifikatzeko bitarteko elektronikorik ez baduzu, aplikazioak eskabidea betetzeko aukera emango dizu, eta, bete ondoren, aldi baterako erabiltzaile bat emango dizu. Erabiltzaile horrek aukera emango dizu eskabidea egiteko, tasak bide elektronikotik ordaintzeko eta, jarraian, eskaera kontsultatzeko eta onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak kontsultatzeko; baina hautaketa-prozesuan ezin izango duzu jarduketa elektroniko gehiagorik egin.

Eskabidea aurkeztean lortutako aldi baterako erabiltzailearekin ezin izango duzu eskabidea elektronikoki aldatu (ezta eskabide-aldiaren barruan ere). Era berean, ez duzu aukerarik izango eskabidea zuzentzeko, agiririk edo erreklamaziorik aurkezteko, enplegu publikoaren atariko informazioa eskuratzeko, prozesuaren jarraipena egiteko, merezimenduak alegatzeko edo lanpostuak aukeratzeko.

Hala ere, eskabidea aurkeztean lortutako aldi baterako erabiltzailea identifikazio- eta sinadura-bitarteko onartua (Bakq) bihur daiteke KZ?gune batera joanez edo, proba bat egiten den prozesuetan, proba horretara bertaratuz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako identifikazio-baliabideekin, eskabidea aurkeztu ahal izango duzu, eta modu elektronikoan egin ahal izango dituzu prozesuan ondoren egin beharrekoak, hala nola idazkiak, dokumentazioa eta erreklamazioak aurkeztea edota hautaketa-prozesuaren jarraipenari buruzko datuak eta informazioak kontsultatzea.

Eskabidea egitean, aldi baterako erabiltzaile bat lor dezakezu, eta horrek aukera emango dizu, soilik, eskabidea aurkeztu, tasa ordaindu eta eskabidea kontsultatzeko. Gero, erabiltzaile hori behin betiko bihur daiteke.

Ikusi hori guztia ESKABIDEEN AURKEZPENARI buruzko atal honetako aurreko galderetan.

Eskabidea paperean aurkez dezakezu, baina ez dago formulario espezifikorik horretarako. 8.4 oinarri orokorraren arabera eskabidean jaso beharrekoak diren elementu guztiak aipatu beharko zenituzke. Elementu horiek jasota daude ESKABIDEAK AURKEZTEA (leiho berri batean irekitzen da). INFORMAZIO OROKORRA ataleko GAI OROKORRAK azpiatalean ere.

Eskabidea Internet bidez egitea gomendatzen dugu, paperean egin beharrean; izan ere, oso erraza da eta programa prest dago azalpenen bidez zuri laguntzeko eta egin ditzakezun zenbait akatsez ohartarazteko (hautaketa-prozesuan onartu gabeko pertsona izateko arriskua saihesteko), eta zuzenean eramaten zaitu tasa ordaintzera.

Baldin eta eskabideak akatsen bat badu eta, horren ondorioz, hautaketa-prozesuan bazter utzitakoen behin?behineko zerrendan agertzen bazara, zerrenda hori argitaratzean zure eskabideak duen akatsa ikusi ahal izango duzu, eta, gainera, hamar laneguneko epea izango duzu akatsa zuzentzeko.

Akatsen zuzenketa eskabideko akatsei dagokie, ez eskabideak aurkezteko epean betetzen ez ziren baldintzak betetzeari. Beraz, hamar egun baliodun horietan, zure datu zuzenak adierazi eta, hala badagokio, egiaztatu ditzakezu, bai eta ez-betetzat jo den betekizunen bat eskabideak aurkezteko epearen amaiera-datan betetzen zenuela ere. Alabaina, hamar eguneko epe hori ezin duzu baliatu baldintzaren bat betetzeko (eskatutako adina betetzea, eskatutako titulazioa lortzea, tasa ordaintzea…).

Inskripzio-prozesuan gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, 945017000 telefono-zenbakira deitu ahal izango duzu, edo hautaketa prozesuaren web orriko INTERNET atalean sartu (KONTAKTUA atalaren barruan) eta dagoen inprimakia bete eta bidali.

Tasak ordaintzea

Aurkeztu nahi duzun prozesuan ordaindu beharreko tasa zehatza prozesu jakin horren oinarri espezifikoetan adierazten da.

Kidego, eskala edo kategoria bererako salbuespenezko prozesura eta prozesu berezira aurkezten bazara, bi hautaketa-prozesu desberdinetan parte hartzen ari zara, eta, beraz, horietako bakoitzari dagokion tasa ordaindu behar duzu.

Guztia dago azalduta oinarri orokorren 8.5 puntuan (Ikus BETEKIZUNAK ETA MEREZIMENDUAK: BETETZEA, ALEGATZEA ETA EGIAZTATZEA (leiho berri batean irekitzen da) eta TASAK ORDAINTZEA (leiho berri batean irekitzen da), INFORMAZIO OROKORRA ataleko GAI OROKORRAK azpiatalean).

Online ordain dezakezu, eguneko 24 orduetan, hainbat bankutan, baldin eta banka elektronikoen bezeroa bazara. Bizum bidez ere egin ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelak erabiliz. Hori guztia, eskabidea egin ondoren, hautaketa-prozesuaren webgunetik.

Era berean, badago aukera ordainketa-gutunean ageri den QR kodea eskaneatzeko, telefono mugikor batetik, eta, horrela, automatikoki ordainketa-pasabidera sartu.

Offline ere ordain daiteke, sistemak sortutako ordainketa-gutuna inprimatuta, edozein banku-erakundetan edo kutxazain automatikotan —barra-kodearen irakurketaren bidez edo datuak eskuz sartuz—.

Ez da beharrezkoa ordainagiria administrazioari bidaltzea, finantza-erakundeek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.

Sistemak sortutako ordainketa-gutunarekin, kutxazain automatiko batera joan zaitezke, eta tasa ordaindu barra?kodearen irakurketaren bidez edo datuak eskuz sartuz. Eskaera bide elektronikoz egiten ez baduzu, IVAPera bidali beharko duzu, ordainketa-gutuna eman diezazugun.

Visa edo Mastercard txartelak edo Bizum erabiliz ere ordain dezakezu tasa, hautaketa-prozesuaren webgunearen bidez.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu behar da tasa. Oso garrantzitsua da epe hori kontuan hartzea; izan ere, eskabideak aurkezteko epearen barruan tasa ordaindu ezean, hautaketa-prozesutik kanpo geratzen direnen zerrendan egongo zara.

Epearen barruan ordaindu ez izana ezin da geroago zuzendu. Eskabideak zuzentzeko epean, tasa eskatutako epean ordaindu zenuela froga zenezake, baina ezingo zenuke tasa ordaindu hautaketa-prozesuan onartua izateko.

Hautaketa-prozesuan onartutakoen zerrendak

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen duen ebazpenean, hamar egun balioduneko epea emango dizute eskabideko akatsa, hautaketa-prozesuan ez onartu gisa agertzea eragin duena, zuzentzeko. Hamar egun horietan alegatu dezakezu, eta, hala badagokio, egiaztatu, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen onartua izateko baldintza guztiak betetzen zenituela.

Eskabidea zuzentzeko egunek eskabideko akatsak zuzentzeko balio dute, horien ondorioz hautaketa-prozesuan onartu ez den pertsona gisa agertuz gero, baina ez dira prozesuan parte hartzeko betekizunak betetzeko egun gehigarriak, betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete behar baitziren.

Beraz, eskabideak zuzentzeko ematen diren egunetan, adierazi behar da betekizun jakin bat betetzen zela eskabideak aurkezteko epean, baina ezin da aprobetxatu eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete gabe zegoen betekizun bat betetzeko.

Prozesuan baztertutako edo onartu gabeko pertsona gisa agertzen bazara onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan, eta, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzulako, ez duzula hor egon behar uste baduzu, administrazio-errekurtso bat jarri beharko zenuke (gora jotzeko errekurtsoa), hilabeteko epean, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hasita. Errekurtso horretan honako hauek adierazi beharko dituzu: zure datuak, parte hartzen duzun prozesuko datuak, egiten duzun eskaera eta dagozkion dokumentuak edo erreferentziak, deialdian eskatzen diren betekizun horiek (betetzen ez dituzula adierazi dizkizutenak) betetzen dituzula egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituzunak.

Printzipioz, prozesuko proba egiteko, prozesuan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar duzu, oinarrietan ezarritako epean, eta hautaketa-prozesuan behin betiko onartuta egon behar duzu.

Hala ere, deialdiaren oinarriek aurreikusten dutenez, hautaketa-prozesutik kanpo geratu diren eta baztertzearen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duten pertsonak ere joan daitezke hautaketa-probetara, probaren egunean errekurtso hori oraindik ebatzi ez bada.

Oposizio-faseko proba

Salbuespenezko hautaketa-prozesuetan ez dago probarik, merezimendu-lehiaketa egongo baita soilik. Hautaketa-prozesu bereziak lehiaketa-oposizio bidez egiten dira, eta, oposizio-fasean, proba bakarra dago.

Probaren ezaugarriak funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuen 23. oinarri orokorrean eta lan-kategorietan sartzeko prozesuen 21. oinarri orokorrean daude (ikus PROBA: HAUTAKETA-PROZESU BEREZIAK (leiho berri batean irekitzen da), INFORMAZIO OROKORRA ataleko GAI OROKORRAK azpiatalean).

Proba teoriko-praktikoa da, galderak eta horiei erantzuteko aukerak dituena, hautaketa-prozesu bakoitzeko gai?zerrendari buruzkoak.

Administrarien, laguntzaileen eta laguntzako langileen talde profesionalaren (aurreko legerian, mendekoak) gai-zerrenda osoa deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan dago.

Gainerako kidego, eskala eta kategorietarako, oinarri orokorrek gai-zerrendaren zati orokorra jasotzen dute, eta oinarri espezifikoek, berriz, deialdi bakoitzerako gai-zerrenda espezifikoa.

Proba prestatzeko, gai-zerrenda osoa garatuta duten liburuak argitaratu dira administrarientzat, laguntzaileentzat eta laguntzako talde profesionalentzat (aurreko legerian, mendekoak), baita gai-zerrendaren zati orokorra garatuta duten liburuak ere, gainerako kidego, eskala eta kategorientzat.

Era berean, gai-zerrenda osoari buruzko galdera-sortak argitaratu dira administrarientzat, laguntzaileentzat eta laguntzaileen talde profesionalarentzat, bai eta gai-zerrendako zati orokorrari buruzko galdera-sortak ere, gainerako kidego, eskala eta kategorientzat.

Material horiek guztiak hautaketa-prozesuaren webgunean daude.

Hautaketa-prozesu berezietako proba egiteko eguna, tokia eta ordua hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko dira.

Lehiaketako merezimenduak

Oinarri espezifikoetan zehaztuko dira hautaketa-prozesu bakoitzean baloratuko diren merezimenduak eta balorazio-baremoak.

Hautaketa-prozesuan parte hartzen duen pertsonak merezimendu guztiak alegatu beharko ditu, balora daitezen nahi badu.

Merezimenduak alegatzeko berariaz aurreikusitako epean alegatu behar dira merezimenduak, hautaketa?prozesuan balora daitezen nahi izanez gero.

Salbuespenezko hautaketa-prozesuetan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko da merezimenduak alegatzeko epearen hasiera-data.

Hautaketa-prozesu berezietan, oposizio-faseko behin betiko emaitzekin batera argitaratuko da merezimenduak alegatzeko epearen hasiera-data.

Oro har, alegatutako merezimenduak egiaztatzen ditu IVAPek, eta, horretarako, kontsulta egiten die EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen administrazio-erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari.

Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak ez diren beste administrazio batzuetan egindako zerbitzuak alegatzen dituzten pertsonek prozesuan parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute zein administraziotan eman dituzten zerbitzuak, eta, merezimenduak alegatzeko epean zerbitzu horiek alegatzearekin batera, baloratzeko merezimendu gisa alegatzen diren zerbitzuen kopia soila aurkeztu beharko dute.

Halaber, Hizkuntza Eskola Ofizialak ez diren erakundeek emandako euskara ez beste hizkuntzen titulu eta ziurtagiriak alegatzen dituztenek baloratzeko meritu gisa alegatzen den tituluaren edo ziurtagiriaren kopia soila aurkeztu beharko dute titulu eta ziurtagiri horien alegazioarekin batera, merituak alegatzeko epearen barruan.

Interesdunak aurka egiteagatik IVAPek ezin baditu kontsulta horiek egin, edo, kontsultak egin ondoren, ezinezkoa izan bada meritua egiaztatzea, betekizunak eta merituak egiaztatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du interesdunak.

Hautaketa-prozesu bakoitzean komenigarritzat jotzen diren IT txartelak alega daitezke, hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoek hautaketa-prozesuan baloratzeko modukotzat jotzen dituztenetatik.

Administrarien prozesuan eta administrari laguntzaileen prozesuan parte hartzeko behar den titulazioa desberdina denez, titulazio desberdina alega daiteke hautaketa-prozesu bakoitzean parte hartzeko, eta, prozesu horietan, era berean, titulazio desberdina alega daiteke merezimendu gisa baloratzeko, betiere titulazio hori prozesuaren oinarri espezifikoetan merezimendu gisa baloratzeko modukotzat jotzen bada.

Orain deitzen diren prozesuetan, emandako zerbitzu berberak ezin dira alegatu kidego edo eskala desberdinetan sartzeko merezimendutzat har daitezen.

Beraz, emandako zerbitzu berberak eskala berean edo kidego berean sartzeko alegatu ahal izango dira soilik, bai kidego edo eskala horretan sartzeko hautaketa-prozesu berezian, bai salbuespenezko hautaketa-prozesuan.

Oinarri espezifikoek ezartzen dutenez, esperientzia espezifikoa administrazio publikoetako esperientzia orokorraren balorazioaren osagarria da, eta, beraz, zerbitzu-denbora bera baloratu ahal izango da merezimenduen baremoaren atal batean eta bestean, baldin eta alegatutako zerbitzuak baremoaren atal batean eta bestean baloratzeko modukoak badira, deialdiaren oinarrien arabera.

Oinarri espezifikoek EPE bateko oposizio-fasea gainditu izana baloratzen dute, baina ez dute eskatzen azkenean hautaketa-prozesua gainditzea.

Merezimenduak alegatzeko eskabidean ez da eskatzen sartzeko titulazioa egiaztatzea. Hori dela eta, aplikazioak ez du uzten egiaztagiria igotzen sarbideko titulazioaren atalean.

Merezimenduak alegatzen diren une honetan, ez da beharrezkoa titulazio hori Administraziora igortzea.

Administrazioan ez dauden tituluak eta izangaiak merezimendu gisa baloratzea nahi dituenak dira eskabidean behar den dokumentazioa aurkeztuz egiaztatu behar diren titulazioak.

Kasu horretan, titulazioen pausuan, pertsonak, merezimendu gisa baloratzea nahi dituen titulazioak gehitu behar ditu, eta merezimenduen alegazioaren amaieran (amaierako urratsak), sistemak egiaztagiria igotzeko eskatuko dio.

Bai, izendapen berean emandako zerbitzuak bana daitezke, eskala desberdinetan alegatzeko.

Esperientzia profesionala administrazioan jasota badago, honela jokatuko da:

Esperientzia zenbait lerrotan jasota dago (lerro bat izendapen bakoitzeko).

Demagun izangaiak esperientzia lerro horiek guztiak eskala batean alegatu nahi dituela, lehenengoa izan ezik (2011/11/07tik 2012/05/06ra), zein  bitan banatu eta zati bat eskala batean alegatu nahi duela (2011/11/07tik 2011/12/31ra), eta beste zatia beste eskala batean (2012/01/01etik 2012/05/06ra).

Kasu horretan, langileak esperientzia-lerro guztiak alegatu ahal izango ditu atal horretan (Administrazioan dagoen lanbide-esperientzia), banatu nahi duena izan ezik.

Ondoren, “Nik ekarritako esperientzia profesionala” atalean, eskala bakoitzean alegatu nahi duzun zatia alega dezakezu. Hala, lehenengo eskalan, 2011/11/07tik 2011/12/31ra arteko esperientzia gehituko du, eskatzen zaizkion datuak sartuz.

Amaierako pausuetan, egindako zerbitzu horien egiaztagiriren bat aurkeztu beharko da, edo zerbitzu horiek Administrazioaren esku daudela dioen alegazio bat.

Alegatu ez duzun zatia (2012/01/01etik 2012/05/06ra) beste eskala batean alega dezakezu.

Administrazioan ez dauden zerbitzuak direnean (Nik emandako esperientzia), eta nahiz eta egiaztagirian izangaiaren esperientzia emandako zerbitzu aldi bakartzat jasota egon, pertsonak eskabidean adierazi ahal izango du eskala bakoitzean zein denbora alegatu nahi duen.

 

Euskararen ezagutza

Lanpostu bati esleitutako hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa da lanpostu horretako plaza jakin baterako, baldin eta lanpostuen zerrendan plaza horrek derrigortasun-data ezarrita badu eta data hori igarota badago.

Plaza baten hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa denean, hizkuntza-eskakizuna eskatuko da bai plaza hori eskuratzeko bai betetzeko.

Plaza baten hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa ez denean, plaza horrek datarik esleituta ez duelako edo esleituta duen data iritsi ez delako, ez da hizkuntza-eskakizuna eskatzen plaza hori eskuratzeko edo betetzeko. Kasu horretan, euskara jakitea merezimendu gisa baloratuko da plaza hori eskuratzeko.

Plaza baten hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data igarota ez badago (iritsi ez bada), ez da hizkuntza?eskakizun hori eskatuko plaza eskuratu eta betetzeko, eta euskararen ezagutza merezimendutzat hartuko da plaza eskuratzeko.

Hautaketa-prozesuetako betekizunak eta merezimenduak betetzeko arau orokorra da eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko direla.

Euskararen ezagutzari dagokionez, berriz, oinarri orokorrek xedatzen dute euskararen ezagutza hautaketa?prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan xedatzen denean egiaztatu beharko dela.

Orain deitzen diren hautaketa-prozesuetan ez dago euskararen ezagutzari buruzko probarik. Euskararen ezagutza baloratuko da oinarri espezifikoek hautaketa-prozesu bakoitzerako ezarritako data baino lehen lortutako euskara?titulu eta -ziurtagiriak alegatuz eta egiaztatuz.

Euskararen jakite-mailari buruzko titulu eta ziurtagirien alegazioa hautaketa-prozesuen oinarrietan ezarritako unean egingo da, eta oinarri horiek ezarritako unera arte lortutako titulu eta ziurtagiriei buruzkoa izan daiteke.

IVAPek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) kontsultatzen du, eta oinarri espezifiko zehatzetan ezarritako data baino lehenagoko egiaztatze-datarekin inskribatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat jotzen dira.

ETZEBn ez dauden ziurtagiriak eta tituluak izanez gero, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da, oinarri espezifikoek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ezartzen duten data baino lehen.

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuak (ETZEB) Eusko Jaurlaritzako erakundeek edo sailek kudeatzen dituzten tituluen eta ziurtagirien erregistroetako informazioa biltzen du.

Horrez gain, ikasketak euskaraz egiteagatik euskara-maila hizkuntza-tituluen eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsita dauden pertsonei buruzko datuak jasotzen ditu (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena (leiho berri batean irekitzen da)).

Titulua edo ezagutza-ziurtagiria ETZEBEn dagoen honako helbide elektroniko honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/registro-unificado-de-titulos-y-certificados-de-euskera/web01-a2etzeb/eu/ (leiho berri batean irekitzen da)

Helbide horretan bertan adierazten da nora jo behar dudan euskarazko nire ikasketei buruzko datuak agertzen ez badira nire ikasketak ETZEBn agertu eta euskarako ziurtagiriak eta tituluak aurkeztetik salbuetsita egoteko; halaber, ikasketak oraindik zer kasutan ez diren erregistroan agertzen azaltzen da.

Nolanahi ere, gogorarazi behar duzu ezen, zure tituluak eta ziurtagiriak ETZEBn agertzen ez badira, parte hartzen duzun hautaketa-prozesuko oinarri espezifikoetan eskatzen den unean aurkeztu behar duzula dagokion egiaztagiria, hautaketa-prozesuan zure euskara-ezagutzak baloratu ahal izateko.

Balorazio hori hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoetan zehazten den baremoaren arabera egingo da, egiaztatzen den hizkuntza-eskakizuna —edo ziurtagiri edo titulu baliokidea— kontuan hartuta.

Hautaketa-prozesuetako deialdietan kontuan hartuko diren lau hizkuntza-eskakizunak Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Esparruko mailen baliokideak dira, modu honetan: 1. HE = B1; 2. HE = B2; 3. HE = C1; 4. HE = C2.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparruko maila bakoitzak eskatzen dituen hizkuntza-gaitasunen deskribapena ulertzeko, esparru horretako bi taula kontsulta daitezke: Erreferentziako maila komunak - Eskala orokorra (leiho berri batean irekitzen da) eta Erreferentziako maila komunak – Autoebaluazio-koadroa (leiho berri batean irekitzen da)

Lanpostuak hautatzea

Hautaketa-prozesuetako azken kalifikazioak argitaratzean, eskainitako lanpostuak hautatzeko deia egingo da.

Lehenengo deialdian, lanpostu guztiak esleitzeko nahikotzat jotzen diren pertsonei dei egingo zaie, aukera dezaten. Deialdia hautaketa-prozesuaren webgunean eta 7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratuko da.

Nahikoa ez balitz, deialdi gehiago egingo dira, deitutako pertsonei SMS eta posta elektroniko bidez ere abisatuta, betiere pertsona horiek telefono-zenbaki bat eta helbide elektroniko bat eman badute hautaketa-prozesuan berriak eta abisuak jasotzeko.

Eskainitako lanpostuen artean aukeratzera deituz gero, deitu dizuten hautaketa-prozesuan eskainitako lanpostuak bakarrik aukeratu ditzakezu, horietarako betekizun espezifikoak betetzen badituzu, halakorik egonez gero.

Hau da, kidego, eskala edo kategoria bateko lanpostuak aukeratzeko dei egiten badizute enplegua finkatzeko prozesu berezian soilik, enplegua finkatzeko prozesu berezian eskainitako lanpostuak aukeratu ahal izango dituzu, horietarako baldintzak betetzen badituzu, baina ez enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eskainitakoak.

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan bakarrik deitzen badizute, ezingo dituzu aukeratu enplegua finkatzeko prozesu berezian kidego, eskala edo kategoria horretarako eskaintzen diren lanpostuak.

Kidego, eskala edo kategoria berean eskainitako lanpostu guztiak aukeratzeko, kidego, eskala edo kategoria horretako prozesu berezian eta salbuespenezkoan aukeratzeko deitu beharko zizuten.

Destinoak esleitzeko irizpideak legean aurreikusitakoak dira, eta aldi berean aplikatu behar dira: lanpostuaren betekizunak betetzea (betekizun espezifikoak, halakorik badago, eta hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkoa bada), hautaketa-prozesuko puntuazio-ordena eta lanpostuak aukeratzen dituzten pertsonek adierazitako lehentasun-ordena.

Lan-poltsak

Oinarri orokorretan ezartzen denez, egungo lan-poltsak indarrean egongo dira kidego eta eskala bakoitzeko hautaketa-prozesua amaitu arte, eta indarrean jarraituko dute, egun dauden hurrenkera berean.

Gainditu duten eta hautatu ez diren pertsonak hautaketa-prozesu bakoitzaren amaieran sartuko dira.

Aurreikuspen hori dago bai funtzionarioen kidego eta eskaletara sartzeko prozesuen oinarri orokorretan bai lan-kategorietara sartzeko prozesuen oinarri orokorretan.

Lan-kategorietara sartzeko prozesuen oinarri orokorrek xedatzen dutenez, prozesuak lehiaketa-sistemaren bidez soilik izan dituzten lan-kategorietan, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzaren ebazpen bidez zehaztutako puntuazioa gainditu dutenak lan-poltsetan sartuko dira. Ebazpen horrek ezarriko ditu berrantolaketa-irizpideak.

Funtzionarioen kidego eta eskaletara sartzeko prozesuen oinarri orokorretan ez dago antzeko aurreikuspenik.

Adierazi behar da prozesu horiek amaitzean ez dela lan-poltsa berririk sortzen, eta, beraz, egungo lan-poltsak osatzen dituzten pertsonak lan-poltsa horietako kide izaten jarraituko dute.

Hala ere, hautaketa-prozesuak amaitutakoan, lan-poltsak berrantolatuko dira, Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpen bidez zehaztutako irizpideen arabera, sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren.

Betekizun espezifikoak

Bi modu daude espezialitate hori egiaztatzeko eta, horrela, baldintza espezifiko hori esleituta duten lanpostuak eskuratu ahal izateko:

1.- Maiatzaren 3ko 57/2022 Dekretua indarrean jarri aurretik gutxienez 5 urtez espezialitate honi atxikitako lanpostuetan jardun duten Eusko Jaurlaritzaren karrerako edo bitarteko funtzionarioek ofizioz aitortuta dute espezialitate hori. Egoera horretan dauden pertsonek espezialitatearen akreditazioaren jakinarazpena jasoko dute.

2.- Gainerako izangaiek enplegua finkatzeko prozesu bereziaren barruan egingo den proba espezifiko bat gaindituz egiaztatu ahal izango dute espezialitate hau, baldin eta alegatzen eta egiaztatzen badute, dokumentuaren kopia sinple baten bidez eta eskabideak aurkezteko epearen barruan, unibertsitate edo administrazio publiko batek emandako 150 orduko edo gehiagoko ikastaro bat gainditu dutela berdintasunaren eremuan. 150 ordu baino gutxiago irauten duten prestakuntza-jarduerak ezin dira metatu.

Prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendarekin batera, proba egiteko onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 10 eguneko epea emango da erreklamazioak eta zuzenketak egiteko. Erreklamazioak ebatzi ondoren, proba egiteko onartutakoen behin betiko zerrenda onartuko da, eta probaren data adieraziko da.

Test motako 40 galderako galdera-sorta bat izango da, eta 8. oinarriko gai-zerrendako gaiei buruzkoa izango da.

GAI edo EZ GAI kalifikazioa emango zaio. Horretarako, oposizio-fasea gainditu beharko du, eta 20 puntu lortu, proba baloratzeko erabili diren 40 puntuetatik.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko espezialitatea egiaztatzeko aukera izan dezazun, enplegua finkatzeko prozesu berezian ere parte hartu beharko duzu nahitaez, eta proba espezifikoan GAI kalifikazioa lortu.

Bi modu daude espezialitate hori egiaztatzeko eta, horrela, baldintza espezifiko hori esleituta duten lanpostuak eskuratzeko:

1.- Goi-mailako teknikarien kidegoko edo A-2ko Zuzenbideko lizentziadunen aukerako bitarteko funtzionarioak bost urtetik gorako antzinatasuna bazuten kidego horretan Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko 7/2016 Legea indarrean jarri zenean, deialdi honen ondorioetarako, egiaztatutzat emango zaie espezialitate hori.

2.- Gainerako izangaiek enplegua finkatzeko prozesu bereziaren barruan egingo den proba espezifiko bat gaindituz egiaztatu ahal izango dute espezialitate hau, betiere eskabideak aurkezteko epearen barruan eskatzen badute.

3.- Eskabideak aurkezteko epean, espezialitate hori egiaztatu nahi duzula adierazi beharko duzu. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin batera, ezarritako baldintzak betetzeagatik espezialitatea egiaztatuta duten pertsonen zerrenda argitaratuko da.

Test motako 40 galderako galdera-sorta bat izango da, eta 8. oinarriko gai-zerrendako gaiei buruzkoa izango da.

GAI edo EZ GAI kalifikazioa emango zaio. Horretarako, oposizio-fasea gainditu beharko du, eta 20 puntu lortu, proba baloratzeko erabili diren 40 puntuetatik.

Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitatea egiaztatzeko aukera izan dezan, enplegua finkatzeko prozesu berezian ere parte hartu beharko du nahitaez, eta proba espezifikoan GAI kalifikazioa lortu.