EPE 2022. Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa. Maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntza eta Musika eta Arte Eszenikoak. Gehien egiten diren galderak
Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa. Maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntza eta Musika eta Arte Eszenikoak
Hasierako orrirako sarbidea
- Ezaugarri nagusiak
- Hautaketa-prozesuaren informazioa
- Betekizunak
- Eskaera
- Merezimenduak
- Oposizio-fasea
- Ordezkapen-zerrendetan ondorioak
Ezaugarri nagusiak
- Norentzat da deialdia?
Herritarrentzat, oro har
- Zein kidego deitzen dira?
- Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
- Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa
- Maisu-maistren Kidegoa
- Zer txanda daude parte hartzeko?
Txanda irekia eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda.
- Zein da hautaketa-sistema?
Merezimendu-lehiaketa eta oposizioa.
Hautaketa-prozesuaren informazioa
- Eskabidea bete ondoren, non kontsultatu behar dut hautaketa-prozesuan zehar argitaratuko den informazioa?
Informazio orokorra (deialdia, epaimahaien egoitzak, etab.) hemen kontsultatu ahal izango duzu: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak / ("Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu behar dituzu) eta https://hezigunea.euskadi.eus/ atarian.
Zure espedientearekin lotutako informazioa kontsultatu ahal izango duzu (onartutakoen/baztertutakoen zerrenda, baremazio-puntuazioak, etab.) atari honetan: https://hezigunea.euskadi.eus/ ("Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu).
- Zein erabiltzaile eta pasahitz erabili behar ditut Hezigunearen atarira sartzeko?
Erabiltzailea zure NAN izango da.
Pasahitza beste prozesu batzuetan parte hartzeagatik daukazuna izango da (ordezkogaien zerrendak, etab.). Inoiz pasahitzik izan ez baduzu, sistemak pasahitz bat sortuko dizu eskabidea betetzean, eta SMS bidez bidaliko dizu adierazitako mugikorrera.
- Parte hartzeko eskaera bete ondoren, zer kasutan bidaliko da mugikorrera SMS bat, hezigunearen atarira sartzeko pasahitz batekin?
SMS bat bidaliko zaizu https://hezigunea.euskadi.eus/ helbidera sartzeko pasahitzik inoiz izan ez baduzu, bai ordezkapenetarako hautagaien zerrendetan ez zaudelako, bai Hezkuntza Sailaren beste prozesuren batean parte hartu ez duzulako.
- Mugikorraren bidez jasoko dudan pasahitza aldatu behar al dut?
Bai. Jasotzen duzun pasahitza iraungita egongo da sartzen duzunean (segurtasun-arrazoiengatik). Sistemak beste bat aukeratu behar duzula esango dizu.
- Pasahitzarekin SMSrik jaso ez badut, aurretik bat daukadalako baina gogoratzen ez dudalako, zer egin behar dut?
Sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/ , "Nire pasahitza ahaztu dut" atalean.
Horrela ere, pasahitza lortzen ez baduzu, deitu CAUrekin (Ikastetxeetako Erabiltzailearen Arreta Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora: 945 20 72 56 (telefono horretan pasahitzarekin eta aplikazioaren funtzionamenduarekin lotutako arazoak baino ez dira artatuko). Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 08:00 - 18:00 / Ostiraletan: 08:00 - 15:00
Betekizunak
- Nork har dezake parte prozesu honetan?
Deialdiaren 2.1, 2.2 eta 2.4 oinarrietan adierazten diren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituzten pertsonak.
- Zein egunetan eduki behar ditut prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak?
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.
Bi salbuespen daude: batetik, hizkuntza-eskakizuna izatea, eta, bestetik, atzerritarrek gaztelania jakitea. Horiek gaiaren proba egiten den egunean eduki behar dituzte.
- Nola egiazta dezaket ez daukadala aukeratu dudan kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik?
Hautatua izan ostean, Hezkuntza Saileko laneko arriskuen prebentziorako Zerbitzuak azterketa mediko bat egingo dizu (12.3 oinarria).
- Zein dira eskatu ditudan kidego eta espezialitatearen berezko funtzio eta zereginak?
Erreferentziatzat hartuko da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako indarreko gida , lanpostuen zeregin eta eskakizun psikofisikoak definitzen dituena.
- Karrerako funtzionarioa naiz. Hautaketa-prozesu honetan parte-hartu dezaket?
Bai, zure irakaskuntza-kidegoa ez den beste irakasle-kidego bateko espezialitate batera aurkezten bazara (2.1.e oinarria).
- Praktiketako funtzionarioa naiz. Hautaketa-prozesu honetan parte-hartu dezaket?
Bai, zure irakaskuntza-kidegoa ez den beste irakasle-kidego bateko espezialitate batera aurkezten bazara (2.1.e oinarria).
- Zein titulurekin aurkeztu naiteke, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko?
- Doktorea, lizentziaduna, arkitektoa, ingeniaria edo gradua.
- Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa eta Arkitektura Teknikoa (ikus VII. eranskina espezialitate jakin batzuetarako).
- Zein titulurekin aurkeztu naiteke, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoan sartzeko?
- Doktorea, Lizentziatua, Arkitektoa, Ingeniaria edo Gradua, edo ikasketak gaindituta izatea horiek lortzeko eskubideak ordainduta izatea.
- Apirilaren 16ko 600/1999 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako dantza-ikasketa ofizialak (ikus VII. eranskina).
- Zer titulurekin aurkeztu naiteke, maisu-maistren kidegoan sartzeko?
–Maisu-maistraren titulua edo maisu-maistraren lanbidean (edozein espezialitatetan) jarduteko gaitzen duen gradu-titulua.
–Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua.
–Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren titulua.
- Graduko ikasketak amaitzen ari naiz. Aurkeztu naiteke?
Bakar-bakarrik eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulua baldin badaukazu.
- Titulazioa atzerrian lortu badut, nola egiaztatuko dut?
Tituluaren homologazioarekin
edo
deitutako kidegoetan lanbide arautuan sartzeko eta jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortuta.
- Titulazioa atzerrian lortu badut eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak graduko maila akademikoarekiko baliokidetasuna aitortu badu, betetzen al dut graduko tituluaren baldintza?
Bai.
- Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan egonkortzeko hautaketa-prozedurara aurkezteko prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatu behar al dut?
Bai.
- Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen eta maisu-maistren kidegoan egonkortzeko hautaketa-prozedurara aurkezteko prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa egiaztatu behar al dut?
Ez.
- Nola egiaztatu behar dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa (Bigarren Hezkuntzako kidegoan)?
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasle izateko lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofizialarekin
- 2009ko urriaren 1a baino lehen lortutako titulu edo ziurtagiri hauetako edozeinekin:
- Espezializazio didaktikoko titulu profesionala, kualifikazio pedagogikoaren ziurtagiria edo gaitasun pedagogikoaren ziurtagiria.
- Maisu-maistraren titulua, oinarrizko hezkuntza orokorreko irakasletzako diplomaduna, lehen hezkuntzako maisua, pedagogiako edo psikopedagogiako lizentziatuaren titulua eta prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa biltzen duen lizentziatura edo titulazio baliokidea.
- 2008-2009 ikasturtea amaitu aurretik, irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan edo batxilergoan, LHn edo HEOn, bi ikasturte osotan edo, bestela, hamabi hilabetez, jarraian edo etenekin, irakasle aritu izana.
- Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa barne hartzen duen lizentziatura edo titulazio baliokidea badut, nola egiaztatu behar dut?
Ikasketak egin ziren unibertsitateak emandako ziurtagiria, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa jasotzen dutela egiaztatzen duena. Ziurtagiriak 2.2.2 oinarrian adierazitakoa bete beharko du.
- Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoko unibertsitate-masterreko ikasketa ofizialak amaitzen ari naiz. Aurkeztu naiteke?
Bakar-bakarrik titulua eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean baldin badaukazu.
- Irakaskuntzarako euskara-eskakizunaren baldintza betetzen dudala alegatu (adierazi) behar al dut?
Bai. Eskabidean adierazi behar duzu zein den zure irakaskuntzako hizkuntza-eskakizuna edo, hala badagokio, egiaztatzeko aldi-baterako zein hizkuntza-eskakizunen salbuespena daukazun (2.1.f oinarria).
- Irakaskuntzarako euskara hizkuntza-eskakizunaren egiaztapenik aurkeztu behar al dut?
Bakarrik hautatua izanez gero eta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan edo Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan ez badago (12.1.d oinarria).
- Nola egiaztatu behar dut gaztelaniaren ezagutza espainiar herritartasuna izan ez eta gaztelania nire hizkuntza ofiziala ez bada?
Soilik aurkeztu beharko duzu, hautatua baldin bazara eta Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota EZ badago (12.1.d oinarria).
- Espainierazko diploma (goi-mailako maila) edo espainierazko diploma (C2 maila).
-Atzerritarrentzako espainieraren gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emandakoa.
- Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun-titulua edo dagokion graduko titulua.
- Kidegoan sartzeko alegatutako titulua, Estatu Espainolean edo gaztelania hizkuntza ofiziala duen estaturen batean emandakoa eta egina.
- Aurreko deialdietan gaztelaniazko proba bat gainditu zenuela egiaztatzen duen agiria.
Eskaera
- Zein da eskabidea betetzeko epea?
2023ko ekainaren 12tik uztailaren 7ra.
- Zer egin behar dut eskabidea betetzeko?
1. Sartu Interneteko bi helbide hauetako edozeinetan:
- https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko oposizio-lehiaketa – «Onartzeko eskaera»
https://hezigunea.euskadi.eus/eu/ – «EPE 2022.Irakasleak. Egonkortzeko oposizio-lehiaketa» – «Onartzeko eskaera».
2. Bete eskaera (eskatutako espezialitatea eta datuak berrikusi).
3. Sakatu "Grabatu datuak" botoia.
- Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea bete ondoren, nola identifikatzen da nire eskabidea prozesu osoan zehar?
Eskabidea bete ondoren sortzen diren bi frogagirietan goian, eskuinaldean, ageri den eskaera-zenbakiarekin (interesdunarentzako alea eta erakunde laguntzailearentzako alea).
- Espezialitate batean eskaera bat bete eta ordaintzen badut, beste espezialitate batera aldatu dezaket?
Eskabidea aurkezteko epearen barruan aldatzeko eskatzen baduzu, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari idazki bat aurkeztu beharko diozu, eskabidean egin nahi duzun aldaketa adierazita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoen bidez (erregistro elektronikoa, posta-bulegoak). Ez duzu beste eskabiderik bete edo ordaindu beharko.
- Eskaera betetzen badut, baina frogagiriak inprimatu ez baditut, geroago lor ditzaket?
Bai, sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/ (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin) eta urrats hauei jarraitu:
1. Eremu pertsonala
2. Langileekin egin beharreko izapideak
3. Administrazio-izapideak - 2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa.
4. Norberari egokitutako kontsultak
5. Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean
6.Eskaera (interesdunarentzako zein erakunde laguntzailearentzako alea lortuko dituzu)
- Espezialitate baterako baino gehiagorako eskabideak aurkez ditzaket?
Bai, baina ez da bermatzen eskatutako espezialitate bakoitzeko probak egin ahalko dituzunik.
- Eskaera bat betetzen badut, zer egin behar dut eginda dagoela ziurtatzeko?
Sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/ (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta urrats hauei jarraitu:
1. Eremu pertsonala
2. Langileekin egin beharreko izapideak
3. Administrazio-izapideak - 2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa.
4. Norberari egokitutako kontsultak
5. Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean
6. Gordekina
Eskaeraren ordezkagiria eskuratu badezakezu eskabidea ondo beteta eta amaituta dago (ale bat interesdunarentzat, beste bat erakunde laguntzailearentzat).
- Eskaera bat betetzen badut, baina daturen bat gaizki sartu badut (espezialitateari dagokiona aurreko galdera batean erantzunda), alda al ditzaket haren datuak?
Bai, urrats hauek egin behar dituzu:
1- Sartu, beste eskaera bat egingo bazenu bezala
2-NANa eta espezialitatea sartzea
3- Betetako eskabidea erakutsiko da
4- Aldaketak egin
5- Sakatu "Grabatu datuak" botoia.
- Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren, arazoak ditut probintzia eta udalerria aukeratzeko.Zer egin behar dut?
Idatzi posta-kodea eta balidatu (posta-kodearen eskuinaldean dagoen botoi berdea sakatu). Aplikazioak berez beteko ditu probintzia eta udalerria.
- Eskaeraren amaieran agertzen den alegatutako titulazioaren izen zehatza eremuan (kidegoan sartzeko eta espedientea baloratzeko), zer adierazi behar dut?
Daukazun tituluaren izena (titulu ofizialaren egiaztagirian agertzen dena). Eremu honetan adieraziko duzun titulua da sartzeko baldintzatzat hartuko dena, eta hori izango da meritu gisa barematuko den espediente akademikoa, hala badagokio (batez besteko notari dagokionean).
Kidego horretan sartzeko balio duen titulu bat baino gehiago baduzu, arlo horretan adierazten duzuna izango da, zehazki, adierazitako ondorioak izango dituena (betekizun gisa eta, hala badagokio, meritu gisa, espediente akademikoagatik).
- Zenbatekoa izango da eta zein epetan ordaindu behar dut prozesuan parte-hartzeko tasa?
Ekainaren 12tik uztailaren 7ra.
Tasa 19,78 €koa izango da.
- Nola ordaindu behar dut tasa?
- Sukurtsalean ordaintzea: eskabidea bete eta jarraian inprimatu frogagiriak, hura itxi aurretik. “Erakunde laguntzailearentzako alea" frogagiria lortuko duzu, barra-kodea duena, irakurketa optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo datuak eskuz atzemanda ordaintzeko.
- Online ordainketa: Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, eskabidea betetzean sistemak berak adierazten dituen jarraibideei jarraitu. Eskabidea bete eta berehala egin ahal izango da, edo beste une edo egun batean (aurreko galderan adierazitako epearen barruan); azken kasu horretan, helbide honetan egin beharko da: https://hezigunea.euskadi.eus/ (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”):
1. Eremu pertsonala
2. Langileekin egin beharreko izapideak
3. Administrazio-izapideak - 2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortze-prozesua
4.Norberari egokitutako kontsultak
5.Ordanindu
- Eskabidea bete dut eta frogagiriak inprimatu gabe itxi dut. Nola ordain dezaket?
Ordainketa online egin behar duzu, https://www.hezigunea.euskadi.eus/ helbidean («Erabiltzailea» eta «Pasahitza»), deialdiaren 3.2. ataleko argibideei jarraitu.
- Prozesuan parte-hartzeko tasa ordaindu izanaren frogagiria entregatu behar al dut?
Ez.
- Agiriren bat aurkeztu behar dut eskabidea betetzeko epean?
Merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dituzu, baldin eta:
- ez bada ofizioz zenbatzen.
- ofizioz zenbatu daitekeen arren, ez badago Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota (merezimenduei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, «Merezimenduak» erlaitzean sartu, «Gehien egiten diren galderak» atalean).
Desgaitasunaren txandan parte hartzen baduzu eta probetarako egokitzapena eskatzen baduzu, kalifikazio-organo teknikoak emandako irizpen tekniko fakultatiboa aurkeztu beharko duzu (3.3.1 oinarria).
Merezimenduak
- Noiz entregatu behar ditut merezimenduak?
2023ko ekainaren 12tik uztailaren 7ra.
- Non agertzen dira egonkortzeko oposizio-lehiaketan zenbatzen diren merezimenduak?
I. eranskinean.
- Zer merezimendu alegatu eta egiaztatu behar ditut?
Ofizioz zenbatzen ez direnak eta ofizioz zenbatzen direnak izanik Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenak.
- Nola dakit zenbatzen diren merezimenduak ofizioz (betiere EAEko Langileen Erregistroan badaude)?
I. eranskinean (egonkortzeko lehiaketa-oposizioa), "Atal edo azpiatal bakoitzaren egiaztagiriak" zutabean, espresuki adierazten da ofizioz zenbatzen diren kasuetan.
- Zer esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?
Administrazioak zenbatuko ditu, alegatu beharrik gabe eta egiaztagiririk aurkeztu gabe.
- Non kontsulta dezaket nire merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?
https://hezigunea.euskadi.eus/ (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire datu laboralak, atal hauetan:
- Zerbitzu-orria
- Tituluak, gaikuntzak eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere ager daiteke)
Ikastaroei dagokienez, helbide berean kontsultatu beharko duzu https://hezigunea.euskadi.eus /(sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire prestakuntza – Nire ikastaro guztiak ikusi
2012tik aurrera deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-fasea gainditzeari buruzko merezimenduari dagokionez, aipatutako erregistroan ikusi ezin baduzu ere, ez duzu ziurtagiririk aurkeztu beharko hautaketa-prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak deitu bazituen.
- Nola justifikatzen dut publikoak ez diren ikastetxeetan aurretik izandako irakaskuntza-esperientzia?
Ofizioz zenbatuko dira Saileko Langileen Erregistroan jasota dauden ikastetxe pribatuetan emandako zerbitzuak, bi kasu hauetan izan ezik:
- Udaleko musika-eskoletan emandako zerbitzuak: irakaskuntza arautuetan eman duzula egiaztatu beharko duzu.
- Lanbide Heziketan emandako zerbitzuak: I. eranskinaren amaieran eredua aurkeztu beharko duzu beti.
Langileen Erregistroan jasota ez badaude, honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria edo lan-kontratuak, I. eranskineko ereduaren arabera.
- Gainera, Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiria, zentroaren (enpresaren) izena eta alta-aldiak jasotzen dituena (lan-bizitzaren txostena).
- Ordezkapenetarako hautagaia banaiz eta zerrenda-irekieretan edo birbaremazio-prozesuan hautaketa-prozesu honetan barematu beharreko merezimenduei buruzko dokumentazioa aurkeztu badut, merezimendu horien egiaztagiriak aurkeztu behar al ditut?
Bai, aurkeztu beharko dituzu, baldin eta merezimenduak ez badaude lehen aipatutako Langileen Erregistroan.
- Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, nola egin behar dut?
«Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2022ko EPE» eta justifikazio-dokumentazioa, Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauen bidez:
- https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa» – Merezimenduak entregatzea
edo
- https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-pertsonala/ – «2022ko EPE. Irakasleak. Egonkortzeko lehiaketa-oposizioa» – «Merezimenduak entregatzea» (goian adierazitako Hezigunearen atarira birbideratzen du).
Horretarako aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideak betez egin ahal izango duzu entrega, eta entrega amaitu eta erregistratu beharko duzu, jasota gera dadin. Adierazitako alegazio-orria aplikazio informatikoan bertan lortuko duzu.
- Eskabidea espezialitate batean baino gehiagotan aurkezten badut, merezimenduen baremorako dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, zenbat aldiz aurkeztu behar dut dokumentazioa?
Dokumentazioa behin bakarrik aurkez dezakezu, baina garbi adierazi zein espezialitatetan aurkezten duzun alegazio-orrian.
- Merezimendu guztiak langileen erregistroan badaude, aurkeztu behar al dut «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2022ko EPE»?
Ez
- Prozesuan parte hartzeko aukera ematen duten titulu akademiko bat baino gehiago izanez gero, zein titulutatik zenbatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota?
Parte hartzeko eskabidean alegatzen eta berariaz adierazten duzun titulua, “Alegatutako titulazioaren izen zehatza” eremuan (kidegoan sartzeko eta espedientea baloratzeko)
- Espediente akademikoaren batez besteko nota ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-agiriak aurkeztu behar ditut?
Ofizioz zenbatuko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badago (Espediente Pertsonaleko Tituluak atalean), deialdi hau arautzen duten zehaztapenen arabera.
- Ikasketa berberei buruzko aurreko ikasketa-plan bateko beste titulu baten bidez lortu dudan graduko titulazio bat edukiz gero, nola aurkeztu behar dut ziurtagiri akademikoa?
Graduko ziurtagiri akademiko pertsonala aurkeztu beharko duzu, gainditutako irakasgai guztien batez besteko nota jasotzen duena (gradu-ikasketetara sartzeko erabili duzun aurreko titulazioarenak barne).
- Aurreko galderaren kasuan, gainditutako irakasgai guztien ziurtagiri akademikoa aurkezten ez badut (gradu-ikasketetara sartzeko erabili dudan aurreko titulazioarenak barne) eta bi titulazioetatik bereizitako ziurtagiri akademikoak aurkezten baditut, nola zenbatzen zait?
Bi titulazioen batez besteko noten batez besteko nota zenbatuko da. Kalkulu hori bera egingo da bien batez besteko nota Langileen Erregistroan agertzen bada.
- Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloa ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-dokumentazioa aurkeztu behar dut?
Ez da ofizioz zenbatzen, ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu, eta bertan berariaz adierazi ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula.
- Nola egiazta ditzaket atzerrian eman ditudan irakaskuntza-zerbitzuak?
Hezkuntza-administrazioak edo herrialdeko organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: zerbitzuak emandako denbora, ikastetxe publikoa edo pribatua den, hezkuntza-maila eta emandako gaia. Ziurtagiri hori zinpeko itzulpenarekin aurkeztu beharko duzu.
Oposizio-fasea
- Zer egitura izango du oposizio-faseak?
Proba bakarra izango du, bi zatitan egituratua, eta zati horiek ez dira baztertzaileak izango.
- Zertan datza probaren zati bakoitza?
A zatia:
- Epaimahaiak ausaz ateratako gai-kopuru batetik izangaiak aukeratutako gai bat idatziz garatzean.
- Gai-zerrendak deialdiaren IV. eranskinean zehazten dira.
- Gehienez 2 ordu
B zatia:
- B1- Unitate didaktiko bat/ikaskuntza-egoera bat prestatzea eta aurkeztea.
Ordubete, gehienez: unitate didaktikoaren/ikaskuntza-egoeraren ahozko azalpena; 45 minutu eta 15 minutuko galderak, gehienez.
- B2- Proba praktikoa: 6.1.2 oinarriko B2 atalean adierazten diren Lanbide Heziketako espezialitateetarako soilik.
- Nola aurkeztu behar dut unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera?
Gutxienez 4 folio eta gehienez 8 folio izan beharko ditu DIN-A4 formatuan, alde bakarretik eta formatu elektronikoan:
- Microsoft Office 2016 edo txikiagoa.
- Libre Office 6 edo txikiagoa.
- Fitxategiak Portable Document Format (PDF) formatuan
Entregatu ondoren, frogagiria inprimatu beharko duzu, hori izango baita entrega hori justifikatuko duen dokumentua. Bertan, izangaia identifikatzen duen NANa eta eskabide-zenbakia agertuko dira, bai eta dokumentua entregatzeko eguna eta ordua ere.
- Noiz aurkeztu behar dut unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera?
2023ko irailaren 18tik 29ra.
- Nola haztatzen dira guztira lehiaketa-fasea eta oposizio-fasea?
Egonkortzeko oposizio-lehiaketan: % 60 oposizio-fasean eta % 40 lehiaketa-fasean.
- Zein curriculum erabili behar dut unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera egiteko?
Kontsulta ezazu 2023-06-09an argitaraturiko curriculumei buruzko informazio-oharra
Ordezkapen-zerrendetan ondorioak
- Prozesu honek ordezkapenetarako hautagaien zerrendak sortzen ditu?
Bai.
- Ordezkapenetarako hautagaien zerrendan sartuta ez banago eta oposizio-fasea gainditu badut, baina hautatua izan gabe, sar naiteke ordezkapenetarako hautagaien zerrenda horretan?
Bai, oposizio-fasea gainditu duzun espezialitatearen zerrendan sartu ahal izango zara.
Langileak Kudeatzeko zuzendariak deialdi espezifiko bat argitaratuko du, egoera horretan daudenek zerrendetan sartzeko aukera izan dezaten. Deialdia Interneteko helbide hauetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-pertsonala eta https://hezigunea.euskadi.eus
- Oposizio-fasea gainditzen badut, eragina al du ordezkogaien zerrendan?
Bai. 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren aldaketaren arabera (2019-02-26ko EHAA ), 6 puntu emango zaizkizu unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetan sartzeko 2019tik aurrera deitutako hautaketa-prozesuetan oposizio-fasea gainditzeagatik.
Puntuazioa 2024/2025 ikasturtean hurrengo ikasturterako egingo den birbaremazio-prozesuan islatuko da.