Hezkuntza Saila

Arte Plastikoa eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak. Ohiko galderak

Zer dira eta zertarako balio dute?

Arte plastikoetako eta hezkuntza-sistemaren diseinuko lanbide-irakaskuntzek barnean hartzen dute diseinuaren, arte aplikatuen eta lanbide artistikoen, enplegurako sarbidearen eta bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan parte-hartze aktiboaren arloekin lotutako lanbideetan kualifikatuta jarduteko gaitzen duten prestakuntza-ekintzen multzoa, bai eta bizialdi osoko konpetentzia profesionalak eta pertsonalak eguneratzeko eta zabaltzeko ere.

Zer irteera profesional eskaintzen dizkidate irakaskuntza hauek?

Prestakuntza artistiko, tekniko eta teknologiko egokia ematen dute, titulu bakoitzari dagozkion konpetentzia profesionalak kualifikatuta gauzatzeko. Lanbide jardueran, lan-harremanetan eta dagokion lanbide sektoreko empresa eremuan eragina duten antolamendu, ekonomia, zuzenbide eta segurtasun alderdiei buruzko informazioa ematen dute.

Enplegua lortzeko gaitasuna ematen dute, bai profesional autonomo gisa, bai soldatapeko profesional gisa, eta espiritu ekintzailea eta bizitza osoko prestakuntza sustatzen dituzte.

Zer egitura dute irakaskuntza horiek?

Goi-mailako heziketa-zikloei dagozkien irakaskuntzen guztizko iraupena, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoaren fasea barne, 2.000 ordukoa da.

Heziketa-ziklo horietako prestakuntza-moduluak aurrez aurreko erregimenean eskainiko dira, eta bi ikasturtetan antolatuko dira.

Ikasgai guztiek dute presentzialtasun bera?

Ez. Irakasgaien arabera aldatuko da, eta ikastetxeko zuzendaritzak behar besteko aurrerapenaz ezarri eta jakinaraziko du.

Non ematen dira EAEn goi-mailako zikloetako irakaskuntza horiek?

Arte plastiko eta diseinuko irakaskuntzen ikastetxeak:

IDarte ADGE www.idarte.eus

Betoinoko ataria, 23

01013 Vitoria-Gasteiz

945123395
USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHI

https://www.usandizaga.com/design (abre en nueva ventana)

www.usandizaga.com (abre en nueva ventana)

Aitzol parkea, 1 A

20011 Donostia

943454366

BIDEBERRI BHI

https://joyeriaartisticabideberri.wordpress.com (abre en nueva ventana)

https://www.instagram.com/joyeriaartisticabideberri (abre en nueva ventana)

https://www.facebook.com/joyeriaartisticabideberri (abre en nueva ventana)

Serapio Múgica ibilbidea, 31

20016 Donostia

943899251

IBARREKOLANDA BHI www.ibarrekolanda.hezkuntza.net Arbolagana, 2

48015 Bilbo

944477016

 TXURDINAGA BEHEKOA BHI https://sites.google.com/iestxurdinagabehekoa.net/dekorazio-zikloa/hasiera?authuser=0" (abre en nueva ventana)

http://www.txurdinagabehekoa.eus/index-c.asp (abre en nueva ventana)

Gabriel Aresti etorbidea, 8

48004 Bilbo

944288003

ARGI ARTE APDIB www.argiarte.com (abre en nueva ventana)

Travesia del Tíboli, 6-8

48007 Bilbo

944131110

Zer espezialitate ematen dira EAEn?

Argazkigintza I-D Arte AGDE Argi Arte APDIB
Publizitate grafikoa Usandizaga BHI Ibarrekolanda DHI Argi Arte APDIB
Ilustrazioa I-D Arte AGDE Argi Arte APDIB
Animazioa I-D Arte AGDE
Dekorazio-lanen proiektuak eta zuzendaritza Txurdinaga Behekoa BHI Argi Arte APDIB
Bitxigintza Bideberri BHI


Sarbidea

Baldintza akademikoak eta proba espezifikoa

Sarbideak hiru zati ditu: sartzeko probak, onarpena eta matrikula.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetan sartzeko, ezarritako baldintza akademikoak bete beharko dituzu, eta, gainera, ikasketa horietara sartzeko berariazko proba gainditu beharko duzu. Ez duzu sarbide-proba espezifikorik egin beharko honako kasu hauetakoren bat egiaztatzen baduzu

  1. Sarbide-proba

    Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetan sartzeko lehen urratsa sarbide-proba espezifikoa egitea da, proba hori egitetik salbuetsita egon ezean. 

    Proban parte hartzeko izen-ematea on-line egingo da.

  2. Onarpena

    Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta zer ikasketa egin nahi dituzun adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran. 

    Onarpen eskaera Ikasgunearen bidez (leiho berri batean irekitzen da) edo zentro bertan egingo da. 

    Plazak banatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: sarbide-probetan lortutako emaitzak, proba egitetik salbuetsita egon direnen puntuazioak, gainerako puntuazioak eta onarpen-prozesuan jasotako eskabideak, ikastetxeen eta ikasketen araberako lehentasunak adierazita.

    GARRANTZITSUA: Ezohiko deialdian, sarbide-proba espezifikoan izena ematea eta onarpen-prozesuan izena ematea egin beharko da, baina ez da aldi berean egingo. Bi prozesuen datak kontsultatu. 
     
    Onarpen-eskaeren bilketa. Laguntza dokumentua

  3. Matrikulazioa

    Onarpen prozesuan plazak banatu egiten dira, baina ez dira esleitzen. Horregatik, plaza formalizatu nahi baduzu, matrikula egin behar duzu.

    Matrikula on-line (Ikasgunea (leiho berri batean irekitzen da)) edo ikastetxearen beraren bidez formalizatuko da

Noiz zabalduko da sarbide proban izena emateko epea?

Izena emateko epea urtero zabalduko da, eta on-line egingo da.

Noiz egingo dira probak?

Probak ekainean egingo dira

Non egingo dira probak?

I-D arte ikastetxean, Vitoria-Gasteizen

Zer baldintza akademiko bete behar ditut Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetako ikasketak egiteko?

Batxilergoko titulua edo baliokidea, edo heldutasun-proba gainditzea (Batxilergoko eskakizun akademikoen ordezkoa).

Egin al ditzaket irakaskuntza hauek Batxilerrik ez badut?

Bai. Heldutasun-proba edo sarrera-proba eginez unibertsitatera

Zein kasutan dago sarrera-proba egitetik salbuetsita?

Egin nahi diren irakaskuntzekin zerikusia duen lanbide-arlo bateko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua, edo titulu baliokide deklaratua.

Batxilergoko titulua, arteen modalitatea, edo Batxilergo artistiko esperimentaleko titulua.

Arte Plastikoetako goi-mailako titulua eta Diseinuko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan, edo baliokidetzat jotako tituluak.

Kultura Ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzeko goi-mailako titulua, espezialitateetan.

Arte Ederretako lizentziatura.

Arkitektura.

Industria Diseinuko Ingeniaritza Teknikoa.

Eskuratu nahi den erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko lanbide-gaitasunekin zuzenean lotuta gutxienez urtebeteko lan-esperientzia dutela egiaztatzen dutenek.

Zer balio du probak?

Proba gainditzeak aukera ematen du irakaskuntza horiek ematen diren estatuko edozein ikastetxetara sartzeko, ikastetxe horietako plazen arabera. Aurreko urteetan gainditutako probak baliozkoak izango dira.

Zertan datza onarpena?

Egin nahi dituzun ikastetxe eta ikasketak lehentasun-hurrenkeran adieraztean datza. Eskaera “Ikasgunearen" bidezko sarbide-probarekin batera egin behar da.

Matrikula. Noiz izango da matrikulazioa?

Sartu berri diren ikasleentzat, plazak banatu ondoren izango da, esleitutako plaza formalizatzeko asmoz. Mailaz igotzen diren ikasleentzat eta espedientea lekualdatzeko, ikusi datak irakaskuntzetara sartzeko erlaitzean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Nortasun agiriaren fotokopia (ANT atzerritarren kasuan)
  • Irakaskuntzetara sartzeko aukera ematen duen titulu akademikoaren kopia konpultsatua edo jatorrizko tituluaren aurkezpenarekin batera.
  • Sarbide-proba espezifikoa gainditu izanaren ziurtagiria, edo proba beste autonomia-erkidego batzuetan egin bada, proba hori gainditzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Dagokion prezio publikoa ordaindu izanaren frogagiria
  • Hala badagokio, prezio publikoari dagokion hobaria aplikatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Hala badagokio, plazak erreserbatzeko kasuren bat betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: "I D arte" arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola/Escuela de Arte y Superior de Diseño “Id arte"