Enpresentzako Laguntza eta Zerbitzuen Katalogoa, 2023erako
83 LAGUNTZA-PROGRAMA - 589.373.308 €
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA ETA ATXIKITAKO SOZIETATE PUBLIKOAK
Teknologia I+G | 208.295.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Hazitek | I+G |
Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia-arloan bezala estrategia-arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere. Bi laguntza-ildo bereizi ditu:
|
Euskadiko enpresa-egitura (enpresa handiak, ETEak eta enpresa-elkarteak) | 90.000.000 € |
Emaitek plus | I+G |
Laguntza ematea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko ikerketa kooperatiboko ikerketa-zentroei eta foku anitzeko teknologia-zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako, finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean. Programaren helburua da emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea eta, horretarako, I+G jardueraren balio-kate osoan lan egitea, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren espezializazio-eremuetan etorkizuneko ikuspegiak dituzten ezagutza berriak eskuratzean jartzea fokua eta, era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen arteko elkarlana sustatzea. |
Foku anitzeko teknologia zentroak eta ikerketa-zentroak CIC kooperatibak | 68.000.000 € |
Elkartek | I+G |
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa egiteko laguntza ematea, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan. Hiru laguntza-ildo bereizi ditu:
|
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragile zientifiko-teknologikoak eta horretarako egiaztatuak. | 39.000.000 € |
Azpitek | I+G |
Kalitateko ikerketa egiteko, emaitzak hobetzeko eta inpaktu zientifiko-teknologikorako, ekonomikorako eta sozialerako behar den ekipamendu zientifiko-teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko eta dauden azpiegituren funtzionamendurako laguntza. Ekipamendu zientifiko-teknikoa honako hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia). |
Foku anitzeko zentro teknologikoak eta ikerketa kooperatiboko zentroak | 5.625.000 € |
Bikaintek | Teknologoak kontratatzea enpresetan |
I+G proiektuen garapenerako laguntza ematea, eta, horretarako, doktore-titulua duten ikertzaileak sartzea eta industria-doktoregoak egitea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresetan, bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zenbait agentetan; hala, laneratzeko bide emango da beren lanbide-karreren hasieratik, eta Euskadiko ekoizpen-egituraren lehiakortasuna handituko da, hartan talentua sartzearen ondorioz. Bi laguntza-ildo bereizi ditu:
|
Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresak, Zientzia eta Teknologia Euskal Sarean daudenak, ikerketa kooperatiboko zentroko, zentro teknologikoko eta enpresetako I+G unitateetako kategorietan. | 5.670.000 € |
Berrikuntza | 6.490.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Innobideak-Innokonexio | Berrikuntza |
Berrikuntza-proiektuak egiteko babesa ematea, erakundeetan berrikuntzaren kudeaketa eta sistematizazioa finkatzen laguntzeko eta, horrela, EAEko enpresa berritzaileen oinarria handitzeko. Jardun-arloak dira:
|
Industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko industria- eta zerbitzu-enpresa txiki eta ertainak. Gutxienez 10 enpleguko batez besteko plantilla izatea eta gutxienez 50 enpleguko plantilla izatea Innobideak Kudeabide ildoan (Kudeaketa Aurreratua). | 2.940.000 € |
Hazinnova | Berrikuntza |
Euskal enpresaren berrikuntza bultzatzeko gauzazko laguntzak, produktuetan eta negozioaren prozesuetan berrikuntza txikiak sortzen dituzten mikroproiektuak eginez, inpaktu handikoak eta konpainietan epe laburreko emaitzetan gauzatzen direnak. Hauek dira jardun-arloak:
|
5 langile edo gehiagoko enpresak, Euskadin kokatuta daudenak eta industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartekoak, logistikakoak eta handizkako merkataritzakoak garatzen dituztenak. | 2.700.000 € |
BDIH Konexio | Berrikuntza |
Manufaktura-enpresetako produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digitalak eta jasangarriak sartzeko laguntza, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eratzen duten aktiboen gaineko bideragarritasuna, aholkularitza eta laguntza teknikoa aztertzeko proiektuen bidez, honako eremu hauetan: robotika malgua eta elkarlanekoa, fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, makina konektatuak, material aurreratuak, gailu medikoak eta osasun digitala eta sare elektriko digitalak. Garatutako proiektuak honako hauetara bideratu ahalko dira:
|
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako indutria-enpresak eta industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresak. | 850.000 € |
Ekintzailetza | 4.500.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Ekintzaile 1 | Ekintzailetza | Industriako eta zerbitzu aurreratuetako izaera berritzailea duten enpresa-proiektu berriak bultzatzea, EAEn dauden “Bussiness Innovation Center” (BIC) zentroetako baten tutoretzapean daudenak, ideia heltzeko fasean eta Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa abiarazteko fasean. |
|
1.700.000 € |
Ekintzaile 2 | Ekintzailetza | Laguntzea enpresa-proiektu berritzaileei eta/edo oinarri teknologikokoei, nahiz industriako produktu-prozesuari lotutako industriako proiektu eta/edo haiei lotutako zerbitzu berriei, bai eta ezagutza intentsiboko enpresa-proiektuei ere enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazteko fasean. | Pertsona juridikoak, enpresaren garapen eta kudeaketa arloetan talentu ekintzailea duten taldeak eratzea ahalbidetzen duten pertsonen inkorporazioa finantzatzeko, baita enpresa plana gauzatzeko aukera ematen duten gastu. | 1.000.000 € |
Barnekintzaile | Ekintzailetza | Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen barne-ekintzailetza bultzatzea eta, hartara, enpresa-proiektu berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak, industrialak eta/edo zerbitzu aurreratukoak sustatzea. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko “Business Innovation Center” (BIC) baten babespean jardungo da, hala ideia garatzeko fasean, nola enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazteko fasean. |
|
800.000 € |
Bind 4.0 | Ekintzailetza | BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, bere enpresa-garapenerako agentziaren bidez (SPRI). Hartan, aktiboki parte hartzen dute Euskadin presentzia duten enpresa nagusiek. BIND 4.0 plataformaren helburua da enpresa eta startup teknologikoen arteko elkarreragina dinamizatzea, industria adimendunaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren eremuetan proiektu berritzaileenen garapena sustatzeko. Programan, 55 enpresa lider baino gehiagok parte hartzen dute, eta startup berritzaile, enpresa handi eta ekintzailetzaren eta 4.0 industriaren Euskadiko ekosistemako agenteen elkargune gisa posizionatzen da. Aurreko ediziotik ETEek ere programa honetan sartzeko aukera dute. | 2015/01/01aren ondoren eratutako startupak, munduko edozein lekutakoak, industria adimendunaren, energiaren, osasunaren eta/edo elikaduraren eremuetan aplikatutako soluzio teknologikoak dituztenak. | 850.000 € |
Basque Funtsa | Ekintzailetza | BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza. Enpresa berriak maileguak eskura ditzake baldintza onuragarrietan. | Industriako edo lotutako zerbitzuetako mikroenpresak eta ETEak, baldin eta Ekintzaile / Barnekintzaileko onuradunak badira eta eratu zirenetik 3 urte baino gutxiago igaro badira. | Finantzaketa bihurgarrirako sarbidea |
Aurrera | Ekintzailetza | BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza. Enpresa berriak maileguak eskura ditzake baldintza onuragarrietan. | Industriako edo lotutako zerbitzuetako enpresak, baldin eta jarduera ekintzailea egiten badute, informazioaren gizartearen eta komunikazioen eremukoak badira, oinarri teknologikokotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, 3 urtean gutxienez 3 enplegu sortzen badituzte eta eskabidea jarduera | Laguntza finantzaketa eskuratzeko aukera da, eta proiektuak aurkeztu ahala |
Erronkak 2030 | Ekintzailetza | Ekintzailetzaren euskal ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak laguntzea ekimenak dinamizatzeko eta uztartzeko, bertako eragileak elkartuz eta parte hartuz, eta horrela sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzea. | Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak. | 150.000 € |
Eraldaketa Digitala | 21.875.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Adimen artifizial aplikatuaren programa | Eraldaketa Digitala |
Euskadiko Autonomia Erkidegoko enpresetan adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuak bultzatzea, demostrazio- balioa dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzeko aukera ematen dutenak, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortzeko. Adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuak, demostrazio-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzeko aukera ematen dutenak, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortzeko. Adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzearekin zerikusia izan beharko dute. Adimen artifizialeko algoritmiaren erabilera egiaztatu beharko dute honako eremu hauetan, besteak beste: machine learning, deep learning, ikuspen artifiziala. |
Pertsona fisiko eta juridikoak, enpresa-jarduera egiten dutenak, enpresaren tamaina gorabehera. Jarduera-zentroa izan beharko dute EAEn, eta bertan egingo dute dirulaguntza jasoko duen jarduera. | 3.000.000 € |
Enpresentzako Banda Zabal ultralasterraren programa | Eraldaketa Digitala | Banda zabal ultralasterreko sareak zerbitzu-mota hori ez duten Euskadiko enpresetara zabaltzea, enpresa horiek kokatzen diren poligonoetan edo eremu geografikoetan operadoreen telekomunikazioen azpiegiturarik ez dagoelako. | Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisiko eta juridikoak, eta enpresa pribatuen multzokatzeak, kontserbaziorako hirigintza-erakundeak, enpresa-erkidego eta/edo elkarteak, jabeen multzokatzeak eta/edo errentarienak, izendapena gorabehera (erkidegoa, elkartea, kontserbazio eta mantenimen du erakundea, etab.), eta Euskadiko garapen agentziak. | 200.000 € |
Enpresako 5G programa | Eraldaketa Digitala | Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko proiektuak babestea, enpresa-esparruaren barruan 5G teknologiaren transferentzia lantzeko. Proiektu horiek gauzatzeak antzeko proiektuetarako froga-efektua izan beharko du, eta EIKTetako I+G proiektuen emaitzak merkatura transferitzeko prozesua bizkortzea ahalbidetuko du. | Pertsona fisiko eta juridikoak, enpresa-jarduera egiten dutenak, enpresaren tamaina gorabehera. | 2.300.000 € |
Smart Industry | Eraldaketa Digitala | Helburua da hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea, fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, demostrazio efektua eduki eta, horri esker, EIKTetan garatutako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitu ahal izateko. | Industria-produktuari eta prozesuari lotutako industriaeta zerbitzu-enpresak, proiektuak banaka edo lankidetzan aurkezten dituztenak. | 1.400.000 € |
Industria Digitala programa | Eraldaketa Digitala |
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) integratzeko laguntza:
Enpresa handien kasurako, ez dira diruz lagunduko di- ren jarduketen artean izango 8, 9 eta 10 puntuetan zehaztutakoak. |
Industria-produktuari eta industria-prozesuari lotutako industria eta zerbitzu-enpresak. | 6.100.000 € |
Industria Zibersegurtasuneko programa | Eraldaketa Digitala |
Industriako zibersegurtasuna sustatzea, bereziki IT/OT Inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology) industriako eta zerbitzu aurreratuetako enpresetan zibererasoei aurre egiteko babes-sistemak bateratzeko eta integratzeko proiektuak. IT/OT Inguruneetarako (Information Technology / Operational Technology) industriako eta zerbitzu aurreratuetako enpresetan zibererasoei aurre egiteko babes-sistemak bateratzeko eta integratzeko proiektuak; urrutiko sarbideak eta industria-informazioa/-datuak babestea; zibersegurtasunaren diagnostikoa eta ebaluazioa; plantillaren kontzientziazioa; zibersegurtasunaren arloan industriaren egungo egoeraren diagnostikoa. Zibersegurtasunaren estandarretan jasotako jardunbide egokiak izatea. Informazio estrategikoa babesteko neurriak; gailuen monitorizazioa… |
Industria-produktuari eta industria-prozesuari lotutako industria eta zerbitzu-enpresak. | 3.500.000 € |
IKANOS gaitasun digitala profesionalen zerbitzua | Eraldaketa Digitala |
Ikanos Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, gaitasun digitalak ezagutzera emateko, kontuan har daitezen lortzeko eta haien bilakaerarako eta gizarte osoarentzako egiaztapenerako bide emateko. Ikanos ereduak hobekuntza-prozesu bat marrazten du, ibilbide-orri pertsonalizatu batekin, errealitateari lotutako helburuei buruzko urratsak emateko eta oso tresna praktikoetan oinarrituta, Europako Batzordearen DigComp esparru kontzeptualean oinarrituta. Programak aholkularitza espezializatua, indibidualizatua eta doakoa ematen die, beren plantilletako pertsonen konpetentzia digitalak diagnostikatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko, beren profil profesional digitaletan aurrera egiteko aukera izan dezaten.. |
Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisikoak eta juridikoak, enpresaren tamaina edozein izanik ere. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat eduki beharko dute, eta bertan egingo dute diruz lagundu daitekeen jarduera. | 1.500.000 € |
BAIT/IT TXARTELA egiaztapen zerbitzua | Eraldaketa Digitala | Pertsona batek IKTen aurrean dituen ezagutza, konpetentzia eta jarrera frogatzen dituen Konpetentzia digitalen ebaluatze-sistema da BAIT. Herritarrak motibatzen ditu informazioaren gizartearen arloan ikastera, eta, ondorioz, ezagutzak egiaztatzen dituen egiaztagiria eskuratzen dute. Tresna horren bidez, enpresek eta administrazioek objektiboki ebalua ditzakete beren erakundeetako pertsonen ahalmenak, bai eta haietan sartu nahi dituztenenak ere. Administrazio publikoek eta enpresa pribatuek BAIT/IT Txartelaren egiaztapena eskatzen dute, zenbait lanpostutara sartzeko aukera izateko. | Pertsona fisikoak eta juridikoak. | 730.000 € |
"Mikroenpresa Digitala Inplantariak" zerbitzua | Gaitasun digitalak | Negozioaren kudeaketa eta sustapena hobetzeko doako teknologia-aholkularitzako zerbitzua, mikroenpresari eraldaketa digitalean laguntzeko, enpresa-lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten teknologien (EIKT soluzioak) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoarekin. EIKT soluzioen katalogoa. | Mikroenpresak, autonomoak eta ekintzaileak, zerbitzuaren web-orrian, SPRIren atarian, eskuragarri dagoen izen-emateko inprimakiaren bidez. | 450.000 € |
"Mikroenpresa digitala prestakuntza" zerbitzua | Gaitasun digitalak | Prestakuntza-zerbitzua, beren lehiakortasuna hobetzeko; horretarako, prestakuntza emango zaie informazio-teknologiak erabiltzeko. Horretarako, 2 orduko ikastaroak emango dira, online formatuan, zuzeneko streaming interaktiboarekin (ikastaroen eskaintza). | Mikroenpresak, autonomoak eta ekintzaileak. | 300.000 € |
"Enpresa Digitala" zentroen zerbitzua | Gaitasun digitalak | Teknologia berriei (EIKT) buruzko prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerak antolatzea eta, horretarako, “TEKNOLOGIA-JOERAK” (5G, adimen artifiziala, ikuspen artifiziala, biki digitalak, marketing digitala, maching learning, etab.) izenekoak eskura daitezen lehenestea. Jarduera horiek nagusiki Euskadiko TEKNOLOGIA-PARKEETAN garatzen dira, eta zenbait eskualdetara zabaltzen dira, baina baita online formatuarekin ere, elkarreragineko zuzeneko streamingarekin. | Beren enpresetan EIKTak sartzeko interesa edo ahalmenak dituzten pertsonak. | 1.555.000 € |
"Barnetegi Teknologikoa" zerbitzua | Gaitasun digitalak | EIKTen gaien inguruko zabalkundea eta sentsibilizazioa. Helburua da hartan egiten den lana abiapuntu izatea parte-hartzaileek gaia beren erakundeen barruan sustatzeko, haren ezagutzak eta aplikazioak ETEei emaitzak hobetzen eta optimizatzen laguntzeko. | Euskadiko edozein sektoretako enpresa txiki eta ertainetako zuzendaritzako pertsonak eta kudeatzaileak, nagusiki industria-enpresetakoak, beren erakundeetan agintzeko boterea duten pertsonak. | 40.000 € |
Kloud programa | Gaitasun digitalak | Enpresei laguntzea ekipoak migra ditzaten beren gela teknikoetatik eta CPD pribatuetatik CLOUDen eskaintzen diren kanpoko instalazioetara, zibersegurtasuna, eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzeko. | Industria-sektorea eta horrekin lotutako zerbitzuak, industriako produktu-prozesuari eta Zerbitzu Aurreratuei lotutakoak. | 800.000 € |
Metaposta zerbitzua | Eraldaketa Digitala |
METAPOSTAk enpresen eraldaketa digitala errazten du, euren langile, bezero, hornitzaile eta kolaboratzaileekin dokumentuak kudeatzeko prozesuak arintzeko eta errazteko diseinatutako irtenbide digital fidagarrien plataforma baten bidez. Irtenbideak:
SPRI, EJIE eta IZENPEren babesaz emandako zerbitzua. |
Pertsona fisikoak eta juridikoak. Gaur egun METAPOSTAko 210.000 postontzi digital baino gehiago daude. |
Industria Garapena | 61.500.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Indartu | Industria garapena | Lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa dakarten enpresen inbertsio produktiboa sustatzea, Europar Batasunak izendatutako EAEko eremuetan, Eskualdeko Laguntzen Maparen esparruan (2022-2027), eta EAEko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten beste udalerri batzuetan, programaren oinarrietan jasotako ehunekoan. | Enpresa handiak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETEak), industria-enpresa direnak eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu konexoak ematen dituztenak, eta laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn egiten dituztenak. | 12.000.000 € |
Gauzatu industria | Industria garapena | Aurrerakin itzulgarriak bultzatzea oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETEak sor eta gara daitezen. | Industriako ETEak, erauzketakoak, eraldatzaileak, produktiboak eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu konexoak ematen dituztenak eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen direnak, bai eta jarduera nagusitzat industria-enpresetan (Zibersegurtasun Euskal Zentroa-BCSCren zibersegurtasuneko katalogoan erregistratutakoak) IT/ OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako ziberrerasoen aurrean babesteko sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak ere. | 28.000.000 € |
Renove Smart Industry | Industria garapena | Makina eta/edo ekipamendu aurreratua (Hardwarea eta Softwarea) erosten laguntzea, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan fabrikazio aurreratuko eremuaren barruan teknologiak aplikatzeko 4.0 industria-proiektuak ezartzeko. | Industria-produktu eta -prozesuarekin harremana duten industriako eta lotutako zerbitzuetako ETEak. | 5.000.000 € |
Bideratu berria | Industria garapena |
Krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntza. Sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute. Ulertzen da diruz lagundu daitezkeela aurkeztutako planetan jaso diren neurriak aplikatzearen ondoriozko kostuak. |
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duten enpresa txiki eta ertainak, baldin eta erauzketakoak, eraldatzaileak edo produktiboak badira edo horiekin lotzen diren zerbitzu teknikoetakoak badira (produktuak-prozesuarekin lotuak), edo informazioaren eta komunikazioen gizartearen arlokoak badira, eta betiere krisian badaude. | 1.000.000 € |
Lortu | Industria garapena | Kanpoko laguntza profesionala ematea industriako eta zerbitzu aurreratuetako enpresei, baldin eta behar badute, elkarrekin finantza osasuna hobetzea, enpresak jarrai dezan eta etorkizuna izan dezan bermatzeko egin daitezkeen jarduketak aztertuko baititu. | Enpresa handi, txiki eta ertainak (ETEak), EAEn jarduera-zentro bat duten industria-enpresak eta produktu-prozesuari lotutako zerbitzu tekniko aurreratuak betetzen dituztenak. | 500.000 € |
Baskeep | Industria garapena | BasKeep SPRI Taldearen aplikazioa da, euskal enpresak inbertsiogileekin konektatzen dituena. Inbertsio-aukerak erakartzeko poloa da, negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresei kapital berria eskuratzea errazten diena, eta inbertitzaile bakoitzari bere lehentasunen araberako informazioa ematen diona. | EAEko enpresa handi, txiki eta ertainak (ETEak) eta inbertitzaileak. | |
Deskarbonizazioa industrian | Industria garapena | Deskarbonizazio-proiektuei laguntzea industrian, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko. | Euskal industria-enpresak. | 15.000.000 € |
Trantsizio Energetikoa | 191.774.708 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Industria sektorearen Energia-Efizientzia | Trantsizio Energetikoa |
Laguntza-programaren helburua da karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murriztuko dituzten jarduketak egitea eta, hartara, Euskal Autonomia Erkidegoko energia efizientzia hobetzea. Diruz lagundu daitezkeen jarduketen tipologia:
|
|
61.000.000 € |
Moves III | Trantsizio Energetikoa |
Laguntza-programaren helburua da energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta, salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean, petrolioarekiko mendekotasuna murriztea. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan bultzatuko da garraiobide efizienteagoetarako transferentzia, energia berriztagarrien erabilera, energiaren aldetik efizienteagoak diren teknologien erabilera eta karga elektrikorako eta erregai alternatiboen hornidurarako beharrezkoak diren azpiegituren eskuragarritasuna. Honako pizgarri-programa hauek onartu dira:
|
|
32.936.274 € |
Energia berriztagarri bidezko autokontsumoa eta biltegiratzea, eta bizitokian sistema termiko berriztagarriak ezartzea | Trantsizio Energetikoa | Laguntza-programaren helburu nagusiak dira, batetik, sektore kontsumitzaileen artean energia berriztagarri termikoen zein elektrikoen hedapena sustatzea, eta, bestetik, kontsumoaren kontrol handiagoa sustatzea, kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemen garapenaren bidez, baita Euskal Autonomia Erkidegoko industria bultzatzearen bidez eta industriarekin lotzen den enpresa-sektorea bultzatzearen bidez. |
|
66.784.314 € |
Pree 5000 | Trantsizio Energetikoa |
Laguntza-programaren helburua da azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murriztea Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eta 2007. urtea baino lehen eraiki ziren eraikinetan. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz:
|
|
1.554.450 € |
Garraio-Floten eraldaketa | Trantsizio Energetikoa |
Laguntza-programaren helburua da salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko ibilgailu astunen parkea berritzea, karbono urriko energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen propultsiorako teknologien hedapena sustatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan automozioaren sektorea bultzatzea eta industria suspertzea. Diruz lagundu daitezkeen jarduketak dira:
|
Jarduera ekonomiko edo juridikoren bat egiten duten pertsona fisikoak, baldin eta laguntzak eskatzen diren egunean indarrean dauden baimen hauetakoren baten titularrak badira:
|
6.420.212 € |
Energia Berriztagarri Termikoak | Trantsizio Energetikoa |
Laguntza-programaren helburua da instalazio berriztagarri termikoak ezartzea, ekonomiaren sektore guztien deskarbonizazioan laguntze aldera eta merkatuan haien lehiakortasuna sendotze aldera. Honako pizgarri-programa hauek onartu dira:
|
|
7.779.254 € |
Itsas energiak | Trantsizio Energetikoa |
Laguntza hauen helburua da ekonomikoki laguntzea garapen-bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioetan. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz:
|
|
2.500.000 € |
Ostatuko turismo-enpresen energia-eraginkortasun proiektuetarako laguntzen | Trantsizio Energetikoa | Laguntza programaren helburua da ostatustablezimenduetarako eraikinen berrikuntza bizkortzea eta Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna areagotzea. Gainera, gaur egun dagoen eraikuntzaren jasangarritasuna bultzatuko da, honako jarduera hauen bidez: inguratzaile termikoan aldaketak egitea, jatorri fosileko erregaiak erabiltzen dituzten sorkuntza termikoko instalazioak iturri berriztagarrietan oinarritutako sorkuntza termikoz ordeztea (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa), erregulazio- eta kontroleknologiak sartzea, eta argiztapenean energiaraginkortasuna hobetzea. |
|
3.800.204 € |
Energia-efizientzian, energia berriztagarrietan eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzen | Trantsizio Energetikoa |
|
|
4.000.000 € |
Energia-ikuskaritza integralak ETEetan | Trantsizio Energetikoa |
Programa honen bidez, ETEetan energiari buruzko auditoretza integralak egitea sustatu nahi da, haien instalazioen azken energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko. Auditoretza egiteko erabili beharreko metodologia UNEEN 16247 arauari edo horren ondorengo aldaketa edo hobekuntzei lotuko zaie. Kontuan hartukodira honako hauek: garatu beharreko irismena, eskatzailearen kontsumitzaile-profila, kontsumitutako energiak, egin beharreko monitorizazioak, garatu beharreko energia-balantzeak eta horien konplexutasuna, kogenerazio-instalazioen bideragarritasun-azterketa ala ez, etab. |
Industriaren eta hirugarren sektorearen ETEtzat jotzen diren enpresak, baldin eta 2009ko Jardueren Sailkapen Nazionala (CNAE 2009) 07tik 39ra bitartekoa bada, sektore industrialean barne, eta 41etik 99ra bitartekoa, hirugarren sektorean barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Jarrantasunari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen arabera, energia kantitate handia kontsumitzen duten enpresatzat hartzen ez badira. Energia kantitate handia kontsumitzen duten enpresek urtean azken energia-kontsumoa 500 tpb baino energia gehiago kontsumitzen dute industria-sektorean, eta 40 tpb hirugarren sektorean. |
5.000.000 € |
Nazioartekotzea | 20.103.600 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Gauzatu nazioarteko | Nazioartekotzea | Euskal enpresek kanpoan egiten dituzten inbertsio produktiboei aurre egiteko finantzaketa ematea, 0 motako mailegu baten bitartez. Inbertsiok hiru urteren barnean gauzatu behar dira eta urte bateko gabealdiaren ondoren printzipala, bost urtetan itzuli beharra dago. | Kanpoan ezarpen produktiborako proiektuak dituzten euskal enpresak, tamainaren eta sektorearen aldetiko murrizketarik gabe. | 5.000.000 € |
Zabaldu | Nazioartekotzea | Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, fakturazio osoaren % 50etik beherako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. | Euskadiko ETEak. Start up-ek tratamendu desberdina izango dute gastu hautagarrietan eta nazioartekotze-proiektuen balorazioan. | 2.500.000 € |
Sakondu | Nazioartekotzea | Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, fakturazio osoaren % 50etik gorako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko, eta dibertsifikazioa sustatzeko merkatuetan guztizkoaren % 25etik beherako fakturazioarekin. | Euskadiko ETEak. Start up-ek tratamendu desberdina izango dute gastu hautagarrietan eta nazioartekotze proiektuen balorazioan. | 1.800.000 € |
Elkartu | Nazioartekotzea | Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, elkarlanean proiektuak aurkezten dituzten erakunde eta enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. | Elkarlanerako moduren baten bidez –partzuergoak, sustapen-eta salmenta-taldeak, etab.– lotuta dauden elkarte eta enpresak. | 500.000 € |
Pilotu | Nazioartekotzea | Laguntzea nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen garapenei, eskala murriztu batean egingo diren egiteko modu, metodologia, proposamen eta abar berritzaileak proban jartzeko, eta, behin-behinean, kopia daitezkeenak, bolumen handiagoko proiektuetan lortutako esperientziatik abiatuta. | Euskadiko ETEak. | 300.000 € |
BEINT nazioartekotze bekak | Nazioartekotzea | Enpresa-nazioartekotzearen arloko prestakuntza espezialista, ezagutza teorikoak eta kanpo-merkataritzaren sustatzaile diren erakundeetan eta kanpoaldean finkatutako enpresetan (ahal dela Euskadikoak) praktikak egitea konbinatzen dituen ibilbide baten bitartez. | Euskadiko unibertsitate-tituludun gazteak / Prestakuntzan elkarlanean diharduten Euskadiko enpresak. | 4.500.000 € |
Global Training mugikortasun bekak | Nazioartekotzea | Nazioarteko mugikortasuna sustatzea unibertsitateko eta edozein profiletako goi-mailako lanbide-heziketako tituludun gazteentzat, kanpoko espezialitate akademiko bakoitzera egokitutako enpresetan edo erakundeetan praktika ordainduak egiteko. Programaren helburu nagusia da euskal gazteak garapen profesionaleko beste kultura batzuetan sartzea. | Euskadiko unibertsitate-tituludun eta LHko goi-mailako graduko tituludun gazteak / Prestakuntzan elkarlanean diharduten Euskadiko enpresak. | 5.503.600 € |
Ekonomia landa eta Itsasertze Eremuetan | 5.100.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Leader | Landaren garapena | Landa eremuen garapen sozioekonomikoan laguntzea, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen lagunduta. | ETEak eta pertsona fisikoak. | 5.100.000 € |
Lehen sektoreko ETEak | 21.655.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Arrantza- eta Akuikultura- sektoreak modernizatzea | Arrantza | Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorearentzako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (2021eko uztailaren 7koa, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa ezartzen duena, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen duena) aurreikusitakoak. | Arrantza-ontzien armadoreak, arrantzaleak, arrantzaleen kofradiak, arrantza-sektoreko elkarte profesionalak eta horien federazioak, ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak, teknologia- eta ikerketa-zentroak, akuikultura-enpresak eta jatorriko arrainen merkaturatzaileak. | 16.800.000 € |
Arrantza-eremuen garapenari laguntza | Arrantza | Euskadiko arrantza-udalerrien tokiko garapen-estrategia garatzen laguntzen duten proiektuak eta ekimenak babestea. | Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta eragile sektorialak, hala nola arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak, arrantza-sektoreko elkarte profesionalak eta horien federazioak, ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak, arrantzaleen kofradiek eta/edo arrantza-sektoreko elkarteek soilik osatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak. | 1.500.000 € |
Itsasoratu | Arrantza | Itsas eta arrantza-eskoletan ikasketak egiten ari diren gazteentzako programa, tituludunei itsasontzietan ontziratzen laguntzeko, sektorean belaunaldien arteko erreleboa erraz dadin. | Egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzien armadoreak. | 105.000 € |
Animalien ongizatearen buruzko ziurtagiria |
Nekazaritza | EUSKO LABELekin lan egiten duten ABELTZAINTZAKO ustiategiak finantzatzea, animalien ongizatearen Welfair ziurtagiria lor dezaten. | Egoitza EAEn duten erakunde publikoak edo pribatuak, besteak beste, nekazaritzako kooperatibak, enpresak, elkarteak edo beste asoziazio-erakunde batzuk, nekazaritza-ustiategiak biltzen dituztenak, edo banakako ustiategiak. | 200.000 € |
Ekoizpen Ekologikorako trantsizioa |
Nekazaritza | Nekazaritzako euskal ekoizpen-sektorean ziurtatutako ekoizpen ekologikoa ezartzeko eta hartarako trantsizioa egiteko laguntzak. | Aholkularitza-erakundeak, kooperatibak, partzuergo publiko-pribatuak, ustiategien titularrak, eta abar. | 300.000 € |
Handitu Innova | Nekazaritza |
Nekazaritza-ekoizpenean berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak, besteak beste:
|
Pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak (CECA), nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak (CUMAS), ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta titulartasun partekatuko erakundeak. | 2.500.000 € |
Elkarteak nekazaritza | Nekazaritza |
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreetako elkarteei eta federazio profesional eta enpresarialei finantzaketa ematea, honako kontzeptu hauetarako:
|
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreetako elkarteak eta federazio profesional eta enpresarialak. | 250.000 € |
Elikagaien Industria | 38.180.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Lehiatu inbertsioa |
Elikagaien industria sustapena |
Sektore desberdinetan/proiektuetan eginiko inbertsioei laguntzea:
|
Arrantza-, elikagai- eta baso-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreetako pertsona fisikoak eta juridikoak. | 15.700.000 € |
Handitu |
Elikagaien industria sustapena |
Inbertsio handiei lagundu hainbat sektoretan / proiektuetan:
|
Elikagaiak eta baso-produktuak eraldatzeko industriaren eta merkaturatzearen sektoreetako pertsona fisikoak eta juridikoak. | 9.500.000 € |
Lehiatu sustapena |
Elikagaien industria sustapena |
EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea elikagai-, arrantza- eta baso-produktuak, egoitza soziala EAEn duten nekazaritza eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak. | Arrantza-, elikagai- eta baso-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreetako pertsona fisikoak eta juridikoak. | 600.000 € |
Esku-hartze sektoriala ardoa inbertsioa |
Elikagaien industria sustapena |
1. Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko enpresen errendimendu orokorra eta merkatuaren eskaeretarako duten egokitzapena hobetzea, baita haien lehiakortasuna areagotzea ere. 2. Laguntza finantzarioa ematea ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia |
1. Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko enpresak. 2. Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko ekoizleen erakundeak. 3.Bi ekoizle edo gehiagoko elkarteak, nortasun juridikoa dutenak. 4. Lanbide arteko erakundeak. |
Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialak deialdi edo ekitaldi bakoitzean EAEri esleitzen diona. Erreferentzia: 3.500.000 €. |
ARDOA_INB |
Elikagaien industria sustapena |
ISV INBERTSIOA 2023 deialdian artatu ezin izan ziren mahastizaintzako eta ardogintzako sektorean inbertsio-proiektuak laguntzea; deialdia 905/2022 Errege Dekretuaren arabera egin zen (urriaren 25ekoa, Mahastizaintza eta Ardogintzako Sektoreko Esku-hartzea arautzen duena, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan). |
1. Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko enpresak. 2. Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak. 3. Bi ekoizle edo gehiagoko elkartea, nortasun juridikoa dutenak. 4. Lanbide arteko erakundeak. |
750.000 € |
Esku-hartze sektoriala ardoa sustapena |
Elikagaien industria sustapena |
Mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna haztea eta ardoen kalitatea finkatzea, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen-eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzen bidez. |
1) Ardogintzako enpresak. 2) Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak eta mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeen elkarteak. 3) Lanbidearteko erakundeak. 4) Ardoaren sektorean aritzen diren profesionalen erakundeak, estatutuetako xedeen artean sustapen-jarduerak egitea badute. 5) Ardogintzako AGB eta JDen kudeaketa- eta ordezkapen-organoak, eta horien elkarteak. 6) Ekoizleen aldi baterako edo behin betiko elkarteak, ardoa sustatzea eta merkaturatzea xede badute. 7) Beraiek edo bertako bazkideek egindako ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibak. 8) Irabazi-asmorik gabeko asoziazio-erakundeak, mahastizaintza eta ardogintzako enpresek soilik parte hartzen dutenak eta ardoak kanpoan sustatzea xede dutenak. 9) Erakunde publikoak, hirugarren herrialdeetan produktuak eta merkatuak sustatzeko jarduerak egiteko legez ezarritako eskumena dutenak. |
EAEri deialdi edo ekitaldi bakoitzean Programak Hautatzeko Batzorde Nazionalean esleitzen zaiona izango da. Erreferentzia: 6.000.000 €. |
Fruta eta barazkien esku-hartze sektoriala |
Elikagaien industria sustapena |
1. Eskaintza metatzea eta ekoizpena merkaturatzea. 2. Ingurunearekiko adeitsuak diren praktikak sustatzea, garatzea eta aplikatzea. Halaber, gaixotasun eta izurriekiko erresistenteak izango dira, hondakinak murriztuko dituzte eta azpiproduktuen kudeaketa ekologikoa ahalbidetuko dute, berrerabiltzea eta balioztatzea barne. 3. Biodibertsitatearen babesa eta hobekuntza eta baliabide naturalen erabilera jasangarria sustatzea, bereziki uraren, lurzoruaren eta airearen babesa. 4. Klima-aldaketara egokitzen eta hura arintzen laguntzea; halaber, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztu, karbono-harrapaketa hobetu eta energia jasangarria sustatuko da. Diruz lagundu daitezke, besteak beste, honako jarduketa hauek:
|
Frutak eta barazkiak ekoizten dituzten erakundeak. | 480.000 € |
Gastrobikain |
Elikagaien industria sustapena |
Gastronomia eta elikaduraren sektoreko ekimen estrategikoak ekonomikoki babestea, bi inbertsio-programaren bidez:
|
|
700.000 € |
Kalitate-araubideak |
Elikagaien industria sustapena |
1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzea. Ustiategi bakoitzari urteko prima bat emango zaio kalitate-araubideetan parte hartzeagatik, onuradunak izena ematen duen urtean hasi eta gehienez 5 urtez. 2. Kalitate-araubidea duten produktuekin erkidegoko merkatuarentzat ekoizle-taldeek egindako informazio- eta sustapen-jarduerak garatzen laguntzea. |
|
750.000 € |
Nekazaritza - eta basogintza-ekoizpenen taldeak |
Elikagaien industria sustapena |
Nekazaritza-ekoizleen Taldeak finantzatzea, Euskal Autonomia Erkidegotik datorren ekoizpena batera merkaturatu dezaten. | Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarteak edo antolakundeak, eta horien batasun edo federazioak, baldin eta 2015. urtetik aurrera eratu eta aitortu badira, honako hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua edo Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua eta horiek egokitzeko aginduak. | 700.000 € |
Elikagaiak ELKARTEAKen |
Elikagaien industria sustapena |
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei finantzaketa ematea, honako kontzeptu hauetarako:
|
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreetako elkarteak eta federazio profesional eta enpresarialak. | 100.000 € |
Kooperatu |
Elikagaien industria sustapena |
Nekazaritzako elikagaien elkarteen integrazioa edo bat-egitea, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren eta elkarte horien enpresa-dimentsioa, eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzera bideratuta dauden prozesuak sustatzea. |
|
500.000 € |
Onekin |
Elikagaien industria sustapena |
Ideiak landu eta proiektuak definitzeko prozesuetan pertsona ekintzaileei tresnak ematea.
|
Elikaduraren eta zuraren balio-kateko pertsona fisikoak eta juridikoak eta pertsona fisiko eta juridikoen taldeak. | 750.000 € |
Berriker I+G+b laguntzak |
Elikagaien industria sustapena |
Zenbait laguntza-lerro:
|
11. lerroetarako, elikaduraren eta zuraren balio?kateko enpresak, elkarteak eta enpresa-taldeak. 1.2 eta 2 lerroetarako, ZTBESeko erakundeak. 3. lerrorako, elikaduraren eta zuraren balio?kateko enpresak, elkarteak eta enpresa-taldeak. |
3.200.000 € |
Elikaduraren digitalizazioa |
Elikagaien industria sustapena |
Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzen eta sustatzen laguntzea, lehiakortasuna eta baliabideen optimizazioa hobetze aldera, laguntza bikoitzarekin:
|
Pertsona fisikoak eta juridikoak (ETEak eta ez ETEak), elkarteak eta fundazioak, eta elikakateko eta zuraren balio-kateko pertsona fisiko eta juridiko taldeak eta ondasun-erkidegoak. | 2.000.000 € |
Ikertalent bekak |
Elikagaien industria sustapena |
Doktorego-tesiak egiteko ikertzaileak eta langile teknologoak trebatzea, EAEko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren, merkatuen, marketinaren eta enpresa-antolakuntzaren alorretan garatu beharreko I+G+b proiektuetan sartuz eta parte hartuz, bi programaren bidez:
|
Proiektu bakoitzerako deialdiaren oinarrietan eskatutako titulazioa duten pertsonak. | 1.950.000 € |
Sendotu |
Elikagaien industria sustapena |
Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa garapeneko sektoreetan inbertsio-proiektuei laguntzea; horretarako, Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakunde laguntzaileek eman beharreko maileguei bermeak emango zaizkie, eta interestasen hobariak, mailegu horien finantza-kostua murrizteko. Honako laguntza-lerro hauek planteatu ziren:
|
Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta kotizatu gabeko ETEak badira; nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa garapeneko sektoreetakoak badira; eta, arriskua finantzatzeko hasierako inbertsioaren unean honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:
|
500.000 € |
Bioekonomia | 2.900.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Bioekonomia |
Elikagaien Kalitatea eta Industria |
Bioekonomiaren arloan berrikuntza-proiektuak egitea sustatzea eta bultzatzea, bi lerroren bidez:
|
Elikakateko eta zuraren balio-kateko pertsona fisikoak eta juridikoak (ETEak eta ez ETEak), pertsona fisikoen eta juridikoen taldeak eta ondasun-erkidegoak. | 2.900.000 € |
Ekonomia Zirkularra eta Igurumena | 7.000.000 € | |||
Deskribapena/Helburua | Onuradunak | |||
Ingurumeneko proiektuetarako laguntzak | Ekonomia Zirkularra |
Ingurumenerako aholkularitza-inbertsio, -azterlan eta -zerbitzuetarako laguntzak, kutsatutako lurren saneamendurako laguntzak barne, kutsaduraren arduraduna identifikatu ezin denean; eta hirugarrenek sortutako hondakinei balioa emateko proiektuetarako laguntzak, baldin eta, bestela, ingurumena gutxiago errespetatzen duten tratamenduak edo deuseztatzeko badira. Inbertsioek Europar Batasuneko ingurumena babesteko arauetatik harago joan behar dute, edo, araurik ezean, babes-maila handitzera. |
Industria, merkataritza edo zerbitzu jardueretan aritzen den pertsona fisiko edo juridiko pribatua. Ingurumen-arloko aholkularitza-zerbitzuetarako laguntza-lerro bat ere badu, ETEentzat soilik. | 5.000.000 € |
Ekonomia Zirkularreko berrikuntza-laguntzak | Ekonomia Zirkularra | Industria-enpresetan ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak garatzea, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, lehengaien kontsumoa eta hondakinen isurketa murrizteko, enpresa-jarduera jasangarriak sortzeko eta ekonomia zirkularrarekin lotutako enpresen arteko lankidetzak sendotzeko. |
Laguntzak jaso ahal izango dituzte, sustatzaile edo bazkide gisa, enpresa pribatuek, industria-sektorekoak lehenetsita, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuek eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuek ere. Era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) zentroei lotutako talde edo talde anitzeko sozietate industrialek edo elkartekideek ere eskuratu ahal izango dituzte; hala ere, ZTBESko kideak eta aholkularitza-enpresak proiektu bateko bazkide edo azpikontratistak baino ezin izango dira izan, eta ezin izango dira proiektu horren sustatzaileak izan, enpresetako I+G unitateak izan ezik. |
1.000.000 € |
ETE zirkularra | Ekonomia Zirkularra |
Euskadi 2030eko ekonomia zirkularreko plana bultzatzea, eta, horretarako, lehiakortasun-balio jasangarria hobetzeko merkatu-tresna eta metodologia onartuak aplikatzea eta enpresa txiki eta ertainetatik negozio-eredu zirkularragoetarako trantsizioa erraztea. Basque Green Deal ingurumen-politikako tresna jakin bati erantzuten dioten proiektuen garapena finantzatzen da. Horretarako, banakako lana eta taldeko ikaskuntza konbinatuko da, bitarteko eragileek gidatuta. Proiektuek helburu hauek izan ditzakete: aukera zirkularrak identifikatzea; bizi-zikloaren ikuspegia aplikatzea eta merkatuan bereiztea; erregulazio zirkular berriei aurrea hartzea; ospea hobetzea eta balio-katearen jasangarritasuna areagotzea; edo produktuetan eta zerbitzuetan estrategia zirkular berriak aplikatzea. |
Euskadiko ETEak. | 1.000.000 € |
Azken aldaketako data: