Enpresentzako Laguntza eta Zerbitzuen Katalogoa, 2022erako

75 LAGUNTZA-PROGRAMA  -  647.000.000 €

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA ETA ATXIKITAKO SOZIETATE PUBLIKOAK

Teknologia I+G 219.482.500 €
Hazitek I+G

Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia-arloan bezala estrategia-arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere. Bi laguntza-ildo bereizi ditu:

  • Izaera lehiakorreko I+G proiektuak: Produktu berriak garatzeko eta zientzian eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko. Banaka edo elkarlanean egin daitezke, eta, urtean, guztira, gutxienez 100.000€-ko aurrekontua behar dute.
  • Izaera estrategikoko I+G proiektuak: proiektu horiek enpresa-lidergoan oinarrituta eta Euskal Autonomia Erkidegoko ahalmen zientifiko-teknologikoak baliatuta sortu dira, eta lankidetzan edota bereizirik egin behar dira. Gutxienez, 4 M€-ko aurrekontua behar dute eta, gehienez, 3 urteko iraunaldia.
95.000.000 €
Emaitek plus I+G

Laguntza ematea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko ikerketa kooperatiboko ikerketa-zentroei eta foku anitzeko teknologia-zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako, finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

Programaren helburua da emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea eta, horretarako, I+G jardueraren balio-kate osoan lan egitea, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren espezializazio-eremuetan etorkizuneko ikuspegiak dituzten ezagutza berriak eskuratzean jartzea fokua eta, era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen arteko elkarlana sustatzea.

70.000.000 €
Elkartek I+G

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa egiteko laguntza ematea, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.

Hiru laguntza-ildo bereizi ditu:

  • Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa-proiektuak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindakoak, zeinek, gutxienez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileen hiru tipologiatakoak izan beharko baitute. Urte anitzekoak izan daitezke, eta guztira, gutxienez, 500.000 €-ko aurrekontua behar dute, proiektuko, eta 50.000 €-koa, erakunde parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak: Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen I+G-ko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek. Urte anitzekoak izan daitezke, eta guztira, gutxienez, 200.000 €-ko aurrekontua behar dute, proiektuko, eta 50.000 €-koa, erakunde parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Interes bereziko ekintza osagarriak: Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organismoek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritza-proiektuak, ZTBP 2030 espezializazio-eremuetan. Banaka edo elkarlanean egin ahalko dira, zenbait erakunderen artean, eta urte anitzekoak izan ahalko dira.
42.000.000 €
Azpitek I+G

Kalitateko ikerketa egiteko, emaitzak hobetzeko eta inpaktu zientifiko-teknologikorako, ekonomikorako eta sozialerako behar den ekipamendu zientifiko-teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko eta dauden azpiegituren funtzionamendurako laguntza.

Ekipamendu zientifiko-teknikoa honako hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia).

6.812.500 €
Bikaintek Teknologoak kontratatzea enpresetan

I+G proiektuen garapenerako laguntza ematea, eta, horretarako, doktore-titulua duten ikertzaileak sartzea eta industria-doktoregoak egitea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresetan, bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zenbait agentetan; hala, laneratzeko bide emango da beren lanbide-karreren hasieratik, eta Euskadiko ekoizpen-egituraren lehiakortasuna handituko da, hartan talentua sartzearen ondorioz. Bi laguntza-ildo bereizi ditu:

  • Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
  • Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2030eko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.
5.670.000 €
Berrikuntza 6.801.000 €
Innobideak - Innokonexio Berrikuntza

Erakundeetan berrikuntzaren kudeaketa eta sistematizazioa sendotzen laguntzen duten berrikuntza-proiektuei eta enpresei Berrikuntzaranzko ibilbidean aurrera egiten laguntzen dieten proiektuei laguntzea, honako jardun-arlo hauek posible izanik:

  • Berrikuntza produktuan (ondasunak edo zerbitzuak).
  • Berrikuntza negozio-prozesuetan.
  • Europako Batzordeak sustatutako Ikerketa eta Berrikuntzari buruzko deialdien esparruan, proiektu-proposamenetan parte har dezaten bultzatzea.
  • I+G+Bko emaitzak babestea eta balorizatzea.
  • Erakundean Kudeaketa Aurreratua lortzeko ezarpenak.
3.250.000 €
Hazinnova Berrikuntza Berrikuntzari laguntza ematea, aholkularitza eta akonpainamendu moduko laguntzen bidez, betiere produktuaren arloko eta negozio-prozesuaren arloko (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza-mikroproiektuak negozio-prozesuan inplementa daitezen. 3.000.000 €
BDIH Konexio Berrikuntza

Manufaktura-enpresetako produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digitalak eta jasangarriak sartzeko laguntza, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eratzen duten aktiboen gaineko bideragarritasuna, aholkularitza eta laguntza teknikoa aztertzeko proiektuen bidez, honako eremu hauetan: robotika malgua eta elkarlanekoa, fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, makina konektatuak, material aurreratuak, gailu medikoak eta osasun digitala eta sare elektriko digitalak.

Garatutako proiektuak honako hauetara bideratu ahalko dira:

  • Ekintza-plan bat egitea, teknologia horiek barneratzeko ahalmena handitzeko.
  • Kontzeptu-proba bat egitea.
551.000 €
Ekintzailetza 4.800.000  €
Ekintzaile Ekintzailetza Industriako eta zerbitzu aurreratuetako izaera berritzailea duten enpresa-proiektu berriak bultzatzea, EAEn dauden “Bussiness Innovation Center” (BIC) zentroetako baten tutoretzapean daudenak, ideia heltzeko fasean eta Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa abiarazteko fasean. 2.100.000 €
Barnekintzaile Ekintzailetza Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen barne-ekintzailetza bultzatzea eta, hartara, enpresa-proiektu berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak, industrialak eta/edo zerbitzu aurreratukoak sustatzea. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko “Business Innovation Center” (BIC) baten babespean jardungo da, hala ideia garatzeko fasean, nola enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazteko fasean. 1.900.000 €
Bind 4.0 Ekintzailetza BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, bere enpresa-garapenerako agentziaren bidez (SPRI). Hartan, aktiboki parte hartzen dute Euskadin presentzia duten enpresa nagusiek. BIND 4.0 plataformaren helburua da enpresa eta startup teknologikoen arteko elkarreragina dinamizatzea, industria adimendunaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren eremuetan proiektu berritzaileenen garapena sustatzeko. Programan, 55 enpresa lider baino gehiagok parte hartzen dute, eta startup berritzaile, enpresa handi eta ekintzailetzaren eta 4.0 industriaren Euskadiko ekosistemako agenteen elkargune gisa posizionatzen da. Aurreko ediziotik ETEek ere programa honetan sartzeko aukera dute. 800.000 €
Basque Funtsa Ekintzailetza BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza. Enpresa berriak maileguak eskura ditzake baldintza onuragarrietan. Finantzaketa bihurgarrirako sarbidea
Aurrera Ekintzailetza BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza ematea, informazioaren gizartearen eta komunikazioen eremuko enpresak badira eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira. Finantzaketa eskuratzeko aukera proiektuak aurkeztu ahala
Eraldaketa Digitala 26.515.000 €
Adimen artifizial aplikatuaren programa Eraldaketa Digitala

Euskadiko Autonomia Erkidegoko enpresetan adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuak bultzatzea, demostrazio-balioa dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzeko aukera ematen dutenak, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortzeko.

Adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuak, demostrazio-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzeko aukera ematen dutenak, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortzeko. Adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzearekin zerikusia izan beharko dute. Adimen artifizialeko algoritmiaren erabilera egiaztatu beharko dute honako eremu hauetan, besteak beste: machine learning, deep learning, ikuspen artifiziala.

3.000.000 €
Enpresentzako Banda Zabal ultralasterraren programa Eraldaketa Digitala Banda zabal ultralasterreko sareak zerbitzu-mota hori ez duten Euskadiko enpresetara zabaltzea, enpresa horiek kokatzen diren poligonoetan edo eremu geografikoetan operadoreen telekomunikazioen azpiegiturarik ez dagoelako. 300.000 €
Enpresako 5G programa Eraldaketa Digitala 5G teknologiak ezartzeko proiektuak bultzatzea, enpresa-eremuaren barruan ekonomiaren trantsizio digitalerako aukera emateko, eta antzeko proiektuetarako demostrazio-efektua izango dutenak. Proiektu horiekin zerikusia duten erabileraren kasuek merkatuan eskuragarri dauden eta enpresen jarduera operatiboan aplikagarriak diren 5G soluzio/teknologien ezarpena aurreikusi beharko dute. 3.400.000 €
Basque Industry 4.0 Eraldaketa Digitala Helburua da hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea, fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, demostrazio efektua eduki eta, horri esker, EIKTetan garatutako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitu ahal izateko 1.400.000 €
Industria Digitala programa Eraldaketa Digitala

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) integratzeko laguntza:

  1. Enpresa barruko informazio-sistemak Cloud zerbitzuetara migratzeko proiektuak.
  2. Sentsorika, SCADA zerbitizazioa, prozesu industrialen automatizazioa, BIGDATA eta Blockchain.
  3. Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, eta ikuspen artifiziala.
  4. Smart Factory.
  5. Fabrikazio gehigarria.
  6. Gamifikazioa.
  7. Merkataritza elektronikoa: erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak, B2B proiektuak (Business to Business) edo B2C proiektuak (Business-to-Consumer).
  8. Produkzioa hobetzen edo automatizatzen duten proiektuak.
  9. Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak: ERPak, Business Intelligence, SMC, mantentze prebentiboa, hornidura-katearen kudeaketa logistikoa, administrazio-eta kudeaketa-prozesuen automatizazioa.
  10. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF gisako aplikazioen ezarpena)
  11. Telelana: lankidetza-tresnak, enpresaren sistemetara eta aktiboetara urrutitik sartzeko aukera, negozioaren jarraitutasuna.
  12. “Datuak epe luzera zaintzeko zerbitzuen” ezarpena, betiere Europako eIDAS (electronic IDentification, Authentication and trust Services) araudiko TS 119 511 (2019/06) eta TS 119 512 (2020/01) estandarren arabera.

Enpresa handien kasurako, ez dira diruz lagunduko diren jarduketen artean izango 9., 10. eta 11. puntuetan zehaztutakoak.

6.100.000 €
Industria Zibersegurtasuneko programa Eraldaketa Digitala

Industriako zibersegurtasuna sustatzea, bereziki IT/OT Inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology) industriako eta zerbitzu aurreratuetako enpresetan zibererasoei aurre egiteko babes-sistemak bateratzeko eta integratzeko proiektuak.

IT/OT Inguruneetarako (Information Technology / Operational Technology) industriako eta zerbitzu aurreratuetako enpresetan zibererasoei aurre egiteko babes-sistemak bateratzeko eta integratzeko proiektuak; urrutiko sarbideak eta industria-informazioa/-datuak babestea; zibersegurtasunaren
diagnostikoa eta ebaluazioa; plantillaren kontzientziazioa; zibersegurtasunaren arloan industriaren
egungo egoeraren diagnostikoa. Zibersegurtasunaren estandarretan jasotako jardunbide egokiak izatea. Informazio estrategikoa babesteko neurriak; gailuen monitorizazioa…

3.500.000 €
IKANOS gaitasun digitala profesionalen zerbitzua Eraldaketa Digitala

Ikanos Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, gaitasun digitalak ezagutzera emateko, kontuan har daitezen lortzeko eta haien bilakaerarako eta gizarte osoarentzako egiaztapenerako bide emateko. Ikanos ereduak hobekuntza-prozesu bat marrazten du, ibilbide-orri pertsonalizatu batekin, errealitateari lotutako helburuei buruzko urratsak emateko eta oso tresna praktikoetan oinarrituta, Europako Batzordearen DigComp esparru kontzeptualean oinarrituta.

Programa honen helburua da enpresa onuradunak aholkularitza espezializatua eta banakakoa jasotzea, “plantillako pertsonen konpetentzia digitalen diagnostikoa eta ebaluazioa inplementatzeko aholkularitza-proiektuak” egin daitezen, betiere “enpresan identifikatzen diren lanbide profilen arabera”.

1.000.000 €
BAIT/IT TXARTELA egiaztapen zerbitzua Eraldaketa Digitala Pertsona batek IKTen aurrean dituen ezagutza, konpetentzia eta jarrera frogatzen dituen Konpetentzia digitalen ebaluatze-sistema da BAIT. Herritarrak motibatzen ditu informazioaren gizartearen arloan ikastera, eta, ondorioz, ezagutzak egiaztatzen dituen egiaztagiria eskuratzen dute. Tresna horren bidez, enpresek eta administrazioek objektiboki ebalua ditzakete beren erakundeetako pertsonen ahalmenak, bai eta haietan sartu nahi dituztenenak ere. Administrazio publikoek eta enpresa pribatuek BAIT/IT Txartelaren egiaztapena eskatzen dute, zenbait lanpostutara sartzeko aukera izateko. 540.000 €
"Mikroenpresa Digitala Inplantariak" zerbitzua Gaitasun digitalak Negozioaren kudeaketa eta sustapena hobetzeko doako teknologia-aholkularitzako zerbitzua, mikroenpresari eraldaketa digitalean laguntzeko, enpresa-lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten teknologien (EIKT soluzioak) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoarekin. EIKT soluzioen katalogoa. 2.425.000 €
"Mikroenpresa Digitala Prestakuntza" zerbitzua Gaitasun digitalak Prestakuntza-zerbitzua, beren lehiakortasuna hobetzeko; horretarako, prestakuntza emango zaie informazio-teknologiak erabiltzeko. Horretarako, 2 orduko ikastaroak emango dira, online formatuan, zuzeneko streaming interaktiboarekin (ikastaroen eskaintza). 2.425.000 €
"Enpresa Digitala" zentroen zerbitzua Gaitasun digitalak Teknologia berriei (EIKT) buruzko prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerak antolatzea eta, horretarako, “TEKNOLOGIA-JOERAK” (5G, adimen artifiziala, ikuspen artifiziala, biki digitalak, marketing digitala, machine learning, etab.) izenekoak eskura daitezen lehenestea. Jarduera horiek nagusiki Euskadiko TEKNOLOGIA-PARKEETAN garatzen dira, eta zenbait eskualdetara zabaltzen dira, baina baita online formatuarekin ere, elkarreragineko zuzeneko streamingarekin. 2.425.000 €
"Barnetegi Teknologikoa" zerbitzua Gaitasun digitalak EIKTen gaien inguruko zabalkundea eta sentsibilizazioa. Helburua da hartan egiten den lana abiapuntu izatea parte-hartzaileek gaia beren erakundeen barruan sustatzeko, haren ezagutzak eta aplikazioak ETEei emaitzak hobetzen eta optimizatzen laguntzeko.
Metaposta zerbitzua Eraldaketa Digitala

Sinadura elektronikoko soluzioak, enpresaren edo herritarraren postontzi digitalean orotariko dokumentu elektronikoak entregatzeko eta zaintzeko zerbitzuak. SPRI, EJIE eta IZENPEren babesarekin egiten den zerbitzua.

  • Dokumentazioa bidaltzea
  • Sinadura elektronikoa
  • Komunikazio ziurtatuak
  • Zaintza elektronikoa
Industria Garapena 112.000.000 €
Bateratu Industria garapena Enpresen arteko bategite- eta/edo absortzio-eragiketak abian jartzearen ondorioz sortzen diren aholkularitzaeta notario-gastuak eta produkzio-inbertsioak babestea, enpresa horien biziraupena ziurtatuko duen produktibitatea eta lehiakortasuna handitu eta hobetu dadin. 3.000.000 €
Bilakatu Industria garapena Ekoizpen-inbertsioak bultzatzea, “Reshoring” prozesuekin edo EAEtik kanpoko geografia-puntuetan deslokalizatuta zeuden EAEko gaitasunen birlokalizazioarekin zerikusia dutenak, bai eta enpresaren jarduera negozio-, produktu- edo zerbitzu-ildo berrietarantz dibertsifikatzeko ekoizpen-inbertsioak ere. 525.000.000 €
Indartu Industria garapena Enpresetan lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa areagotuko duen produkzio-inbertsioa sustatzea, Europar Batasunak izendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko zonetan —betiere eskualdeentzako laguntzen maparen esparruan—, baita Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasa baino tasa handiagoa duten beste udalerri batzuetan ere, programaren oinarrietan jasotako ehunekoan. 20.000.000 €
Gauzatu industria Industria garapena Oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETEak sor eta gara daitezen sustatzeko aurrerakin itzulgarriak bultzatzea. 28.000.000 €
Renove 4.0 Industria garapena Makina eta/edo ekipamendu aurreratua (Hardwarea eta Softwarea) erosten laguntzea, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan fabrikazio aurreratuko eremuaren barruan teknologiak aplikatzeko 4.0 industria-proiektuak ezartzeko. 5.000.000 €
Bideratu Berria Industria garapena

Krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntza. Sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute.

Ulertzen da diruz lagundu daitezkeela aurkeztutako planetan jaso diren neurriak aplikatzearen ondoriozko kostuak.

3.500.000 €
Lortu Industria garapena Kanpoko laguntza profesionala ematea industriako eta zerbitzu aurreratuetako enpresei, baldin eta behar badute, elkarrekin birfinantzaketa-proiektua egin ahal izateko, zeinak, enpresaren abiapuntu operatibotik eta finantzariotik, enpresak jarrai dezan eta etorkizuna izan dezan bermatzeko egin daitezkeen jarduketak aztertuko baititu. 500.000 €
Baskeep Industria garapena Eusko Jaurlaritzak enpresen jarraitutasunari begira inbertsioak egiteko BasKeep plataforma sustatu du, SPRI enpresa-garapenerako agentziaren bidez. Plataforma horretan parte hartzen dute ekonomia, finantza eta inbertsioaren arloan zailtasunak dituzten euskal enpresek. BasKeep plataformaren helburua da zailtasunak dituzten euskal autonomia erkidegoko enpresen eta inbertsoreen arteko interakzioa dinamizatzea, eta, horretarako, enpresen jarraitutasunaren aldeko apustua egitea eta enpleguari eustea.
Trantsizo Energetikoa 150.190.724,04 €
Industria sektorearen Energia-Efizientzia Trantsizio Energetikoa

Laguntza-programaren helburua da karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murriztuko dituzten jarduketak egitea eta, hartara, Euskal Autonomia Erkidegoko energia efizientzia hobetzea.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketen tipologia:

  • Energia kontsumitzen duten ekipamendu eta instalazioak, prozesuak eta sistema osagarriak hobetzeko inbertsioak, edo energia-efizientzia handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologiarik onena erabiltzen duten beste batzuekin ordezteko inbertsioak. Ekonomia/energia ratio maximoa izango da urtebetean azken energian aurrezten den petrolio-tona baliokide bakoitzeko 14.379 euroko inbertsio hautagarria.
  • Energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan, ISO 50001 araua betetzen duen Energia Kudeatzeko
    Sistema ezartzea.
61.000.000 €
Moves III Trantsizio Energetikoa

Laguntza-programaren helburua da energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta, salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean, petrolioarekiko mendekotasuna murriztea. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan bultzatuko da garraiobide efizienteagoetarako transferentzia, energia berriztagarrien erabilera, energiaren aldetik efizienteagoak diren teknologien erabilera eta karga elektrikorako eta erregai alternatiboen hornidurarako beharrezkoak diren azpiegituren eskuragarritasuna. Honako pizgarri-programa hauek onartu dira:

  • Entxufa daitezkeen eta erregai-pila duten ibilgailu elektrikoak eros daitezen sustatzekoa.
  • Karga-azpiegituraren hedapena babestekoa.
16.378.574,63 €
Energia berriztagarri bidezko autokontsumoa eta biltegiratzea, eta bizitokian sistema termiko berriztagarriak ezartzea Trantsizio Energetikoa Laguntza-programaren helburu nagusiak dira, batetik, sektore kontsumitzaileen artean energia berriztagarri termikoen zein elektrikoen hedapena sustatzea, eta, bestetik, kontsumoaren kontrol handiagoa sustatzea, kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemen garapenaren bidez, baita Euskal Autonomia Erkidegoko industria bultzatzearen bidez eta industriarekin lotzen den enpresa-sektorea bultzatzearen bidez. 54.558.233,89 €
Pree 5000 Trantsizio Energetikoa

Laguntza-programaren helburua da azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murriztea Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eta 2007. urtea baino lehen eraiki ziren eraikinetan. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz:

  1. Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea.
  2. Energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien hobekuntza berokuntzako, klimatizazioko, hozteko, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazioetan.
  3. Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzea eta energia berriztagarriak erabilera termikoetarako erabiltzea.
1.554.450 €
Garraio-Floten eraldaketa Trantsizio Energetikoa

Laguntza-programaren helburua da salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko ibilgailu astunen parkea berritzea, karbono urriko energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen propultsiorako teknologien hedapena sustatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan automozioaren sektorea bultzatzea eta industria suspertzea.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak dira:

  1. Ibilgailuak txatarra bihurtzea.
  2. Karbono urriko energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak ero.
  3. Ibilgailuen propultsio modua aldatzea edo «retrofit» birmoldaketa.
  4. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea.
  5. Tren-autobideetarako erdi-atoiak erostea.
6.420.211,75 €
Energia Berriztagarri Termikoak Trantsizio Energetikoa

Laguntza-programaren helburua da instalazio berriztagarri termikoak ezartzea, ekonomiaren sektore guztien deskarbonizazioan laguntze aldera eta merkatuan haien lehiakortasuna sendotze aldera.
Honako pizgarri-programa hauek onartu dira:

  • Energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea industria-sektorean, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean, zerbitzuetan eta ekonomiaren beste sektore batzuetan, bizitegi-sektorea barne.
  • Bizitegi-erabilerakoak ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan energia berriztagarri termikoko instalazioak egitea
7.779.253,77 €
Itsas energia Trantsizio Energetikoa

Laguntza hauen helburua da ekonomikoki laguntzea garapen-bidean dauden itsasoko energia-teknologia erriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioetan. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz:

  • Olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Aerosorgailuen zimendu flotagarrien prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Itsas aerosorgailuen prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
  • Aurreko ataletan aipatutako prototipoen ekipo laguntzaile edo osagarrien proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean leudekeenak.
2.500.000 €
Nazioartekotzea 19.950.000 €
Gauzatu nazioarteko Nazioartekotzea Euskal enpresek kanpoan egiten dituzten inbertsio produktiboei aurre egiteko finantzaketa ematea. 5.000.000 €
Zabaldu Nazioartekotzea Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, fakturazio osoaren % 50etik beherako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. 2.500.000 €
Sakondu Nazioartekotzea Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, fakturazio osoaren % 50etik gorako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko, eta dibertsifikazioa sustatzeko merkatuetan guztizkoaren % 25etik beherako fakturazioarekin. 800.000 €
Elkartu Nazioartekotzea Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, elkarlanean proiektuak aurkezten dituzten erakunde eta enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. 500.000 €
Pilotu Nazioartekotzea Laguntzea nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen garapenei, eskala murriztu batean egingo diren egiteko modu, metodologia, proposamen eta abar berritzaileak proban jartzeko, eta, behin-behinean, kopia daitezkeenak, bolumen handiagoko proiektuetan lortutako esperientziatik abiatuta. 300.000 €
BEINT nazioartekotze bekak Nazioartekotzea Enpresa-nazioartekotzearen arloko prestakuntza espezialista, ezagutza teorikoak eta kanpo-merkataritzaren sustatzaile diren erakundeetan eta kanpoaldean finkatutako enpresetan (ahal dela Euskadikoak) praktikak egitea konbinatzen dituen ibilbide baten bitartez. 4.600.000 €
Global Training mugikortasun bekak Nazioartekotzea Edozein profiletako lanbide-heziketa atzerrian, eta ordainpeko praktikak egitea espezialitate akademiko bakoitzera egokitutako enpresa edo erakundeetan. Programaren helburu nagusia da EAEko gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna sustatzea eta lanbide-garapeneko beste kultura batzuetan sartzea. 6.250.000 €
Ekonomia landa eta Itsasertze Eremuetan 16.672.000 €
Erein Landaren garapena G4, G5 eta G6 landa-mailak dituzten landa-eremuen garapenari eta dibertsifikazio ekonomikoari laguntzea. 7.560.000 €
Leader Landaren garapena

G1, G2 eta G3 landa-eremuen garapen sozioekonomikoari laguntzea, honako hauetarako laguntza-lerroen bitartez:

  • Ekintzailetzari laguntzea: 140.000 €.
  • Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsioak: 3.180.000 €.
  • Besteren konturako kontratazioari laguntzea: 60.000 €.
  • Oinarrizko zerbitzuak eta azpiegiturak: 5.432.000 €.
  • Etxebizitza: 300.000 €.
9.112.000 €
Lehen Sektoreko ETEak 13.968.000 €
Arrantza-sektorea eta Akuikultura modernizatzea Arrantza Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorearentzako eta sektore akuikolarentzako laguntzak, Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014(EB) Erregelamenduan aurreikusitakoak. 10.963.000 €
Arrantza-eremuen garapenari laguntza Arrantza Euskadiko arrantza-udalerrien tokiko garapen-estrategia garatzen laguntzen duten proiektuak eta ekimenak babestea. 1.500.000 €
Itsasoratu Arrantza Itsas eta arrantza-eskoletan ikasketak egiten ari diren gazteentzako programa, tituludunei itsasontzietan ontziratzen laguntzeko, sektorean belaunaldien arteko erreleboa erraz dadin. 105.000 €
Ekoizpen Ekologikorako trantsizioa Nekazaritza Nekazaritzako euskal ekoizpen-sektorean ziurtatutako ekoizpen ekologikoa ezartzeko eta hartarako trantsizioa egiteko laguntzak. 500.000 €
Animalien ogizatearen ziurtagiria Nekazaritza EUSKO LABELekin lan egiten duten ABELTZAINTZAKO ustiategiak finantzatzea, animalien ongizatearen Welfair ziurtagiria lor dezaten. 400.000 €
Nekazaritzako dibertsifikazio azpisektoriala Nekazaritza Beren jarduera azpisektore lehiakor berrietara eta ekoizpen-nitxo berritzaile berrietara dibertsifikatzen duten edo kalitatezko produktuen eraldaketa eta merkaturatzea sustatzen duten nekazaritza-ustiategien titularrentzako laguntzak. 500.000 €
Elikagaien Industria 66.150.000 €
Lehiatu berria

Elikagaien industria sustapena

Sektore desberdinetan/proiektuetan eginiko inbertsioei laguntzea:

  1. Nekazaritza-jatorriko produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak.
  2. Baso-jatorriko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
  3. Arratza- eta akuikultura-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagai-industrietako inbertsioak, aurreko puntuetan sartzen ez direnak.
  5. Produktu ekologikoak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.
22.600.000 €
Lehiatu sustapena

Elikagaien industria sustapena

EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea elikagai-, arrantzaeta baso-produktuak, egoitza soziala EAEn duten nekazaritza-eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak. 700.000 €
MAE inbertsioa

Elikagaien industria sustapena

  1. Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko enpresen errendimendu orokorra eta merkatuaren eskaeretarako duten egokitzapena hobetzea, baita haien lehiakortasuna areagotzea ere.
  2. Laguntza finantzarioa ematea ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.
Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Sektoreko Biltzarrean esleitzen zaio EAEri. Erreferentzia: 3.000.000 €(2021eko ekitaldia).
ARDO_INB

Elikagaien industria sustapena

Mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programaren inbertsiorako laguntzei buruzko MAE Inbertsioa 2022 deialdian artatu ezin izan diren mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko inbertsio-proiektuei laguntzea; deialdi hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera eta Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2019-2023 programako neurriak aplikatzeko urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren arabera egin da. 1.500.000 €
MAE sustapena

Elikagaien industria sustapena

Mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna haztea eta ardoen kalitatea finkatzea, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen-eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzen bidez. EAEri Programak Hautatzeko Batzorde Nazionalean esleitzen zaio. Erreferentzia: 8.000.000 €(2021eko ekitaldia).
Basque Wine sustapena

Elikagaien industria sustapena

ETE-entzako laguntzak, barne-merkatuko (Estatuko sustapenerako). 500.000 €
Gastrobikain

Elikagaien industria sustapena

Gastronomia eta elikaduraren sektoreko ekimen estrategikoak ekonomikoki babestea, bi inbertsio-programaren bidez:

  1. Titulatu berrien negozio gastronomiko berriak.
  2. Ibilbide eta kalitate aintzatetsia duten negozioen bikaintasuna areagotzea.
500.000 €
Basque Label Okindegiak

Elikagaien industria sustapena

Basque Label Okindegiak markaren garapenean parte hartuko duten ohiko establezimenduei laguntzea, oinarrizko ekipamenduak erosteko eta/edo hobetzeko eta ikurrak, erakustegiak, altzariak, kartelak, eta abar markaren irudi berrira egokitzeko. 200.000 €
Kalitate-araubideak

Elikagaien industria sustapena

  1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzea. Ustiategi bakoitzari urteko prima bat emango zaio kalitate-araubideetan parte hartzeagatik, onuradunak izena ematen duen urtean hasi eta gehienez 5 urtez.
  2. Kalitate-araubidea duten produktuekin erkidegoko merkatuarentzat ekoizle-taldeek egindako informazio- eta sustapen-jarduerak garatzen laguntzea.
650.000 €
Onekin

Elikagaien industria sustapena

Ideiak landu eta proiektuak definitzeko prozesuetan pertsona ekintzaileei tresnak ematea.

  1. Negozioa abian jartzeko aholkularitza-lanak egiteko laguntzak.
  2. I+G proiektuen bideragarritasun-azterketak egiteko laguntzak.
  3. Patenteak eta beste aktibo immaterial batzuk lortu, baliozkotu eta defendatzeko gastuetarako laguntzak.
  4. Berrikuntza-arloko aholkularitza-lanak egiteko laguntzak.
  5. Digitalizazio-arloko aholkularitza-lanak egiteko laguntzak.
900.000 €
Berriker I+G+b laguntzak

Elikagaien industria sustapena

  • EAEko nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta arrantzako produktuen sektorean eta akuikulturan
    ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzea eta sustatzea.
  • Erakundeen lehiakortasuna eta barne-prozesuak hobetzea eta eraginkortasuna haztea, hazkunde jasangarriari laguntzea eta lankidetza sustatzea EAEko nekazaritza-eta basogintza-sektoreetan eta arrantzako produktuen sektorean eta akuikulturan.

Laguntza-lerroak:

  1. Garapen esperimentaleko proiektuak.
  2. Ikerketa-proiektuak (funtsezkoa eta industriala).
  3. Ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuak.
  4. Berrikuntza-proiektuak (proiektu estrategikoetarako ideia).
3.500.000 €
Lankidetza

Elikagaien industria sustapena

Gutxienez bi erakunderen artean lankidetzarako moduak sustatzea, LGPko zeharkako helburu hauei laguntzeko. Lankidetzako ildo hauek babestuko dira:

  1. Berrikuntzako Europar Elkarteko talde eragileak sortu eta funtzionatzea nekazaritzako ekoizpen- eta jasangarritasun-arloan.
  2. Nekazaritza-, elikadura- eta basogintza-sektoreetanproduktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzea.
  3. Batera lan egiteko prozesuak antolatzea eta instalazioaketa baliabideak partekatzea, baita zerbitzu turistikoak garatzeko edo merkaturatzeko ere.
  4. Produktuak merkaturatzea eta sustatzea, merkaturatzeko bide laburrak eta tokiko azokak abian jarriz edo garatuz.
  5. Klima-aldaketa murrizteko edo egokitzeko batera egindako jarduerak garatzea.
  6. Biomasaren hornikuntza jasangarria, elikagaiak egiteko eta energia eta prozesu industrialak ekoizteko.
  7. Osasun-arretarekin, gizarteratzearekin, erkidegoan babestutako nekazaritzarekin eta ingurumenaren eta elikaduraren inguruko heziketarekin zerikusia duten jardueren dibertsifikazioa.
1.500.000 €
Elikaduraren digitalizazioa

Elikagaien industria sustapena

Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzen eta sustatzen laguntzea, lehiakortasuna eta baliabideen optimizazioa hobetze aldera, laguntza bikoitzarekin:

  1. Digitalizazio-prozesua hasteko prozesuak, sistema digitalak txertatuz.
  2. Digitalizazio-fase aurreratuagoak, 4.0 teknologia txertatuz.
  3. Inpaktu handiko prozesuak, proiektu estrategikoen bidez.
2.000.000 €
Ikertalent bekak

Elikagaien industria sustapena

Doktorego-tesiak egiteko ikertzaileak eta langile teknologoak trebatzea, EAEko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren, merkatuen, marketinaren eta enpresa-antolakuntzaren alorretan garatu beharreko I+G+b proiektuetan sartuz eta parte hartuz, bi programaren bidez:

  • Ikertzaileen programa: 12 beka.
  • Langile teknologoak trebatzeko programa: 10 beka.
1.600.000 €
HANDITU

Elikagaien industria sustapena

Inbertsio handiei lagundu hainbat sektoretan / proiektuetan:

  1. Nekazaritza-jatorriko produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsio handiak.
  2. Basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta elikadura industrietan inbertsioak, aurreko puntuetan sartzen ez badira.
25.000.000 €
HANDITU INNOVA

Elikagaien industria sustapena

Nekazaritza-ekoizpenean berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak, honako hauetan:

  1. Uztak biltzeko robotikako inbertsioak.
  2. 4.0 zehaztasuneko eta teknologiako makineria nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean, honako helburu hauekin:
    • Produktu kimikoen erabilera murriztea, batez ere produktu fitosanitarioen eta ongarrien erabilera.
    • Laboreen trazabilitatea eta kalitatea kontrolatzea ereiteko eta lantzeko fasean.
    • Abereen geolokalizazioa.
    • Abereentzako itxitura digitalak.
  3. Berotegietako goi-teknologiako instalazioak, argiztapen-, berokuntza- eta ureztatze-sistemetarako.
  4. Prozesu osoak digitalizatzea jezte-ustiategietan (behiak, ardiak eta ahuntzak).
  5. Ustiapeneko mindak prozesatzeko eta tratatzeko teknologia handiko makinak.
  6. Ureztatzeko instalazioak, goi-teknologiakoak, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 46. artikuluan azaldutakoaren arabera.
5.000.000 €
Bioekonomia 3.100.000 €
Bioekonomia

Elikagaien Kalitatea eta Industria

Bioekonomiaren arloan berrikuntza-proiektuak egitea sustatzea eta bultzatzea, bi lerroren bidez:

  • 1. lerroa, proiektu pilotuak garatzeko laguntzak.
  • 2. lerroa, proiektu erakusleak garatzeko laguntzak.
3.100.000 €
Ekonomia Zirkularra eta Igurumena 7.000.000 €
Ingurumeneko proiektuetarako laguntzak Ekonomia Zirkularra Europar Batasuneko ingurumena babesteko arauetatik haratago doazen inbertsioei laguntzea edo, araurik ezean, babes maila handitzen dutenei, etorkizuneko legeriari aurrea hartuz. Ingurumen arloko azterlanetarako, lurzoru kutsatuen saneamendurako eta aholkularitza zerbitzuetarako. 5.000.000 €
Ekonomia Zirkularreko berrikuntza-laguntzak Ekonomia Zirkularra Industria-enpresetan ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak garatzea, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, lehengaien kontsumoa eta hondakinen isurketa murrizteko, enpresa-jarduera jasangarriak sortzeko eta ekonomia zirkularrarekin lotutako enpresen arteko lankidetzak sendotzeko. 1.000.000 €
ETE zirkularra Ekonomia Zirkularra

Euskadi 2030eko ekonomia zirkularreko plana bultzatzea, eta, horretarako, lehiakortasun-balio jasangarria hobetzeko merkatu-tresna eta metodologia onartuak aplikatzea eta enpresa txiki eta ertainetatik negozio-eredu zirkularragoetarako trantsizioa erraztea.

Basque Green Deal ingurumen-politikako tresna jakin bati erantzuten dioten proiektuen garapena finantzatzen da. Horretarako, banakako lana eta taldeko ikaskuntza konbinatuko da, bitarteko eragileek gidatuta.

Proiektuek helburu hauek izan ditzakete: aukera zirkularrak identifikatzea; bizi-zikloaren ikuspegia aplikatzea eta merkatuan bereiztea; erregulazio zirkular berriei aurrea hartzea; ospea hobetzea eta balio-katearen jasangarritasuna areagotzea; edo produktuetan eta zerbitzuetan estrategia zirkular berriak aplikatzea.

1.000.000 €

Azken aldaketako data: