Enpresentzako Laguntza eta Zerbitzuen Katalogoa, 2021erako
68 LAGUNTZA-PROGRAMA - 432.200.000 €
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA ETA ATXIKITAKO SOZIETATE PUBLIKOAK
Teknología I+G | 210.200.000 € | ||
Hazitek | I+G | Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia-arloan bezala estrategia-arloan ere, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan. | 91.300.000 € |
Emaitek plus | I+G | Laguntza ematea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko ikerketa kooperatiboko ikerketa-zentroei eta foku anitzeko teknologia-zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako, finantzazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean. | 68.000.000 € |
Elkartek | I+G | Elkarlaneko Ikerketa egiteko laguntza ematea, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan | 40.000.000 € |
Azpitek* | I+G | I+G+b jarduerak garatzeko behar diren ekipamendu zientifiko-teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko eta dauden azpiegituren funtzionamendurako laguntza. | 5.300.000 € |
Bikaintek | Teknologoak kontratatzea enpresetan | I+G proiektuen garapenerako laguntza ematea, eta, horretarako, doktore-titulua duten ikertzaileak kontratatu eta industria-doktoregoak egin; hala, laneratzeko bidea erraztuko da eta ekoizpen-egituran talentua sartuko da. | 5.600.000 € |
Berrikuntza | 6.180.000 € | ||
Innobideak | Berrikuntza | Lehiakortasuna hobetzea eta, horretarako, berrikuntzarako, kudeaketa hobetzeko, pertsonen partaidetzarako, beren negozio-ereduak egokitzeko eta/edo dimentsioa sendotzeko proiektuak bultzatzea. | 3.300.000 € |
Hazinnova | Berrikuntza | Gauzen bidezko laguntzak ematea, Euskadiko enpresen berrikuntza ez-teknologikoa sustatzeko, mikroproiektuak eginez. | 2.400.000 € |
BDIH Konexio | Berrikuntza | Manufaktura-enpresetako produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digitalak eta jasangarriak sartzeko laguntza, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eratzen duten aktiboen gaineko bideragarritasuna, aholkularitza eta laguntza teknikoa aztertzeko proiektuen bidez. | 480.000 € |
Ekintzailetza | 4.200.000 € | ||
Ekintzaile/Barnekintzaile | Ekintzailetza | Industriako eta zerbitzu aurreratuetako izaera berritzailea duten proiektuak bultzatzea, EAEn dauden “Bussiness Innovation Center” (BIC) zentroen tutoretzapean daudenak, ideia heltzeko fasean eta abiarazteko fasean. | 3.100.000 € |
Bind 4.0 | Ekintzailetza | Enpresa eta startup teknologikoen arteko elkarreragina dinamizatzea, industria adimendunaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren eremuetan proiektu berritzaileenen garapena sustatzeko. | 700.000 € |
Barnekintzaile | Ekintzailetza | Euskadiko enpresa-egituran barne-ekintzailetza sustatzeko BICei laguntza emateko dirulaguntza izenduna. | 400.000 € |
Basque Funtsa | Ekintzailetza | BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza ematea, mikroenpresa, industriako edo lotutako zerbitzuetako ETEentzat. | Funtsak |
Aurrera | Ekintzailetza | BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza ematea, informazioaren gizartearen eta komunikazioen eremuko enpresak badira eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira. | Funtsak |
Eraldaketa Digital | 15.660.000 € | ||
Adimen Artifizial* | Transf digital | Adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuei laguntza ematea. | 2.000.000 € |
Banda zabal | Transf digital | Banda zabal ultralasterreko sareak zerbitzu-mota hori ez duten Euskadiko enpresetara zabaltzea. | 400.000 € |
5 G* | Transf digital | 5G teknologiak ezartzeko proiektuetarako laguntza ematea, enpresa-eremuaren barruan ekonomiaren trantsizio digitalerako aukera emateko. | 1.683.933,43 € |
Basque industry 4.0 | Transf digital | Hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea. | 2.300.000 € |
Industria digitala | Transf digital | Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) integratzeko laguntza ematea. | 3.600.000 € |
Zibersegurtasuneko programa | Transf digital | Industriako zibersegurtasuna sustatzea, bereziki IT/OT Inguruneetarako (Information Technology / Operational Technology) zibererasoei aurre egiteko babes-sistemak bateratzeko eta integratzeko proiektuak. | 2.500.000 € |
BAIT/IT TXARTELA | Transf digital | Pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten erabileraren inguruan dituen gaitasunak egiaztatzea. Administrazio publikoek eta enpresa pribatuek BAIT/IT Txartelaren egiaztapena eskatzen dute, zenbait lanpostutara sartzeko aukera izateko. | 500.000 € |
Gaitasun digitalaz | 2.660.000 € | ||
|
Industria garapen | 65.000.000 € | ||
Bateratu - Finkapena* | Industria garapen | Ekoizpenaren gaitasuna areagotzeko ekoizpen-inbertsioak bultatzea, kontzentrazio-prozesuetan murgilduta egotearen ondorioz. | 3.000.000 € |
Bilakatu - Dibertsifikazioa+reshoring* | Industria garapen | EAEko gaitasunak birlokalizatzeko prozesuekin zerikusia duten inbertsioetarako eta enpresaren jarduera dibertsifikatzeko ekoizpen-inbertsioetarako laguntza ematea. | 11.000.000 € |
Indartu | Industria garapen | Nerbioi Ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean eta langabezia-tasa EAEko urteko batez bestekoa baino %15 handiagoa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-gaitasuna sortzera eta/edo handitzera bideratzen den inbertsioa sustatzea. | 12.000.000 € |
Gauzatu | Industria garapen | Oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETEak sor eta gara daitezen sustatzeko aurrerakin itzulgarriak bultzatzea. | 28.000.000 € |
Renove 4.0 | Industria garapen | Makina eta/edo ekipamendu aurreratua (Hardwarea eta Softwarea) erosten laguntzea, 4.0 industria-proiektuak eta fabrikazio aurreratukoak ezartzeko. | 5.000.000 € |
Bideratu Berria | Industria garapen | Krisian dauden enpresen berregituraketa eta berrabiaraztea sustatzea. Epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko berregituraketa-planen barruan jaso diren neurrietarako laguntza ematea. | 5.000.000 € |
Lortu - Finantza Profesionalizazioaren* | Industria garapen | Kanpoko laguntza profesionala ematea, birfinantzaketa-proiektua egiteko, zeinak, enpresak jarrai dezan eta etorkizuna izan dezan bermatzeko egin daitezkeen jarduketak aztertuko baititu. | 1.000.000 € |
Malgutze-neurriak | Industria garapen | Malgutze-neurri hauek hartzen dira GAUZATU-INDUSTRIA, GAUZATU-KANPOKO EZARPENAK, INDARTU, BIDERATU, BIDERATU BERRIA eta BIDERATU COVID-19 programen esparruan: itzulketak geroratzea eta inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko epeak luzatzea. | - |
Energia-trantsizioareko laguntzak (Ansola) | 32.700.000 € | ||
Itsas energien laguntza-programa | Garapen-bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioetan laguntzea: olatu-energia hartzeko gailuen proba esperimentalak, aerosorgailuen zimendu flotagarrienak, itsas aerosorgailuenak eta prototipo horien ekipo laguntzaile edo osagarrienak. | 2.500.000 € | |
Efizientzia energetikoa etxebizitxen birgaitzea | Programa honen laguntzak EAEn dauden eraikin osoetako jarduketetara bideratuko dira (bizitegi-erabilerako indibidualak / kolektiboak edo beste edozein erabileratakoak, besteak beste administraziokoak, osasunekoak, irakaskuntzakoak, kulturakoak, etab.), Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legearen (azaroaren 5eko 38/1999 Legea) 2.1 artikuluak araututakoetara, baldin eta eraikina 2007aren aurretik eraiki bada. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz. | 11.200.000 € | |
Moves II Plana | Laguntza-programaren helburua da ekonomikoki laguntzea mugikortasun efizienterako eta jasangarrirako inbertsioetan. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz: Energia alternatiboen bidezko ibilgailuen erosketa, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren ezarpena, bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistemen ezarpena eta lanerako mugikortasun jasangarriko neurriak ezartzea | 4.500.000 € | |
Azpitek* (Aurrezpena eta efizientzia, mugikortasun Eraginkorra, biomasa) |
Ekonomikoki laguntzea efizientzia energetikoko jarduketak (sektore tertziarioa eta administrazioa), energia berriztagarrietakoak, bai sorkuntza termikoan (biomasa, geotermia), bai autokontsumorako sorkuntza elektrikoan (eguzki-instalazio fotovoltaikoa, minihidraulikoa eta minieolikoa) eta garraio eta mugikortasun jasangarrietakoak. | 14.500.000 € |
Naizoarteko | 21.300.000 € | ||
Gauzatu nazioarteko | Nazioarteko | Finantzaketa ematea kanpoan Euskadiko enpresen inbertsio produktiboak egiteko. | 5.000.000 € |
Zabaldu | Nazioarteko | Diruz laguntzea, fakturazio osoaren % 50etik beherako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. | 3.000.000 € |
Sakondu | Nazioarteko | Diruz laguntzea, fakturazio osoaren % 50etik gorako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko, eta dibertsifikazioa sustatzeko merkatuetan guztizkoaren % 10etik beherako fakturazioarekin. | 800.000 € |
Elkartu | Nazioarteko | Diruz laguntzea, elkarlanean proiektuak aurkezten dituzten erakunde eta enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. | 900.000 € |
Pilotu | Nazioarteko | Laguntzea nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen garapenei, eskala murriztu batean egingo diren egiteko modu, metodologia, proposamen eta abar berritzaileak proban jartzeko, eta, behin-behinean, kopia daitezkeenak, bolumen handiagoko proiektuetan lortutako esperientziatik abiatuta. | 400.000 € |
BEINT Nazioarteko bekak | Nazioarteko | Enpresa-nazioartekotzearen arloko prestakuntza espezialista eskaintzea, ezagutza teorikoak eta kanpo-merkataritzaren sustatzaile diren erakundeetan eta kanpoaldean finkatutako enpresetan (ahal dela Euskadikoak) praktikak egitea konbinatzen dituen ibilbide baten bitartez. | 5.000.000 € |
GlobalTraining Mugikortasun bekak | Nazioarteko | Edozein profiletako lanbide-heziketa eskaintzea atzerrian, eta ordainpeko praktikak egitea espezialitate akademiko bakoitzera egokitutako enpresa edo erakundeetan. Programaren helburu nagusia da EAEko gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna sustatzea eta lanbide-garapeneko beste kultura batzuetan sartzea. | 6.200.000 € |
Ekonomia landa-eremuan | 15.660.000 € | ||
Erein PRIBATUAK | landa-garapen | G4, G5 eta G6 landatartasun-mailako landa-eremuetan ekonomia-dibertsifikazioa garatzea, eta, horretarako, nekazaritza-dibertsifikaziorako, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak eta enplegua eta autoenplegua sortzeko jarduketak abian jartzea. | 7.560.000 € |
Leader | landa-garapen | G1, G2 eta G3 landa-guneen garapen sozioekonomikoan laguntzea, honako hauetara bideratutako laguntza-ildoen bidez: ekintzailetza, enpresen sorkuntza, handitzea eta modernizazioa, kontratazioa, azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak eta etxebizitza. | 7.300.000 € |
Itsaspen | landa-garapen | Zona litoralen sustapena eta garapena bultzatzea eta, horretarako, oinarrizko zerbitzuak hobetzea eta ondare historiko-monumentala, kulturala, etnografikoa, naturala eta itsaso eta arrantzakoa zaharberritzeko jarduketak bultzatzea. | 500.000 € |
Lehen sektoreko ETEak | 21.300.000 € | ||
Flota Modernizatzea | Arrantza | Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntzak banatzea; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduak ezartzen dituenak. | 17.500.000 € |
Arrantza-eremen garapenerako laguntzak | Arrantza | Euskadiko arrantza-udalerrietako toki-garapenerako estrategia garatzen laguntzea. | 2.200.000 € |
Itsasoratu, Arrantzako prestakuntza | Itsas eta arrantza eskoletan ikasten ari diren tituludunak ontzietan ontzira daitezen bide ematea eta, hala, sektoreko belaunaldi-txandakatzea sustatzea. | 100.000 € | |
Ekoizpen ekologikorako trantsizioa* | Nekazaritza | Ustiategi/kooperatiba/erakundeei laguntzea, ekoizpen ekologikoa edo ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko (plan berdeak). | 500.000 € |
Nekazaritza-ustiategiak* | Nekazaritza | Ustiategiak finantzatzea, animalia-ongizateko Welfair ziurtapena eskuratzeko. | 400.000 € |
Ekoizpen-ntxo berriak* | Nekazaritza | Honako hauetarako laguntza ematea: beste azpisektore batzuetara edo sustatu beharreko beste azpisektore batzuetara (fruitu lehorrak, lupulua, ahuntz-azienda…) bideratutako inbertsioak/proiektu pilotuak/negozio-planak, eskulanak. | 300.000 € |
Nekazaritza-ustiategien digitalizazioa* | Nekazaritza | Ustiategietako titularrak ustiategiak digitalizatzen lagunduko duten prestakuntza-ikastaroetara joateko eta ekipamenduan inbertitzeko finantzaketa. | 300.000 € |
Elikagaien industria | 22.200.000 € | ||
Lehiatu sustapena | Elikagaien industria sustapena | Kanpo-sustapenerako laguntza ematea, bai eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, merkataritzako, industriako eta nabigazioko ganberek edo kanpo-merkataritzan enpresei laguntzen dieten antzeko erakundeek standa duten azoketan eta euskal enpresei azoka-espazioa eskaini zaien azoketan parte hartzen laguntzea. | 500.000 € |
Lehiatu inbertsioa | Elikagaien industria sustapena | Nekazaritzako, basogintzako, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioetarako laguntza ematea, bai eta nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak eskuratzeko proiektuetarako ere. | 13.000.000 € |
MAE inbertsioa | Elikagaien industria sustapena | Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua hobetzea eta merkatuaren eskarietara hobeto egokitzea eta haien lehiakortasuna areagotzea. Laguntza finantzarioa ematea ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. | 5.000.000 € |
Lehiatu Ardoa | Elikagaien industria sustapena | Honako kategoriaren bateko ardo-produktuak kanpoan sustatzen laguntzea: a) Jatorri-deitura babestua duten ardoak, b) Adierazpen geografiko babestua duten ardoak eta c) Ardo-mahatsaren barietatea (edo barietateak) zehaztua duten ardoak | 600.000 € |
Basque Wine sustapena | Elikagaien industria sustapena | Barne-merkatuan sustatzen laguntzea. | 400.000 € |
Sustapen ekologikoa | Elikagaien industria sustapena | Ekologiko izaerako produktu eta formatu berriak garatzea, eraldatzea eta sortzea, eta packaging-a eta etiketak egokitzea. | 1.000.000 € |
Basque Label Okindegiak | Elikagaien industria sustapena | Basque Label okindegiak» markaren garapenean parte hartzen duten establezimendu tradizionalak bultzatzea. | 400.000 € |
Basque Label Arraindegiak | Elikagaien industria sustapena | Markaren garapenean parte hartzen duten establezimendu tradizionalak bultzatzea. | 400.000 € |
Onekin | Elikagaien industria sustapena | Onekin programa. Balio-kateen (elikadura eta egurra) eta Euskadiko lurraldearen ekintzailetzari, berrikuntzari eta digitalizazioari laguntzea. | 900.000 € |
I+G elikagaien eta egurraren katean | 8.800.000 € | ||
Berriker I+G laguntzak | Elikagaien industria | Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta arrantza- eta akuikultura-produktuenetan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatu eta sustatzea. | 2.500.000 € |
Elikagaien eta egurraren katearen I+G | I+G | Barne-sistemen garapena eta berrikuntza sustatzea, lehiakortasuna hobetzera, baliabideak optimizatzera eta sustapena hobetzera bideratuak. | 1.000.000 € |
Elikagaien digitalizazioa | Elikagaien industria + egurra | Euskadiko enpresei zientzia- eta teknologia-gaitasun berritzaile eta bikainetara jotzeko aukera izan dezaten bide ematea, kontuan hartuta beharrezkoak direla fabrikazio digitalaren ingurunean industria adimendunaren erronkei aurre egin ahal izateko. | 2.000.000 € |
Gastrocoop | Elikagaien industria | Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea, Landa Garapenerako Programaren zeharkako honako helburu hauei laguntzeko: berrikuntza bizkortzea, ingurumen-alderdiak hobetzea, klima-aldaketa arintzea/hartara egokitzea. | 1.600.000 € |
Doktoregaien kontratua | Elikagaien industria | Langile ikertzaileak eta langile teknologoak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko alor zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan, marketinean eta enpresa-antolakuntzan garatuko diren I+G+b proiektuetan sartzea. | 1.700.000 € |
Ekonomia zirkularra, bioekonomia | 9.000.000 € | ||
Bioekonomia | Proiektu pilotuak eta proiektu eraldatzaileak sustatzea eta kanpo-proiektuak detektatu eta erakartzea. | 3.000.000 € | |
Ingurumen proiektuetarako laguntzak | Ekonomia iraunkorra | Europa Batasuneko ingurumena babesteko arauetatik haratago doazen inbertsioei laguntzea edo, araurik ezean, babes maila handitzen dutenei, etorkizuneko legeriari aurrea hartuz. Ingurumen arloko azterlanetarako, lurzoru kutsatuen saneamendurako eta aholkularitza zerbitzuetarako. | 4.000.000 € |
Ekonomia zirkularra eta klima laguntzak | Ekonomia iraunkorra | Industria-enpresetan ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak garatzea, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, lehengaien kontsumoa eta hondakinen isurketa murrizteko, enpresa-jarduera jasangarriak sortzeko eta ekonomia zirkularrarekin lotutako enpresen arteko lankidetzak sendotzeko. | 1.000.000 € |
ETE zirkularra | Ekonomia iraunkorra | Euskadiko 2030eko ekonomia zirkularraren estrategia bultzatzea, informazio-/prestakuntza-plataformetarako sarbidea sustatzeko erronka eta aukera berrietan. | 1.000.000 € |
ETEei eta autonomoei finantza-laguntza ematea | 500.000.000 € | ||
ETEentzako eta autonomoentzako finantzaketa-lerroa | Finantzaketa | Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei likidezia ematea | 500.000.000 € |
Azken aldaketako data: