Enfokamer: Euskadiko merkataritzaren behatokia

Enplegua euskal merkataritzan

Enplegua euskal merkataritzan

Atal honetan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Estatistika Organoak egindako Euskal AEko Gizarte Segurantzako afiliazioen hiruhilekoko bilakaerari buruzko txostenak jasotzen dira.

2024ko lehengarren hiruhilekoko datuak

Urte arteko bilakaera

2024ko lehenengo hiruhilekoan, Merkataritza eta Ibilgailuen konponketaren sektoreko jardueretan, guztira, 134.023 afiliatu daude Gizarte Segurantzan (Euskal Autonomia Erkidegoan alta emanda dauden afiliatu guztien % 13,3). Afiliazio kopurua sektorean % 0,7 igo da (2024ko 1. hiruhilekoa 2023eko 1. hiruhilekoaren aldean).

 Merkataritza eta ibilgailuen konponketaren sektoreko afiliazioak

Merkataritzaren sektoreak euskal ekonomia osoak baino igoera txikiagoa izan du non afiliazioek % 2 ko hazkundea izan dute aldi honetan.

Sektorean gora egin duten soldatapekoek (% +2,3) eta behera autonomoek (% - 3,1 ).

Jarduera-adarraren araberako analisia

Sektoreko jardueretako afiliazioak, termino absolutuetan, 958 afiliatu gehiago erregistratu ditu (% 0,7) 2023eko lehenengo hiruhilekoan baino. Ibilgailuen salmenta eta konponketan 325 afiliazio gehiago erregistratu dira (% 2,6), handizkako merkataritzan 431 afiliazio gehiago ( % + 1,1) eta, azkenik, txikizkako merkataritzan 202 afiliatu gehiago (% 0,3).

 Merkataritza eta ibilgailuen konponketaren sektoreko afiliazioak

Afiliazioak sexuaren arabera aztertzea

Generoari dagokionez, portaera oso feminizatua da txikizkako sektorean, % 68 emakumeak eta % 32 gizonak; Ibilgailuen salmenta eta konponketan eta handizkako merkataritzan, berriz, gizonezkoen enplegu-ratioa 4,9 eta 2,2 da, hurrenez hurren.

Txikizkako merkataritzaren afiliazio motaren eta generoaren araberako alderaketa eginez gero, soldatakoetan % 70,7a dela, eta autonomoetan % 63,3a dela, ikus daiteke.

Ilustración sobre el histórico

Sar zaitez eduki osora eta aurreko hiruhilekoetako txostenetara.

Txosten guztiak kontsultatzea Flecha derecha

Merkataritzaren behatokia logotipoa

Kontaktua

Helbidea

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Facebook X Instagram Pinterest Linkedin