Enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezien garapena
- Enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezien deialdia eta horien oinarri espezifikoen argitalpena, non jasoko baitira deitutako lanpostu-kopurua, behar diren titulazioak, betekizun espezifikoak (baldin badaude), deitutako lanpostuen hizkuntza-eskakizunak (eta horiek lanpostuetara iristeko eskakizun edo merezimendu diren), baloratuko diren merezimenduak eta balorazio-baremoa.
- Deialdia argitaratzeak hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea irekitzea dakar.
- Prozesuek parte hartzeko bi txanda izan ditzakete gehienez (askea eta barne-sustapena). Txanda bakoitzak bi modalitate ditu: orokorra eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetakoa.
- Eskabideak aurkeztea, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak, eta eskabideak zuzentzeko epea irekitzea.
- Hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak eta hautaketa-prozesuko probarako deialdia (probaren eguna, ordua eta lekua adierazita).
- Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
- Oposizio-fasea, baztertzailea eta proba batez osatua. Hautaketa-prozesuko proba egitea, derrigorrezkoa eta baztertzailea, deialdiko oinarri espezifikoetan deialdirako aurreikusitako gai-zerrendari buruzkoa (administrarien, laguntzaileen eta laguntzako langileen talde profesionalaren kasua) edo oinarri orokorretan aurreikusitako gai-zerrenda orokorrari buruzkoa eta oinarri espezifikoetan aurreikusitako eskala edo kategoriako berariazko gai-zerrendari buruzkoa. Proba honen ezaugarriei eta proba prestatzeko argitaratuko diren materialei buruzko erreferentziak 23. oinarri orokorrean (funtzionarioen kidegoak eta eskalak) eta 21. oinarri orokorrean (lan-kategoriak) daude, baita Gai orokorrak izeneko atalaren Proba: hautaketa-prozesu bereziak izeneko azpiatalean ere.
- Oposizio-aldiaren balorazioa. Oposizio-aldiko emaitzen zerrendak argitaratzea (behin-behinekoak eta behin betikoak). Oposizio-faseko behin betiko emaitzak argitaratzeaz batera, 10 egun balioduneko epea ezarriko da hautaketa-prozesuan baloratuko diren merezimenduak alegatzeko.
- Lehiaketa-fasea: oposizio-fasea gainditu dutenek alegatutako merezimenduak aztertu eta baloratzea. Hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira baloratuko diren merezimenduak eta balorazio-baremoak.
- Hautagai bakoitzaren azken kalifikazioaren argitalpena. Kalifikazio hori oposizio-fasean, lehiaketa-fasean eta egiaztatutako hizkuntza-eskakizunaren balorazioan (azken hori merezimendua denean, eta ez betekizuna) lortutako puntuen baturari dagokiona izango da.
- Deialdiaren xede diren lanpostuak argitaratzea.
- Hautatu behar dituzten izangaiek lanpostuak aukeratzea. Hautatutako pertsonen zerrendak (behin?behinekoak eta behin betikoak).
- Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak hala eskatzen dien pertsonek betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko dokumentuak aurkeztea, prozesuan zehar modu frogagarrian egiaztatu ez den dokumentazioa delako edo eskatzaileek prozesu osoan bete beharreko baldintza pertsonalei buruzko dokumentazioa delako.
- Izendapena eta lanpostuaz jabetzea (funtzionarioak) eta lan-kontratu finkoa (lan-kontratudunak).