Egoitza elektronikoa

Zeladorea

2022/05/03 - 2022/06/02
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Osakidetza
Lehiaketa:
Zeladorea
Lanpostua:
Zeladorea
Plaza-kopurua:
Txanda askeko deialdia: 191 destino. Sarbide orokorra: 178. Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 13.
Mota:
Estatutupeko langileak
Kontratu-mota:
Estatutupeko langileak
Taldea:
E
Titulazioa:

Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Egindako ikasturteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea) izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Beste baldintza batzuk:

a) Nazionalitatea: Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunaren arabera, langileen joan-etorri askea aplika dakiokeen Estaturen bateko nazionalitatea izatea.Atal horretan jasotzen da, era berean, onartuak izan daitezkeela aurreko paragrafoan aipatzen diren nazionalen ezkontideak, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, eta izangaiaren eta bere ezkontidearen ondorengoak, baldin eta bi ezkontideak ez badaude zuzenbidez bananduta, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, euren kargu bizi badira.

b) Adina: 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez gainditzea.

c) Titulazioa: deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo titulu horiek jasotzeko eskubideak eskabideak aurkezteko epearen barruan ordainduta izatea.Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, edo titulua ondorio profesionaletarako aitortzea, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (otsailaren 21eko 103/2014 Errege Dekretuak aldatu zuen errege-dekretu hori), aplikatzekoak diren heinean.Homologazio- edo aitorpen-prozesuaren ondoren lortutako titulazioak geroago aurkeztea onartuko da, betiere homologazio- edo aitorpen-eskabidea hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egin bada. Egoera horretan gainditu duten izangaiek eskatutako titulazioa egiaztatu beharko dute destinoak aukeratzeko epea amaitu baino lehen.

d) Gaitasun psikofisikoa: destinoan normaltasunez jarduteko behar den gaitasun psikofisikoa izatea. Gaitasun hori egiaztatzeko, hautaketa-prozesua gainditu ondoren, azterketa medikoa egin beharko da horretarako zehaztuko den zentroan, eta baldintza hori bete beharko da lanpostuaz jabetu ahal izateko.

e) Diziplina-espediente bidez osasun-zerbitzu edo administrazio publiko batetik bereizita ez egotea, enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezi irmoa ez izatea, eta adingabeekin lanbidean jardutea eragozten duen kausaren batean ez egotea, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege rganikoaren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean ezartzen denaren arabera. Azken horren bidez Osakidetzako adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Bestalde, a) paragrafoan aipatutako beste estatu batzuetako nazionalitatea duten pertsonen kasuan, edo Espainiakoaz gain beste nazionalitate bat dutenen kasuan, gainera, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta jatorrizko herrialdean edo nazionalak diren herrialdean funtzio publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez izatea, bai eta beren jatorrizko herrialdean edo nazionalak diren herrialdean lanbidean adingabeekin aritzea eragozten dien delituengatik epai irmo bidez kondenatuta ez izatea ere; hau da, 1996ko urtarrilaren 15eko Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aipatutako delituengatik kondenatuta ez egotea, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenarekin bat etorriz f) Esleitutako destinoan lanean hasten den unean indarrean dagoen araudiaren araberako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea bazter utzita.Esleitutako destinoaz jabetu aurretik agintaritza eskudunak parte hartzen den kategoria/lanpostu funtzionalarekin bat datorren ohiko lanbideari dagokion ezintasun iraunkor absolutuko edo ezintasun iraunkorreko egoera onartzen badu, atal honetan ezarritako aldintza ez da beteko. Egoera horretan dagoen pertsonak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio egoera hori, ezintasun iraunkorra aitortzeko jakinarazpena jasotzen duenean.

g) Jabetzan lanposturik ez izatea estatutupeko langile finko gisa, lortu nahi den kategoria berean, edozein dela ere haren administrazio-egoera. Oinarri hauetan arautzen den prozesuan zehar, plaza jabetzan lortzen baldin bada Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batean lortu nahi den kategoria bereko estatutupeko langile finko gisa, jakinarazi beharko zaio Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari gertatzen den unean.

h) Inskripzio-eskubideak ordaintzea: dagokion kategoriarako eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu izana inskripzio-eskubideak.

i) Sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik (sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen galbideratzea, bai eta gizakien salerosketa ere) epai irmo bidez kondenatua ez izatea, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera (lege horrek Prozedura Zibilaren Legea eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen ditu).

j) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein baldintza betetzen dela, hizkuntza-eskakizuna barne, hori sartzeko baldintza den kasuetan.

 

Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

E taldea: 10 euro.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketa-prozeduretan parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bidez egin beharko dute, Osakidetzaren web-orrian dagoen eskabidea betez. Horretarako helbidea hauxe da: www.osakidetza.euskadi.eus

Aurrez aurrekoa:

Salbuespenez, ondoko tokietan eskabidea aurkezteko egokituko diren lekuetara joanda egin ahal izango da:

– Bilbo.

– Donostia / San Sebastián.

– Vitoria-Gasteiz.

eta horiek zehatz-mehatz non dauden komunikabideetan eta Osakidetzaren webgunean jakinaraziko da.