Egoitza elektronikoa

Lan-poltsa baten deialdia, Adingabeen Hezitzaile kategorian lan-kontratuko langileen aldi baterako beharrak betetzeko.

2021/05/25 - 2021/05/29
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE)
Lehiaketa:
Lan-poltsa baten deialdia, Adingabeen Hezitzaile kategorian lan-kontratuko langileen aldi baterako beharrak betetzeko.
Lanpostua:
Adingabeen Hezitzaile
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, beharrezkoa izango da tituluen homologazioa edo tituluak egiaztatzen dituzten agiriak edukitzea.

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo

b) Europar Batasuneko gainerako estatuetako kide bateko nazionalitatea izatea, edota Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenak direla bide langileen zirkulazio-askatasuna aplikatu daitekeen estatu bateko nazionalitatea. Gainera, Espainiako edo Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako bateko nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte har dezakete, nazionalitatea edozein dutela ere, bai ere Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenak direla-eta langileen zirkulazio-askatasuna ezar daitekeen estatu bateko nazionalitatea dutenen ezkontideek, dagokion hitzarmenak hala jasotzen badu eta zuzenbidez banatuta ez badaude. Halaber, baldintza beretan har dezakete parte haien ondorengoek eta haien ezkontidearen ondorengoek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak edo haien pentzuan bizi diren adin horretatik gorakoak badira. Aurreko lerroaldeetan adierazitako atzerritarrak eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak administrazio publikoetara iritsi ahal izango dira, espainiarrek dituzten baldintza berdinetan.

c) Hamasei urte beteta izatea eta, hala dagokionean, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adinetik gorakoa ez izatea.

d) Dagokion izendapenaren ondoriozko eginkizunak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

e) Ez edukitzea hautatu nahi den kategoria bereko lan-kontratudun langile finkoaren izaera.

f) Ez egotea kategoria bereko GUFEko indarreko lan-poltsaren barruan.

g) Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako zerbitzutik edo autonomia-erkidegoetako edozein organo konstituzional edo estatutarioren zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikorako erabat desgaituta edo berezita egon ere, lan-kontratudun langileen kasuan bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Espainiar nazionalitatea ez den beste nazionalitate bateko hautagaiek egiaztatu beharko dute, halaber, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

h) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako titulu hauetako bat izatea: Gizarte Hezkuntzako diplomatura edo unibertsitate-gradua edo beste unibertsitate-titulu batzuk, hau da, gradua, diplomatura edo lizentziatura, dagokion Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialak emandako gaikuntzarekin. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, beharrezkoa izango da tituluen homologazioa edo tituluak egiaztatzen dituzten agiriak edukitzea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaera-orriak eranskinean ageri den eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira, telematikoki, www.ifas.bizkaia.eus erakundearen web-orrian eskuragarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez.

Halaber aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.