Egoitza elektronikoa

Giza Baliabidetako Arduraduna

2022/08/01 - 2022/09/29
Inprimatu
Pasai Donibane
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Pasaiako Portuko Agintaritza
Lehiaketa:
Giza Baliabidetako Arduraduna
Lanpostua:
Giza Baliabidetako Arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Giza baliabideen eta antolamenduaren funtzioaren plangintzan parte hartzea, baita horrekin zerikusia duten politikak eta prozesuak koordinatzea eta ezartzea ere.

 Funtzio nagusiak

 -              Antolamenduaren eta giza baliabideen funtzioaren plangintzan laguntzea.

-              Giza baliabideen kudeaketa eta garapen politikak koordinatzen eta egiten laguntzea (hautapena, trebakuntza, barne-komunikazioa, mugikortasuna, plangintza, ordainketa, etab.).

-              Beste sail batzuei antolamenduaren arloan (hierarkikoa eta funtzionala) aholku ematea.              

-              Lan-legeriari, gizarte-segurantzari eta erlazionatutako araudi fiskalari  buruzko gaietan langileak informatzea.

-              Lan-arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten jardueren garapenean laguntzea (segurtasun eta osasun batzordea, trebakuntza, etab.).

-              Ordezkaritza sozialarekin zerikusia duten jardueretan laguntza ematea (negoziazio kolektiboa, etab.).

-              Langileen pertsonala administrazio-jarduerak egitea (kontratazioa, altak eta bajak, nominak, aseguru sozialak, langileen kontrola, diziplina-espedienteak, baimenak, gastuak, etab.).

-              Bere lanpostuaren esparruan ezarritako segurtasuneko, datuak babesteko, kalitateko, hizkuntza kudeaketako, eta ingurumeneko politikak betetzen direla zaintzea.

-              Bere jarduerarekin zerikusia duten txostenak, azterketak, proiektuak eta aurrekontuak egitea eta haietatik eratorritako dokumentazio administratiboa kudeatzea.

-              Bere funtzioen edukiarekin zerikusia duten jardueretan sailei laguntzea.

-              Esleitutako baliabide materialak eta giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, bere funtzioak egiteko erabilgarri dituen baliabide guztiak erabiltzea.

-             Lanpostuaren zereginarekin zerikusia duen jarduera oro

Titulazioa:

Unibertsitate Lizentziatura edo gradoa Lan Harremanetan, Lanaren Zientzietan, Enpresa Zientzietan, Enpresen Administrazioan edo Zuzenbidean .

Hizkuntza eskakizuna:

3HE

Beste baldintza batzuk:

1.     Nazionalitatea

a)    Espainiar nazionalitatea izatea.

b)    Europako Batasuneko partaide den estaturen bateko nazionalitatea izatea.

c)     Beste nazionalizatea izanda ere, Europako Batasuneko partaide diren beste estatuetako nazionalen ezkontideak, betiere legez bereizita ez badaude, baita haien ondorengoak eta ezkontidearenak ere, baldin eta bi ezkontideak legez bereizita ez badaude, eta hauek hogeita bat urtetik beherakoak edo adin hori gaindituta duten ondorengoak badira eta horien kontura bizi badira.

d)    Europako Batasunak hitzartutako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplikagarria zaion estaturen batekoa izatea.

e)    Adierazitako aurreko ataletan barne ez dauden pertsona atzerritarrek Espainian legezko erresidentzia badute.

2.   Gutxienez 16 urte izatea eta, bere kasuan, jubilazio arrunterako adina maximoa ez izatea.

3.   Lanpostu honi atxikituta dauden funtzioak bete ahal izateko bateraezina diren gaixotasunak edo muga fisiko edo psikikoak ez izatea.

4. Ezintasuna duten aurkezten diren pertsona hautagaiek, ehuneko hogeita hamahiruko edo ezintasun-maila handiagoa aitortuta dutela egiaztatu beharko dute eta Administrazio Publikoen organo eskudunek emandako ziurtagiria aurkeztuko dute baita ere egiaztatzeko deialdian eskainitako lanpostu honi dagozkion lanak egiteko gaitasuna dutela.

 5. Diziplina-zehapenaren ondorioz zerbitzutik kendu ez izana, ezta sektore publikoan funtzioak betetzeko gaitasun gabetua ez egotea. Bateraezintasun kausatan ez egotea funtzio publikoak gauzatzeko.

6.  Hautaketa prozesuan aurkeztutako edozein datu edo dokumentu faltsifikatu izanak ekarriko du pertsona hautagaiaren kanporatzea.

Onartzea
Elektronikoa:

Dokumentazioa Pasaiako Portu Agintaritzaren egoitza elektronikoan (https://sede.pasaiaport.gob.es) dagoen erregistro elektronikoan txertatu ahal izango dute, "Erregistro elektronikoa" esteka sakatuz. Izapidea elektronikoki osatzeko, indarrean dagoen ziurtagiri elektroniko batekin sartu behar da (NAN-e barne), edo cl@ve PIN24H edo cl@ve sistema iraunkor baten bidez.

Aurrez aurrekoa:

Osatutako eta sinatutako eskaerak, gehi entregatu behar den beste dokumentazio guztia, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Giza Baliabidetako Zerbitzuan edo Erregistro Orokorran aurkeztu beharko dira eskaerak aurkezteko azken egunaren 14:00 baina lehen (ordutegia astelehenik ostiralera: 7:30tik-14:30ra) edo posta zertifikatuaren bidez bidaliko dira (Helbidea: Giza Baliabideen Zerbitzua-Pasaiako Portuko Agintaritza, Portu Barrutia z/g. 56 posta kutxatila, 20110 Pasaia), eta kasu horretan, gutun-azal irekian aurkeztuko da bidalketa, posta-funtzionarioak data eta zigilua jarri ahal izateko, eskaera epe barne aurkeztu dela ziurtatzeko.

  • Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek web orrian:http://www.pasaiaport.eus/eu/portua/portuko-agintaritza/enplegu-eskaintzak dagoen eskaera-eredua deskargatu eta osatu beharko dute, III eranskinean ere jaso dena.