Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Itzulpengintzako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa)
Sarbide orokorraren modalitatea: 3
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 3
- Kontsultei erantzutea
- Itzultzea eta itzulpenak gainbegiratzea
- Prestakuntza ematea eta euskararen terminologia lantzea.
Ikasketa-eremu guztietako tituluak (gradua, lizentzia, ingeniaritza eta arkitektura).
Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna bete behar da.
- Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
- Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
- 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
- Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
- Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– Interpretazioan gaituta egotea; honako hauen bidez egiaztatu beharko da:
– Gaitasun profesionala euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara zinpeko itzulpen eta interpretazio lanak egiteko.
– Itzulpengintza eta Interpretazioko gradu-titulua, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, edo
– 5 urteko esperientzia edozein administrazio publikotan, euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskararako interprete gisa.
Lehenengo bi baldintzak merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira. Esperientziaren kasuan, deklarazioaz gain, egiaztagiriaren kopia bat erantsi beharko da.
– B1 mailako ingelesa edo frantsesa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
– B1 mailako ingelesa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
– B2 mailako ingelesa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu behar da, 9.7 oinarri orokorrean ezarritako moduan.
Eskainitako lanpostuen zerrendan —oinarri orokorretako 12.2 apartatuan egiten zaie erreferentzia— hauek zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
- Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, 120 puntu lor daitezke gehienez. - Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, 80 puntu lor daitezke gehienez, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan A1 azpitaldeko Itzulpengintza kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,083 puntu emango dira, gehienez ere 22 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,151 puntu emango dira, gehienez ere 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.
i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak
ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.
a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat
b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):
b.1) Titulu hauek baloratuko dira (10 puntu lor daitezke gehienez):
– 5 puntu emango dira 023201 Euskararekin zerikusia duten Espainiako hizkuntzak eta dialektoak (PDF, 706 KB) ikasketa-eremuko titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia).
– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua eta lizentzia):
023201 Espainiako hizkuntzak eta dialektoak (PDF, 706 KB)
023101 Ingelesa (PDF, 199 KB)
023102 Hizkuntza klasikoak (PDF, 192 KB)
023901 Hizkuntza modernoak eta aplikatuak (PDF, 193 KB)
023103 Atzerriko beste hizkuntza batzuk (PDF, 214 KB)
Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.
b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko itzultzaile karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
- Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
- Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
- San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Hitzordua eskatzeko:
- Interneteko formularioa
- Aurretiko hitzordurako telefonoa: 945 01 77 03 (08: 30-14: 00)
Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)
Gai-zerrenda espezifikoa.
1 Araudia
– Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna.
– 10/1982 Oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Arautzekoa.
– 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuarena (2/2012 Legea otsailaren 9koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legea aldatzekoa).
– 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
– 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa.
– Itzulpen zerbitzuetarako ISO 17100:2017 araua.
2 Deontologia eta estatus profesionala
– Sekretu profesionala, etika eta deontologia, itzulpengintzan.
– Itzultzaileen ikusgarritasuna eta ikusezintasuna. Lan-estatusa eta elkargo profesionalak. EIZIE.
3 Esaldiaren antolaera. Sintaxia
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (I). Komunikazioaren edukiak eta formak; euskararen distantziak: tipologia eta kultura-ingurunea; testugileak zer duen aukerako.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (II). Galderatik erantzuna, galdegaiaren kokagunea(k).
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (III). Funtzio informatiboen aurkezpen orokorra.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (IV). Esaldiaren gunea.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (V). Esaldiaren periferia eta tarteki-aparteak: esaldizkoak, perpaus zein sintagma arruntezkoak, espezializatuak.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (VI). Aposizio-tartekiak.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (VII). Argumentuak eta adjuntuak nola egokitzen diren funtzio informatiboetara; mintzagai/galdegai (tema/rema) jokoa.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (VIII). Aditzaren kokagunea.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (IX). Ezezko perpausak eta esaldiak.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (X). Mendeko perpausen funtzioa eta antolaera: aginterazko esaldiak; aditza aurretik doan beste esaldi mota batzuk (performatiboak, narratiboak?); mendeko perpaus txertatuak (izenlagun-funtziokoak); menderatu arinak.
– Esaldiaren antolaera ikuspegi informatiboa oinarri hartuta (XI). Mendeko perpausen funtzioa eta antolaera: gainerako menderatuak (adjuntuak: zirkunstantzialak eta egitura bimenbreetakoak); menderagailuaren muga gainditzeko aukera.
– Esaldien arteko lotura (I). Anaforak.
– Esaldien arteko lotura (II). Lokailuak.
– Esaldien arteko lotura (III). Aditz-isiltzea.
– Esaldien arteko lotura (IV). Sasimenderakuntza.
– Esaldien arteko lotura (V). Nominalizaziozko joskera.
– Esaldien arteko lotura (VI). Adjektiboa esaldi; esaldi-kateak eta aditz-isiltzea.
– Esaldien arteko lotura (VII). Trinkotzeko aukerak; elkarketaren sotiltasuna.
4 Estiloa. Kalko okerrak
– Hizkuntzak eta haien arteko eraginak. Kalkoak.
– Nola identifikatu kalko okerrak.
– Kalkoen mailaz mailako sailkapena eta adibideak.
– Kalko okerrak. Euskaraz kalko okerrak saihesteko formula egokiak.
– Estiloa: euskaraz estilo egokia lortzeko oinarrizko gomendio nagusiak. Arazoak eta konponbideak.
– Estilo eta hizkuntza liburuak. Estilo liburu nagusiak euskaraz.
– EIMA: hizkuntza irizpideak.
5 Euskaltzaindia, euskararen akademia. Arauak.
– Euskaltzaindia: historia eta jarduera arauemaile, akademiko eta instituzionala.
– Euskaltzaindiaren hizkuntza baliabideak eta argitalpenak.
6 Euskaltzaindiaren Arauak.
7 Gramatika.
– Perpausa: definizioa eta motak. Perpausaren egitura eta osagaiak.
– Hitzen ordena perpausaren barnean. Ordena markatua eta ordena markatu gabea. Euskarazko tradizioak, ordenari dagokionez. Galdegaia, mintzagaia eta iruzkina. Testu-antolatzaileen eginkizuna.
– Testu-kohesioa. Konexio-mekanismoak. Testu-antolatzaileak: motak eta egitekoak.
– Izen-sintagma: funtzioak eta osagaiak. Izenak eta izen-ordainak: funtzioak eta motak. Determinatzaileak: sailkapena.
– Adjektiboak: funtzioa eta motak. Aposizioa.
– Aditz-sintagma: funtzioa, egitura eta osagaiak.
– Aditza euskaraz: sailkapenak. Aspektua, tempusa, modua, pertsona eta numeroa. Komunztadura. Forma alokutiboak.
– Euskal aditz laguntzailea: sailkapena eta formak. Aditz trinkoak.
– Adberbioak: funtzioa, ezaugarriak eta sailkapenak. Lokuzio eta perpaus adberbialak. Postposizioa.
– Deklinabidea euskaraz. Definizioa. Formak eta kasuak. Kasu-formen aldaerak hitzen ezaugarrien arabera. Deklinabide mugagabea.
– Perpaus elkartuak: motak. Juntadurazko perpausak eta mendeko perpausak. Juntagailuak eta menderagailuak.
– Euskal lexikoa. Hitzak sortzeko bideak. Hitz elkartuak eta eratorriak. Hizkuntza-maileguak eta neologismoak. Zabalkuntza semantikoa, berrezarpen lexikala eta berrikuntza fonologikoa.
– Euskal ortografia: arau nagusiak. Puntuazio-markak.
– Laburdurak, siglak eta sinboloak euskaraz eta gaztelaniaz. Sinboloen adierazpena zientziaren eta teknikaren esparruan.
– Gaztelaniaren ortografia eta gramatika.
– Erreferentzia anaforikoak eta kataforikoak gaztelanian.
– Konektoreak gaztelaniak.
– Substantibizazioa gaztelaniak.
– Maiuskulak eta minuskulak gaztelanian.
– Ortografia eta extranjerismoen idazkera gaztelanian.
8 Hizkera administratiboa. Itzulpen administratiboa.
– Itzulpenaren eginkizuna gizarte eta administrazio elebidun edo eleaniztunetan.
– Itzulpen administratiboa XX. eta XXI. mendeetako Europan.
– Euskarazko itzulpen administratiboaren historia: joerak eta gaur eguneko egoera.
– Terminologia eta itzulpengintza. Euskarazko eta gaztelaniazko terminologia juridiko-administratiboa.
– Terminologiaren problematika itzulpen administratiboan. Euskarazko terminologia administratiboa bateratzea. Euskalterm.
– Hizkera administratiboa euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan. Hizkera estandarraren eta administratiboaren arteko loturak.
– Testu administratiboen itzulpena: sorburu testuarekiko zorroztasuna, eta komunikagarritasuna; joerak.
– Fideltasuna, argitasuna eta komunikagarritasuna testu administratibo eta juridikoen itzulpenetan. Euskararen eta gaztelaniaren kasua itzulpen administratibo eta juridikoetan: irizpideak eta estrategiak.
9 Hizkera inklusiboa eta ez sexista euskaraz eta gaztelaniaz.
10 Hizkuntzaren prozesamendu automatikoa, itzulpen automatikoa, OLI Tresnak.
– Hizkuntzaren prozesamendu automatikoa eta itzulpen automatikoa.
– Itzulpenaren automatizazioa: Itzulpen automatikoaren definizioa eta bilakaera.
– Itzulpen automatikoaren sistemak eta haien kalitatea eta ebaluazioa.
– Postedizioa: postedizioa, itzulpena eta berrikuspena. Postedizio-motak.
– Teknologia berriak eta itzulpena: itzulpen automatikoa eta ordenagailuz lagundutako itzulpena. Itzulpen automatikoa eta euskara.
– Ordenagailuz lagundutako itzulpena (OLI tresnak: SDL Trados, Multiterm): itzulpen-memoriak eta terminologia kudeatzeko tresnak. Itzulpen automatikoa: ereduak. Itzulpen automatikoa euskararen kasuan.
– Itzulpengintzarako baliabideak eta tresnak: hiztegiak, entziklopediak, terminologia-bankuak, corpusak, hizkuntza-kontsultarako zerbitzuak, zalantzategiak, zuzentzaile automatikoak eta bestelako tresna informatikoak, Internet.
11 Interpretazioa.
– Interpretazioa: kontzeptua, ezaugarriak eta historia. Interpretazioaren berezitasunak itzulpenarekin alderatuta.
– Interpretazio modalitateak eta interpretazio teknikak. Interpretaziorako behar diren trebetasunak.
– Interpretazioa Justizian. Bitartekaritza kulturala.
12 Itzulpenen kalitatea, zuzenketa, berrikusketa, postedizioa…
– Itzulpenaren kalitatea. Autozuzenketa. Berrikuspena eta zuzenketa. Irizpideak eta mailak testu itzulien zuzenketan. Zuzenketaren garrantzia ordenagailuz lagundutako itzulpenetan.
– Akatsak itzulpenean: mailak eta balorazioa. Zuzentzaile ortografikoak.
– Itzulpengintzarako baliabideak eta tresnak: hiztegiak, entziklopediak, terminologia-bankuak, corpusak, hizkuntza-kontsultarako zerbitzuak, zuzentzaile automatikoak eta bestelako tresna informatikoak, Internet.
– Itzulpen automatikoaren sistemak eta haien kalitatea eta ebaluazioa
– Postedizioa: postedizioa, itzulpena eta berrikuspena. Postedizio-motak
13 Itzulpengintza. Itzulpenaren teoria. Itzulpenaren historia
– Itzulpena: definizioa eta itzulpen-motak. Itzulpen-printzipioak, -prozesuak, -teknikak eta -baliabideak.
– Itzulgarritasuna eta itzulezintasuna. Itzulpengintza eta kulturak. Munduari buruzko ikuskerak. Hizkuntzaren unibertsalak.
– Baliokidetasunaren arazoa itzulpengintzan. Baliokidetasun-motak.
– Itzulpengintza egungo munduan (I): itzulpengintza eta ideologia; itzulpengintza eta feminismoa; itzulpengintza eta postkolonialismoa.
– Itzulpengintza egungo munduan (II): itzulpengintza eta teknologia berriak; ikus-entzunezko itzulpena; lokalizazioa; itzulpengintza kolaboratiboa, komunitate-itzulpengintza, crowdsourcing-a eta CT3; itzulpengintza profesionala eta borondatezkoa.
– Itzulpengintza egungo munduan (III): itzulpengintza espezializatua; itzulpengintza zientifikoa eta teknikoa; itzulpengintza marketinean eta publizitatean.
– Itzulpengintza eta elebitasuna. Itzulpengintzaren eginkizuna gizarte eta administrazio elebidun edo eleaniztunetan. Itzulpengintza eta korredakzioa.
– Itzulpengintza eta hizkuntza minorizatuak: itzulpenaren beharra eta itzulpengintza normalizaziorako tresna gisa. Euskararen kasua: berariazko arazoak.
– Itzulpengintzaren rola administrazioko euskararen normalizazioan. Administrazioko hizkeraren ezaugarriak euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan. Hizkuntza estandarra eta administrazioko hizkera: loturak eta diferentziak.
– Fideltasuna, argitasuna eta komunikagarritasuna testu administratibo eta juridikoen itzulpenetan. Euskararen eta gaztelaniaren kasua itzulpen administratibo eta juridikoetan: irizpideak eta estrategiak.
– Itzulpenaren arazo nagusiak euskara/gaztelania binomioan. Esaldiaren antolamendua gaztelaniatik euskarara egindako itzulpenetan.
– Hizkuntza arrunta eta espezialitateko hizkuntza. Erregistro linguistikoak.
– Estilo- eta hizkuntza-liburuak. Estilo-liburu nagusiak euskaraz.
– Itzulpengintzaren historiako gertakari nagusiak: ekarpen praktikoak eta teorikoak Historian barna.
– Joera teoriko eta ikuspegi garaikideak itzulpen-ikasketen gainean (XX. eta XXI. mendeak).
– Euskarazko itzulpengintzaren historia: bilakaera eta gertakari historiko nagusiak.
– Itzulpenaren teoria bat garatzea.
– Korrespondentziaren printzipioak (I). Itzulpen-mota ezberdinak; itzulpenean dauden oinarrizko orientabide bi; kulturaren eta hizkuntzaren aldetiko distantziak; itzulpenaren definizioa.
– Korrespondentziaren printzipioak (II). Baliokidetza formalerantz bideratutako itzulpenaren printzipio eraentzaileak; baliokidetza dinamikorantz bideratutako itzulpenaren printzipio eraentzaileak; baliokidetza formaleko itzulpenen eta baliokidetza dinamikoko itzulpenen arteko tentsioguneak; itzulpenean baliokidetza dinamikoa onartzeko dagoen mailaren murriztapenak.
– Itzultzailearen zeregina.
– Itzulpen-prozedurak.
– Itzulpenaren kontzeptu berri bat.
– Itzulpenaren izaera (I). Mezua erreproduzitzea; baliokidetza gehiago identitatea baino; baliokidetza naturala; hurbileneko baliokidetza; esanguraren lehentasuna; estiloaren garrantzia; lehentasunen sistema bat; testuinguruaren koherentziak lehentasuna du hitzen korrespondentziaren gainean.
– Itzulpenaren izaera (II). Zergatik testuinguruaren koherentziak lehentasuna izan behar duen hitzen korrespondentzien gainean; baliokidetza dinamikoak lehentasuna du korrespondentzia formalaren gainean; informazio-eginkizuna; adierazpen-eginkizuna; aginte-eginkizuna; korrespondentzia formalaren eta baliokidetza dinamikoaren arteko erkaketa; jasotzaileen beharrizanek lehentasuna dute hizketaren formen gainean.
– Analisi gramatikala (I). Gramatikak badu esangura bat; eraikuntza gramatikal berberak esangura ezberdinak izan ditzake; perpaus nuklearrak.
– Analisi gramatikala (II). Egitura konplexuak dituzten hitzak; egituraren aldetik konplexuak diren terminoen motak; azaleko egituren eta egitura nuklearren arteko harremanak; elementuen egituren eginkizuna zehaztea testuinguruaren bidez; atzera-transformazioa parafrasiaren mota bat legez; zatien arteko harreman berak adieraz ditzaketen eraikuntza ezberdinak; transformazio gramatikalak, egitura nuklearrak oinarri hartuta; egitura nuklearren serieen analisia.
– Esangura erreferentziala (I). Esanguraren adierazpena; esanguraren kodetze sintaktikoa; hitz ezberdinen esangura lotuen analisia; hitzen esanguren arteko harreman hierarkikoak.
– Esangura erreferentziala (II). Arlo semantikoen teilakatzeak; hitz baten esangura lotuen analisia; irudizko adieren arazoa; unitate semantikoaren tamaina.
– Esangura konnotatiboa.
– Transferentzia (I). Arazo pertsonalak transferentzian; transferentziaren faseak; aldaketa semantikoak transferentzian.
– Transferentzia (II). Egitura-aldaketak.
– Berregituratzea (I). Hizketaren aldaerak; hizkuntzaren mailak literatura-tradizioa duten gizarteetan; hizkuntzaren aldaketaren faktoreak; ahozko eta idatzizko estiloak; hizkuntzaren maila soziologikoak; hizkuntzaren egoera-mailak; diskurtsoen motak.
– Berregituratzea (II). Estiloaren tasunen sailkapena; diskurtsoaren egitura
– Itzulpena egiaztatzea.
14 Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala. Zinpeko itzultzaileak.
– Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (I). Hitzaurrea, helburua eta eskumenak.
– Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (II). Eginkizunak, eta azken xedapenetako lehenengoa.
– Zinpeko itzultzaileak: 88/2009 Dekretua, apirilaren 21ekoa, zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzkoa.
15 Letra Larrien Erabilera.
– Letra larrien erabilera euskaran (I). Letra larriei buruzko ohar orokorrak; letra larriaren kokatze-funtzioa.
– Letra larrien erabilera euskaran (II). Letra larriaren nabarmentze-funtzioa: pertsona- eta jainko-izen bereziak.
– Letra larrien erabilera euskaran (III). Letra larriaren nabarmentze-funtzioa: animalia-izen bereziak; gauzakien izen bereziak eta abstrakzioak.
– Letra larrien erabilera euskaran (IV). Letra larriaren nabarmentze-funtzioa: entitate abstraktuak.
– Letra larrien erabilera euskaran (V). Letra larriaren nabarmentze-funtzioa: leku-izenak.
– Letra larrien erabilera euskaran (VI). Letra larriak noiz ez diren erabili behar.
16 Lokalizazioa.
– Itzulpengintza egungo munduan: itzulpengintza eta teknologia berriak; ikus-entzunezko itzulpena; lokalizazioa (Windows, SAP, aplikazio informatikoak); itzulpengintza kolaboratiboa, komunitate-itzulpengintza, crowdsourcing-a eta CT3; itzulpengintza profesionala eta borondatezkoa.
17 Ortotipografia.
– Ortotipografia (I). Letrakera arrunta, letrakera etzana, letrakera lodia, kakotxak.
– Ortotipografia (II). Oinarrizko adieraz besteko izen berezien deklinabidea, erdal izen bereziak, siglak, laburdurak.
– Ortotipografia (III). Neurri izenak, ehunekoak, ordinalak, bi puntuen ondorengo idazkera, barra, marratxoa, bibliografia nola aipatu.
– Ortotipografia euskaraz (I): aldaera tipografikoak, kakotxak, barrak, marrak eta bestelako zeinuak erabiltzeko irizpideak.
– Ortotipografia euskaraz (II): letra larriak erabiltzeko irizpideak eta maileguak eta hitz elkartu eta eratorriak idazteko erak.
– Ortografia eta ortotipografia gaztelaniaz. Arau eta irizpide nagusiak. Ortotipografiako eskuliburuak gaztelaniaz.
18 Puntuazioa.
– Puntuazioa euskaran (I). Atarikoak; puntuazioa: jarraibide praktiko batzuk: puntua, koma.
– Puntuazioa euskaran (II). Jarraibide praktiko batzuk: puntu eta koma, bi puntuak, etenpuntuak, galdera-marka eta harridura-marka, parentesiak eta marra parea, marra bakarra, komatxoak; puntuazio-kontuak lantzeko zenbait kontzeptu.
– Puntuazioa euskaran (III). Esaldien artean erabiltzeko puntuazioa.
– Puntuazioa euskaran (IV). Esaldi barnean erabiltzeko puntuazioa: koma soilaren esparrua.
– Puntuazioa euskaran (V). Tartekien puntuazioa.
– Puntuazio-markak (I): puntua, koma, puntu eta koma.
– Puntuazio-markak (II): bi puntuak, etenpuntuak.
– Puntuazio-markak (III): galdera eta harridura markak, marra luzeak, parentesiak, elkarrizketa-marrak.
– Puntuazio-markak (IV): komatxoak / aipu markak.
– Puntuazio-markak (V): apostrofoak, zehar-marra edo barra etzana.
– Tildeak gaztelaniaz.
– Puntuazio-markak gaztelanian.
19 Soziolinguistika. Hizkuntzaren normalizazioa.
– Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak: elebitasuna, diglosia, hizkuntza-gutxiengoak, hizkuntza gutxituak. Euskara, hizkuntza gutxitua.
– Hizkuntza-normalizazioa. Hizkuntza baten normatibizazioa eta estandarizazioa. Estandarizazio ereduak: a) idazkera bateratua, b) dialekto baten hedapena. Euskararen estandarizazioa.
– Itzulpena hizkuntza gutxituetan. Itzulpenaren eginkizuna hizkuntza normalizazioaren prozesuan.
– Eusko Jaurlaritzan euskararen erabilera normalizatzeko irizpide orokorrak eta plan nagusia. VI. plangintzaldia (2018-2022).
– Toponimia eta normalizazioa. Toponimia EAEn.
20 Terminologia.
– Terminologiaren oinarriak. Terminologia bankuak.
– Terminologia eta itzulpengintza. Euskarazko eta gaztelaniazko terminologia juridiko-administratiboa.
– Terminologiaren problematika itzulpen administratiboan. Euskarazko terminologia administratiboa bateratzea. Euskalterm. Terminologia administratiboaren baterakuntza euskaraz.
– Terminologia Batzordea (Eusko Jaurlaritza).
– UZEI. Hiztegi terminologiko eta lexikografikoak. Tresnak, zerbitzuak eta kontsultak. Hiztegi lexikografikoak.
– Terminologiaren erreferentzia lanak. Metodologia eskuliburua eta Terminologia hiztegia.
21 Testua.
– Testua. Testu motak: deskribapen, narrazio, azalpen, argudio eta jarraibide testuen ezaugarri orokorrak.
– Testua. Egokitasuna, kohesioa eta koherentzia.
– Perpausa eta testua: zuzentasun gramatikaletik testura.