Egoitza elektronikoa

Etxeko Laguntza Zerbitzuko Laguntzaile

2021/12/21 - 2022/01/18
Inprimatu
Markina-Xemein
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lea Artibaiko Amankomunazgoa
Lehiaketa:
Etxeko Laguntza Zerbitzuko Laguntzaile
Lanpostua:
Etxeko Laguntza Zerbitzuko Laguntzaile
Plaza-kopurua:
5
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

Etxeko laguntzailearen berezko eginkizunak honako hauek dira:

1. Arreta pertsonala.

2. Etxeko arreta.

3. Etxeko edo familiako hezkuntza.

4. Gizarteratzea eta komunitate-integrazioa.

Titulazioa:

— Menpekotasun egoeran daudenei arreta soziosanitarioa emateko teknikaria edo
erdi mailako graduko baliokide den titulazioa:
• Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikaria (LOGSE).
• Klinikako teknikari laguntzailea (LHI).
• Psikiatriako teknikari laguntzailea (LHI).
• Erizaintzako teknikari laguntzailea (LHI).
• Menpekotasun-egoeran daudenei arreta emateko teknikaria (LOE).
• Arreta soziosanitarioan teknikaria (LOGSE).
• Gizarteratzeko goi mailako teknikaria, 2017ko abenduaren 30ean laguntzaile
pertsonala edo etxeko laguntzaile kategorian lanean dabiltzanak.

 

Hizkuntza eskakizuna:

— Euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea edo dagokion euskara-mailako proba gainditzea.

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasunaren kide den estatuetako bateko nazionalitatea izatea, edo,

Europar Batasunak egindako eta Estatu Espainiarrak berretsitako nazioarteko

tratatuei jarraiki, langileen zirkulazio askea ezarri ahal zaion estatuetako bateko

nazionalitatea izatea.

Era berean, Europar Batasuneko nazionalitatea duen pertsonaren ezkontideak

ere parte hartu ahal izango du, baldin eta zuzenbidez banandurik ez badago.

Halaber, Europar Batasuneko nazionalitatea duen pertsonaren ondorengoek eta

bere ezkontidearenek ere esku hartu ahal izango dute, ezkontideak zuzenbidez

banandurik ez badaude eta ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak

badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

Orobat, aurreko paragrafoko egoeran ez dauden eta Estatu Espainiarrean bizi

diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute. Horiek, lanpostuetarako hautatuak

izanez gero, kontratua formalizatu aurretik, kontratuaren xede den jarduera

egiteko administrazio-baimena dutela egiaztatu beharko dute.

b) 16 urte beteta izatea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsi gabe egotea.

c) Gaitz edo minusbaliotasun fisiko edota psikikorik ez izatea dagozkion zereginei

aurre egiteko.

d) Diziplinako espediente bidez Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo Tokiko Administraziotik

baztertuta ez egotea.

e) Deialdiaren oinarri berezietan adierazitako gidabaimena izatea.

f) Ibilgailuaren erabilgarritasuna, erabiltzaileen etxeetara heltzeko premiazkoa denean

hiri barruan bizi ez direlako.

g) Menpekotasun egoeran daudenei arreta soziosanitarioa emateko teknikaria edo

erdi mailako graduko baliokide den titulazioa:

— Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikaria (LOGSE).

— Klinikako teknikari laguntzailea (LHI).

— Psikiatriako teknikari laguntzailea (LHI).

— Erizaintzako teknikari laguntzailea (LHI).

— Menpekotasun-egoeran daudenei arreta emateko teknikaria (LOE).

— Arreta soziosanitarioan teknikaria (LOGSE).

— Gizarteratzeko goi mailako teknikaria, 2017ko abenduaren 30ean laguntzaile

pertsonala edo etxeko laguntzaile kategorian lanean dabiltzanak.

Oharrak:

— B1 gidabaimena.

— Ibilgailuaren erabilgarritasuna.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak epe horretan eta Lea Artibai Amankomunazgoko Lehendakaritzari zuzenduta aurkeztuko dira, Erakundearen Erregistroan (Markina-Xemein, Patrokua Jauregia, Xemein etorbidea 13). Ordutegia honako hau da: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, egun horiek lanegunak badira Lea Artibai Amankomunazgoarentzat.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Deialdia
Gaiak:

GAITEGI OROKORRA

1. Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen, Apirilaren 2ko, 7/1985 Legea. IV titulua. Beste Toki Erakundeak.

2. Euskal Herriaren Autonomia Estatutua: Abenduaren 18ko 3/1979 Lege organikoa. Atariko titulua.

3. Lea Artibai Amankomunazgoko Estatutuak. Xede orokorrak (1go artikulutik 3garrenera).

4. Lea Artibai Amankomunazgoko Estatutuak. Gobernu organoak (10garren artikulutik 18garrenera).

5. Lea Artibai Amankomunazgoko Estatutuak. Pertsonala (19. artikulua).

GAITEGI ESPEZIFIKOA

6. Etxez etxeko laguntza-zerbitzua, urriaren 6ko 185/2015 Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan. Definizioa eta helburua.

7. Etxez etxeko laguntza-zerbitzua, urriaren 6ko 185/2015 Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan. Atseden-zerbitzuaren, prestazioen eta hartzaileen modalitatea.

8. Lea Artibaiko Amankomunazgoaren erregelamenduko etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren titularrak.

9. Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren araudi arautzaileko etxeko laguntzailearen eginkizunak.

10. Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren araudi arautzaileko etxez etxeko laguntza-zerbitzutik kanpo utzitako zereginak.

11. Lea-Artibaiko Amankomunazgoa arautzen duen erregelamenduaren titularren eskubideak eta betebeharrak.

12. Gizarte Zerbitzuko profesionalen eskubideak eta Gizarte Zerbitzuko profesionalen betebeharrak (Gizarte Zerbitzuei buruzko, Abenduaren 5eko 12/2008 legearen 11 eta 12 artikuluak).

13. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzkoa. Xedapen orokorrak (I. kapitulua).

14. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: xedapen orokorrak (I. titulua).

15. Pertsonaren garbitasunerako teknikak.

16. Dementzia duen pertsona batekin komunikatzeko gomendio orokorrak.

17. Titularrak mobilizatzeko, lekualdatzeko, edo bere tokian jartzeko teknikak.

18. Mendeko pertsonekiko eta kolektiboekiko gizarte esku-hartzearen printzipio etikoak.

19. Gizarte-harremanak errazteko teknikak, akonpainamendu-jarduerak.

20. Sekretu profesionala.