Egoitza elektronikoa

Administrarien Kidegoko Administrarien Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Lehiaketa-oposaketa)

2022/05/24 - 2022/06/22
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Administrarien Kidegoko Administrarien Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Lehiaketa-oposaketa)
Lanpostua:
Administrarien Kidegoko Administrarien Eskala
Plaza-kopurua:
290
Plaza-banaketa:

a. Txanda irekia 230

a.1.- Sarbide orokorraren modalitatea: 220

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 22

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 174

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 24

a.2.- Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 10

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 4

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3

b. Barne-sustapeneko txanda 60

b.1.- Sarbide orokorraren modalitatea: 57

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 11

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 39

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 7

b.2.- Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 3

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 2

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

 

Eskainitako lanpostuei buruzko informazioa (PDF, 414 KB)

Eskainitako lanpostuen zerrenda (PDF, 1 MB)

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 39 KB)

 

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:
  • Espedienteak izapidetzea; kontratuei, zehapenei, fakturei, gastuei, abalei, laguntzei, langileen kontratuei, nominari eta abarri buruzko espedienteak.
  • Informazioa prestatu eta ematea. Informazioa bildu eta antolatzea, irizpideak aplikatuz, erabakiak hartzen edo txosten teknikoa egiten laguntzeko. Zerbitzuaren espedienteak izapidetzeko behar den dokumentazioa edo informazioa behar bezala eta dagokion epean eskatzeko erantzukizuna ere badakar.
  • Fitxategiak erregistratzea eta mantentzea. Lanpostu horietan erantzukizun berezia sortzen du, besteak beste, erregistratzearen eta sarrera ematearen administrazio egintzatik aurrera hasten diren epeen garrantzi administratiboak.
  • Dokumentazioa formalizatzea; jarduteko moduak estandarizatzeko eta informazioa biltegiratzea, erregistratzea eta zaintzea errazteko formularioak edo informazioa biltzeko moduak diseinatzea.
  • Azkenik, informazioa erkatzeko eginkizuna; hori ez datza berdintasuna edo desberdintasuna egiaztatze hutsean, baizik eta zerbaiten baliozkotasuna egiaztatzean, dela dokumentazioarena, dela datuen egiazkotasunarena. Gainera, lanpostu horrek ematen du erkatzearen ziurtapena, horrek izan dezakeen administrazio- zein lege mailako garrantziarekin.
Titulazioa:

Batxilergoa edo teknikari-titulua edo horren baliokidea

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.
    Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
    Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

  • B gidabaimena.
  • Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
  • Frantsesa, B1 mailako egiaztagiria.
  • Ingelesa, B1 mailako egiaztagiria.

Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu beharko dira, frantseseko eta ingeleseko ezagutzak izan ezik, horiek oinarri orokorretako 9.7 atalean jasotakoaren arabera alegatuko baitira.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.
    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen dira.
    Lehenengo fasean gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Txanda irekia
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientzia-atal bakoitzean, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan C1 azpitaldeko administrarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,152 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 18. mailako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena, destino-osagarriaren 20. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 18. mailako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Administrarien Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– EAEko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,277 puntu emango dira, gehienez 40 puntu izan arte.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 20. mailako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuazioen baturaren araberakoa izango da.

i.– 0,173 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 25 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Administrarien Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– EAEko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Ii.– Horrez gain, 0,104 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 15 puntu izan arte, aurreko apartatuko (i) zerbitzuengatik, Administrarien Kidegoari atxikita dauden eta destino-osagarriaren 20. maila duten lanpostu hauetan eman badira:

– Kontabilitateko administraria.
– Langileen administraria.
– Zuzenean zerbitzuko agentea
– Administrazioko teknikari orokorra
– Kudeaketako administraria.

b) Titulazioak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 12 puntu emango zaizkie:

b.1) Titulazioak, gehienez 10 puntu.

10 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:

– Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikaria.
– Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
– Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
– Garraio eta Logistikako goi-mailako teknikaria.
– Kontsumitzailearentzako Zerbitzuetako goi-mailako teknikaria.
– Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikaria.
– Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
– Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
– Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diploma.

5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:

– Lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria, aurreko paragrafoan aipatu ez diren espezialitateetan.
– Aurreko paragrafoan aipatu ez den gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko oro.

b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gainditzea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 5 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 5 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko lan-poltsetan edo horien baliokideetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 2 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
– B2 maila edo handiagoa: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

e) Euskara.

Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
– 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
– 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.


Barne-sustapena

a) Antzinatasuna.

Antzinatasuntzat hartuko dira Administrazio Publikoan, organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko ente publikoetan egindako zerbitzuak, eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak.
Antzinatasuna baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,061 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte. Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek hirurtekoen ondorioetarako aitortutako antzinatasuna bakarrik zenbatuko da.

b) Esperientzia.

Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuengatik 0,111 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Txanda irekirako adierazitako irizpide eta baremoen arabera baloratuko dira titulazioak, karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finko izateko hautaprobak gainditu izana, lan-poltsetan egotea, informatika-ezagutzak eta hizkuntza-ezagutzak.

d) Euskara.

Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
– 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
– 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda (PDF, 12 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Gai-zerrenda:

    • Gai orokorrak

  1. Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.
  2. Estatuaren lurralde-antolamendua. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak: antolamendua eta eskumenak. Autonomia-estatutuak.
  3. Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen azalpen laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
  4. EAEko antolaketa politiko eta administratiboa: printzipio orokorrak. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
  5. EAEko erakunde komunen eta lurralde historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
  6. BERDINTASUNA: Testuingurua eta aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasuna eta diferentzia errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; eta lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
  7. Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espedientea.
  8. Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren hizkuntza-eskubideak. Enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntza. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.
  9. EAEko administrazio publikoetako langileak. Enplegatu publiko motak. EAEko administrazio publikoetako enplegatu publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
  10. Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.
  11. Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuetatik babesteko eskubidea. Prebentzio‑jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
  12. Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.
  13. Lehen sorospenen oinarrizko nozioak.
  14. Gobernu irekia. Kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako irispidea eta gobernu ona.
    • Aurrekontuak eta kontabilitatea

  15. Gastuen aurrekontua. Kontzeptu esanguratsuak: aurrekontu-aplikazioa, lotura, kontu-hartzailetzaren erreferentzia, konpromiso-kreditua eta justifikatu beharreko ordainketak. Gastuen aurrekontua betearaztea: gastua baimentzea, gastua xedatzea, obligazioa onartzea, ordainketa agintzea. Gastuen hondarrak. Funts aurreratuak.
  16. Diru-sarreren aurrekontua. Diru-sarrera motak. Diru-sarreren aurrekontua betearazteko faseak: eskubide onartuak, diru-sarrerak. Sarrera bidegabeen itzulketa. Kobratzeko dauden eskubide onartuak. Diru-sarreren kontabilitate-agiriak.
    • Langileak

  17. Enpleguaren egitura eta antolaketa EAEko administrazio publikoetan. Lanpostu-zerrenda. Kidego eta eskaletako sailkapena
  18. Enplegu publikora sartzea eta lanpostuak betetzea EAEko administrazio publikoetan. Administrazio-egoerak
    • Antolaketa eta kudeaketa administratiboa

  19. Dokumentazioaren kudeaketa bulegoko artxiboetan. Oinarrizko kontzeptuak. Dokumentu elektronikoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren artxibo-sistema.
  20. Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistro elektronikoen antolaketa eta funtzionamendua Euskal Autonomia Erkidegoan. Erregistro-trukerako sistema. Elkarreragingarritasun-sistemak.
  21. Administrazio-espedientea. Administrazio-dokumentuak. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.
  22. Sinadurak legeztatzea. Balidazioa administrazio elektronikoan. Identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.
  23. Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua: AURRERABIDE
    • Herritarrentzako arreta

  24. Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Artxibo eta erregistro publikoetara irispidea izateko eskubidea.
  25. Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexei eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna duten pertsonak. Kulturarteko arreta EAEko administrazioan.
  26. Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak eta konpultsak.
  27. Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskariak, pertsonei laguntzea eta deiak desbideratzea. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.
    • Liburutegia

  28. Dokumentazio-zentroak eta liburutegiak: kontzeptua, funtzioak eta zerbitzuak. Liburutegi-sistemak eta -sareak.
    • Administrazio-prozedura

  29. Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arau-hierarkia. Administrazio Publikoaren legezkotasun-printzipioa.
  30. Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.
  31. Administrazio-egintza: produkzioa, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
  32. Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstenitzea eta errekusatzea.
  33. Administrazio-prozeduraren faseak.
  34. Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokatzea. Akats materialak zuzentzea.
  35. Administrazio publikoen eta haien agintarien eta langileen erantzukizunaren printzipio orokorrak
    • Konpetentzia digitalak

  36. 1.1 konpetentzia digitala. Nabigatzea, eta datuak, informazioa eta eduki digitala bilatu eta filtratzea.
  37. 1.2 konpetentzia digitala. Datuak, informazioa eta eduki digitala ebaluatzea.
  38. 1.3 konpetentzia digitala. Datuak, informazioa eta eduki digitala kudeatzea.
  39. 2.1 konpetentzia digitala. Teknologia digitalen bidez interaktuatzea.
  40. 4.3 konpetentzia digitala. Osasuna eta ongizatea babestea.