Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea

  • Titularra:

LABURPENA

Objektua

Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, EAEko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.

Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea
Zuzendaritza Miren Elgarresta Larrabide
Idazkaritza Nagusia ---

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  • Berdintasunerako politiken eta Autonomia Erkidegoko legeriaren jarraipena egitea, gizonen eta emakumeen berdintasunaren printzipioa betetzen den ala ez egiaztatzeko.
  • Emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna eragozten edo zailtzen duten oztopoak ezabatzeko lege-aldaketen proposamenak egitea, baita 4/2005 Legea garatzeko arauak proposatzea ere.
  • Erkidegoko Administrazioak sustatzen dituen arauen prestakuntza-prozeduran txostenak egitea, 4/2005 Legeko 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoa zuzen aplikatzen den ala ez egiaztatzeko, eta, bidezkoa denean, hobetzeko proposamenak egitea.
  • Eusko Jaurlaritzako sailek, foru-aldundiek eta toki-erakundeek emakumeen eta gizonen berdintasunerako egiten dituzten planen egokitasunari buruzko txostenak egitea, hau da, plan horiek Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi bakoitzerako onetsi behar duen plan orokorreko esku-hartze ildoekin eta jarraibideekin bat datozen ala ez argituko duten txostenak egitea.
  • Genero-ikuspegia politikaren arlo guztietan txertatzeko metodoak diseinatzea eta bultzatzea, eta, batez ere, generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioa egiteko gidalerroak proposatzea, eta Administrazioaren jardunean eta arautegian desberdintasunak ezabatzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko neurriak sartzea.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ari diren erakunde, organo eta unitate eskudunetako langileen eginkizunei eta trebakuntzari buruzko gutxieneko baldintzak, oinarrizkoak eta komunak, proposatzea EAEko herri-administrazioetako organo eskudunei.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko jarduerak bultzatzea, eta EAEko herri-botereei horretaz aholkuak ematea eta haiekin lankidetzan aritzea, batez ere emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko trebakuntza-planak -emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko planak barne- diseinatzeko.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sail arteko Batzordearen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordearen egitekoak bultzatzea eta koordinatzea, eta Autonomia Erkidegoko herri-botereek garatzen dituzten programetatik emakumeen egoeran zein emakumeen eta gizonen berdintasunean eragina izan dezaketenak koordinatzeko neurriak bultzatzea.
  • Emakumeen eta gizonen inguruabar, beharrizan eta interesak aztertzea, bai eta horren guztiaren ondorioz politikan, ekonomian, kulturan eta gizartean dauden desberdintasunak ere, eta, batez ere, jarduera-eremu bakoitzean aplikatu beharreko politikak zehazteko azterlanak sustatzea.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana egitea eta Eusko Jaurlaritzak onar dezan proposatzea, bai eta plana ebaluatzea ere.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko dauden zerbitzu eta programen eraginkortasuna eta irismena ebaluatzea.
  • Enpresa eta erakundeei aholkuak ematea eta enpresa eta erakundeontzako laguntzak eta bestelako sustapen-neurriak ezartzea, baliabide material eta ekonomikoak zein giza baliabideak zuzkitze aldera, enpresa eta erakundeok emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak, programak eta jarduerak garatu ahal izan ditzaten.
  • Gizonen eta emakumeen berdintasunaren arloko zerbitzuak eman nahi dituzten erakundeek behar duten homologazioa lortzeko bete beharreko gutxieneko betekizunak eta baldintzak -oinarrizkoak eta komunak- proposatzea organo eskudunari.
  • Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeen oinarrizko gizarte-eskubideak bermatzeko zerbitzuak bultzatzea, eta horien inguruko proposamenak egitea.
  • Gizonen eta emakumeen bizitza pertsonala, lana eta familiako ardurak bateratzen lagunduko duten zerbitzu soziokomunitarioak bultzatzea, eta horien inguruko proposamenak egitea.
  • Bidezko jotzen diren sentsibilizazio-, sustapen- eta zabalkunde-ekintza eta kanpainen bidez, herritarrak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esanahiaz eta garrantziaz sentsibilizatzea, bai eta hori lortzeko zein emakumeei botere gehiago emateko lan egin beharraz ere.
  • Nolako xedeak edo eginkizunak dituzten kontuan hartuta, Emakunderen helburuak lortzen lagundu dezaketen elkarte, fundazio eta enteekin harremanak ezartzea, bai eta haiekin lankidetzan aritzeko bideak ere.
  • Beste autonomia-erkidego batzuetako, Estatuko eta nazioarteko antzeko erakunde eta organismoekin harremanak ezartzea, bai eta haiekin lankidetzan aritzeko bideak ere.
  • Sexuaren zioz emakumeek jasaten dituzten bereizkeria, abusu edo eskubide-urratzeak direla-eta aurkezten diren salaketak bideratzea, eta behar diren ekintzak abiaraztea.
  • Zehatzeko ahala erabiltzea, otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera (4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea)

Harremanetarako datuak

Helbidea

Manuel Iradier , 36
01005 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Faxa

  • 945016701
  • 945016720
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Miren Elgarresta Larrabide
(2024/06/27 - ) Zuzendaria

LOTUTAKO EKIPAMENDUAK