Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Gizarte Elkarrizketa Mahaial - Osaera, Eskubideak eta Betebeharrak

GIZARTE ELKARRIZKETARAKO MAHAIAREN OSAERA
Euskadiko Gobernua

EUSKO JAURLARITZA - GOBIERNO VASCO

Eusko Jaurlaritzaren izenean, gai hauetan eskumenak dituzten sailetako titularrak izango dira Gizarte Elkarrizketaren Mahaiko kide: lana eta lan-harremanak, enplegua, industria, garapen ekonomikoa eta hezkuntza.

Euskadiko Gobernuaren logoa
Erakunde sindikalak

ERAKUNDE SINDIKALAK

Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuek parte hartzen dute Mahaian, baldin eta bertan modu aktiboan parte hartzea eta bertan integratzea onartu badute. Horietako bakoitzak bere ordezkaria izendatzen ditu.

Erakunde sindikalak logoa
Enpresa-Erakundeak

ENPRESA-ERAKUNDEAK

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteek parte hartzen dute Mahaian, bertan modu aktiboan integratzea eta parte hartzea onartu dutenek. Horietako bakoitzak ordezkatzen duten pertsonak izendatzen ditu.

Enpresa-Erakundeak logoa
MAHAI OROKORREKO ORGANIGRAMA ETA LANTALDEAK
Lan-taldeak
OSAERA, ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

OSAERA

1. Mahaia hirukoa da, eta, bertan, Jaurlaritzaz gain, ordezkaritzarik handiena duten sindikatu- eta enpresa-erakundeak daude ordezkatuta.

2. Mahaia eratu ondoren, urtero berrituko da.

3. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, honako gai hauetan eskumenak dituzten sailetako titularrak izango dira Mahaiko kide: lana eta lan-harremanak, enplegua, industria, garapen ekonomikoa eta hezkuntza.

Halaber, puntualki, Jaurlaritzako beste sail batzuetako titularrak ere sartu ahal izango dira Mahaian, bertan jorratuko diren gaiek beren eskumen-eremu espezifikoarekin zerikusia dutenean.

4. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatu- eta enpresa-erakundeek osatuko dute mahaia, baldin eta bertan modu aktiboan integratzea eta parte hartzea onartzen badute. Horietako bakoitzak bere ordezkaria izendatuko du.

Mahaia osatzen duten enpresaburuen elkarteetako edo sindikatuetako kide diren beste pertsona batzuek ere parte hartu ahal izango dute mahaiaren bileretan, baina horrek ez du eraginik izango Dekretu honetan erabakiak hartzeko ezarritako haien arteko parekotasun-irizpidean.

5. Mahaiaren buru lan-gaietan eskumena duen saileko titularra izango da, bileren deialdia egingo du, bilkuren gai-zerrenda finkatuko du eta eztabaidak moderatuko ditu. Egokitzat jotzen dituen adituen aholkularitza izango du, eta aditu horiek ez dira inola ere Mahaiko kide izango.

Mahaiaren idazkaritzan eta, hala badagokio, Mahaian eratzen diren lantaldeetako idazkaritzan, lan-arloan eskumena duen sailaren zerbitzuko lagun bat arituko da. Titularrak izendatuko du, eta bileretan parte hartuko du, hitzarekin baina botorik gabe. Bileren aktak egingo ditu, eta hartutako erabakien eta erabakien ziurtagiriak emango ditu.

6. Mahaia osatuko duten lagunak izendatzean, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen presentzia orekatua saiatu behar da.

ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Mahaia osatzen duten lagunak eskubide eta betebehar hauek dituzte:

1. Parte hartzeko organoen bileretara joatea.

2. Deialdia jasotzea eta dagokion informazioa garaiz eta behar bezala jasotzea.

3. Eskura duten dokumentazioa behar bezalako arretaz zaintzea.

4. Isilpean gordetzea Mahaiaren bileretan lortutako informazioa, bere erabakiz isilpekotzat jotzen dena, eta eztabaidei buruzkoa, eta informazio hori xede dituen helburuetarako bakarrik erabiltzea.

ZURETZAT INTERESGARRIA IZAN DAITEKE
SORRERA, IZAERA ETA EGINKIZUNAK
OSAERA, ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
FUNTZIONAMENDU-ARAUAK