Ikuskapen Unitatea eta Elikadura Katearen Legea
Euskadiko Elikadura Katearen Ikuskapenak
Elikadura katearen Legeak arau-esparru bat ezartzen du elikadura katean esku hartzen duten operadoreen arteko merkataritza-harremanetarako, nekazaritzako edo elikagaigintzako produktuen ekoizpenetik banaketara.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Agintaritza Betearazlea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da, eta bera arduratzen da elikadura katearen funtzionamendua hobetzeko abuztuaren 2ko 12/2013 Legea Legea betetzen dela kontrolatzeaz.
2021ean eguneratutako legea funtsezko 3 zutabetan oinarritzen da, hala nola idatzizko kontratuak, jardunbide desleialak eta tipifikatutako arau-hausteak, elikadura-sektorearen eraginkortasuna eta lehiakortasuna areagotzeko eta elikadura-katearen funtzionamendua eta egituraketa hobetzeko, bertan parte hartzen duten operadoreen mesedetan, aldi berean balio erantsiaren banaketa jasangarria bermatuz.
Legea elikakatearen operadore guztiei zuzenduta dago, ekoizpenetik banaketaraino, garraioa izan ezik.
- EAEko Elikadura Katearen Funtzionamendua hobetzeko Kontrol-Plana
- Elikadura katearen funtsezko puntuak
- Elikadura katearen funtsezko puntuak (ardogintza)
- Triptiko orokorra
- Triptikoa elkarteak
Kontaktua
Telefonoa: 945 01 63 58
Helbide elektronikoa: katea@euskadi.eus
Azken aldaketako data: