Nekazaritza eta Elikagaien Industrien Erregistroa

Deskribapena


Nekazaritza eta Elikagaien Industrien erantzukizunpeko adierazpenen erregimena arautzeari eta EAEko Nekazaritza eta Elikagaien Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko 63/2024 Dekretuan jasotako jarduerak egiten dituzten EAEko establezimendu guztien zerrenda.

2024ko ekainaren 4ean 63/2024 Dekretua argitaratu zen, nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien erantzukizunpeko adierazpenaren araubideari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoa.

Dekretu honen xedea nekazaritza eta elikagaigintzako industria da, industria horien produktuak ez direnean saldu behar azken kontsumitzaileari (ontziratu ez etiketatu gabe) edo haiek dauden udalerriko merkatuetara soilik eta I. eranskinean jasotako jarduerak egiten dituztenean.

Arautegi berri honen jatorria 2006/123/EE Zerbitzu Zuzentaraua da eta antolamendu juridikora 17/2009 Legearen bidez egokitu zen; lege horren bidez, zerbitzu jarduerei ekiteko askatasuna erregimen orokorra da eta lurralde osoan egin daitezke jarduera horiek, eta kasu batzuetan murrizketak ezar daitezke.

Arau berri hau baino lehen, baimen erregimenen sistema orokorra zen nagusi, orain, ordea, baimen erregimenei eutsiko zaie, bidezkotuta daudenean soilik, eta kasurik gehienetan nahikoa izango da zerbitzua ematen duenaren erantzukizunpeko adierazpena.

Dekretu honek bete egiten du Nekazaritza eta Elikagaigintzari buruzko abenduaren 23 ko 17/2008 Legeak arautzen duena.

Nekazaritza eta elikagaigintzako industriek, lanean hasi baino lehen, Jarduerari ekitearen erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) aurkeztu behar dute haien jarduerari ekiteko, eta adierazpen horretan adierazi behar dute, haien erantzukizunpean, bete egiten dituztela indarreko araubideak ezartzen dizkien jarduera baldintzak.

Halaber, nekazaritza eta elikagaigintzako industriek erregistroko datuak alda ditzakete jarduerari ekitearen erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina) aurkeztuta, eta adierazpen horretan adierazi behar dute, haien erantzukizunpean, bete egiten dituztela indarreko araubideak ezartzen dizkien jarduera baldintzak.

Jadanik Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan erregistratuta dauden industriek III. Eranskinak azaltzen dituen aldaketak egiteko sarbide-kodea eskatu beharko dute.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikadura-industriak, 63/2024 Dekretuan jasotako jarduerak egiten dituztenak eta beren produktuak azken kontsumitzaileari soilik merkaturatzen ez zaizkionak (ontziratu eta etiketatu gabe), ezta herriko merkatuetan ere.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Nieves Toquero | Amaia Uribe-Etxebarria

Telefonoa: 945 01 96 39

E-maila: RIAA@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Jarduerari ekitearen erantzukizunpeko adierazpena


1. Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
3. Erantzukizunpeko adierazpenak Erregistro Elektroniko Orokorran aurkeztu behar dira.

NEIEaren datuetara sarbidearen eskaera


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

NEIEko establezimendu fitxa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak egiteko erantzukizunpeko adierazpena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.