Elikadura Katearen salaketak
Deskribapena
Elikadura katearen Salaketen Postontzia herritarren eskura dagoen tresna bat da, Elikadura katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legearen aurkakotzat har daitekeen gertaeraren baten berri duen edozein pertsonak, enpresak, sindikatuk edo ekoizleen edo kontsumitzaileen elkartek Betearazpen Agintaritzari horren berri eman ahal izateko. Agintaritza hori, Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da.
Elikadura katearen legean jasotako Ikuskapen Unitateak sekretupean gorde beharko ditu bere kargua dela-eta ezagutzen dituen gaiak, bai eta bere eginkizunak betetzean ezagutu dituen datuak, txostenak, salaketen jatorria eta aurrekariak ere.
Administrazio publiko eskudunak behar diren neurri guztiak hartuko ditu salatzailearen nortasuna une oro babesteko, baita beste edozein informazio behar bezala babesteko ere, salatzailearen iritziz hura zabaltzea bere intereserako kaltegarria bada edo, elkarteen kasuan, kideen edo hornitzaileen intereserako kaltegarritzat jotzen badute.
Nori dago zuzenduta
Elikadura katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/20213 Legearen aurkakotzat har daitekeen gertaeraren baten berri duen edozein pertsonak, enpresak, sindikatuk edo ekoizleen edo kontsumitzaileen elkartek horren berri eman ahal izango dio agintaritza betearazleari.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza
Salaketa aurkeztea
Salaketa formalizatzeko, informazio hau eskatzen da:
1. Salatzailearen identifikazioa, hau da, salaketa jartzen duen pertsonaren edo haren legezko ordezkariaren datuak. Ezin dira anonimoak izan.
Formularioan, salaketa jartzen duen pertsonari dagokion "sexua" eremua bete behar da. Datu hori estatistika-arrazoiengatik baino ez da behar.
2. Salatuaren identifikazioa, salatutako enpresari, erakundeari edo pertsonari buruzko informazioarekin. Salatu bat edo gehiago izan daitezke.
3. Salatzen ari diren jarduera/egoera/inguruabar/ez-betetzearen... azalpena, salatutako gertakariei buruzko dokumentuekin batera (kontratuak, fakturak, albaranak, gutunak, etab.).
4. Jarduera, egoera, inguruabar edo ustezko ez-betetze horiek gertatu diren datak.
Salaketaren jakinarazpenak jasotzen ez badu deskribatutako gutxieneko elementuren bat, EAEko Agintaritza Betearazleak informazioa osatzeko eskatuko dio salatzaileari, salaketa gisa izapidetu ahal izateko.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
- Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Eskaera aurkezteko 2 aukera dituzu:
- Inprimagailua baduzu:
- Bete duzun eskabidea inprimatu
- Sinatu eskaera eskuz.
- Entregatu eskabidea eta inprimakian aurkeztu ez den dokumentazioa prozedurak ezarritako epe eta tokietan.
- Inprimagailurik ez baduzu:
- Joan prezuduran ezarritako tokiren batera eta ezarritako epean. (Garrantzitsua: eskaeran agertzen den pertsonak joan behar du).
- Arreta ematen dizutenean, erakusti zure NAN/AIZa, zure eskaera eskuratu ahal izan dezaten.
- Amaitzeko, eskabidea sinatzeko eskatuko dizute.
- Entregatu eskabide-formularioan aurkeztu ez den dokumentazioa (aurkeztu ez bada).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.