Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko maiatzaren 24koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak (Itsaspen Programa 2022).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2537
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/05/24
- Argitaratze-data: 2022/06/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Instituzional; Sailak
Testu legala
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez (2022ko martxoaren 24ko EHAA, 60. zk.), 2022ko deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean.
Dekretu horren 9. artikuluak balorazio-batzorde bat eratzea aurreikusten du, aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Batzordeak hiru kide izango ditu, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuak, eta hirurak ere bokalak izango dira, hitzarekin eta botoarekin.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Balorazio-batzordeko kideak izendatzea, eta osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:
Lehendakaria: Ibon Arbaiza Ugarte.
Bokalak:
Ion Pagaldai Barruetabeña; idazkaria ere izango da.
Angeles Diez Diez.
Bigarrena. Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako eta jendeak oro har jakin dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.