Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoko sailburuordearena, zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako enplegurako lan-poltsak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen arabera egokitzeko prozedura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2212
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/16
  • Argitaratze-data: 2022/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Kidegoei eta eskalei buruzko lege berriak, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legeak EAEko Administrazio orokorreko funtzionarioak sailkatzeko kidegoak eta eskalak aldatu ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoak sailkatzeko, bertan sartzeko exijitzen den titulazio-mailari begiratuko zaio, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak agintzen duenari jarraituz.

Aldi baterako zerbitzuak egingo dituzten langileak hautatzeko prozedurak zehazteko, kontuan hartuko da zer kidegori eta eskalari atxikita dagoen lanpostu-zerrenda berrietan lanpostu bakoitza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta haren organismo autonomoek halakorik behar badute.

Legearen laugarren xedapen gehigarrian dago xedatuta ezen, enplegu publikoaren alorreko eskumena duen sailburuordetzaren ebazpen baten bidez, lege hau indarrean jartzen denean dauden aldi baterako enplegurako lan-poltsak egokituko direla sortzen diren kidego eta eskala berrietara.

Agindu horren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 17. artikuluarekin bat etorriz, langileen ordezkariekin negoziatu ondoren eta organo eskudunek nahitaezko txostenak eman ondoren, honako hau

  1. Ebazpen honen xedea hau da: arautzea zer prozedura erabiliko den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako aldi baterako enplegurako lan-poltsak egokitzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kidegoei eta Eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

    Horretarako sortu dira lege horretan xedatutako kidegoei eta eskalei dagozkien aldi baterako enplegurako lan-poltsak. I. eranskineko zerrendan daude.

  2. Araupetze honetatik kanpo geratuko dira II. eranskinean zerrendatutako lan-poltsak, hain zuzen, aldi baterako langile lan-kontratudunak hautatzeko erabilitakoak eta lanpostu-poltsa espezifikoak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako aldi baterako enplegurako lan-poltsetan dauden pertsonak sortu berri diren poltsetan sartuko dira, hurrengo artikuluetan adierazitakoaren arabera, baldin eta sartzen diren poltsari dagokion eskalara iristeko eskatzen den titulazioa badaukate.

  2. B taldeko, C1 eta C2 azpitaldeetako eta Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko kidego eta eskaletan, pertsonen sarrera eta lan-poltsen egokitzapena automatikoak izango dira 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  3. A taldeko kidegoetan, pertsonen sarrera eta lan-poltsen egokitzapena 5. artikulutik 10. artikulura bitartean xedatutakoaren arabera egingo dira.

    II. eranskinean zerrendatutakoak, hau da, lan-kontratudunen kategoriei dagozkien aldi baterako enplegurako lan-poltsak eta lanpostu-poltsa espezifikoak aldaketa barik mantenduko dira.

  1. Ondoren zerrendatutako kidegoei dagozkien lan-poltsetan dauden pertsonek jatorrizko lan-poltsan esleituta zeuzkaten puntuazio eta ordena bera izango dute adierazitako kidegoari eta eskalari dagokien lan-poltsan sartzeko orduan.

    1. Mendekoen Kidegoari dagokion lan-poltsan daudenak Laguntzako Langileen Talde Profesionalari dagokion lan-poltsan sartuko dira.

    2. Administrari Laguntzaileen Kidegoari dagokion lan-poltsan daudenak Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalari dagokion lan-poltsan sartuko dira.

    3. Administrarien Kidegoari dagokion lan-poltsan daudenak Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalari dagokion lan-poltsan sartuko dira.

  2. Halaber, Zuzenean zerbitzuko agenteen lan-poltsan daudenak Administrarien Eskalari dagokion lan-poltsan sartuko dira.

  3. Zuzenean zerbitzuko agenteen lan-poltsan sartzeko modua ezohikoa izan bada, Administrarien Kidegoko lan-poltsaren ezohiko kudeaketatik kudeatu delako, eta lanpostu horretan emandako zerbitzuak Zuzenean zerbitzuko agente gisa bakarrik birbarematu badira, Zuzenean zerbitzuko agenteen lan-poltsako birbaremazio hori Administrarien Eskalako lan-poltsako puntuazioari gehituko zaio.

  1. Laguntzaile Teknikoen Kidegoko aukerei dagozkien eta ondoren zerrendatuta dauden lan-poltsetan dauden pertsonek jatorrizko lan-poltsan esleituta zeukaten puntuazio bera izango dute, eta horren arabera ordenatuko dira, adierazitako eskalari dagozkion Laguntzaile Teknikoen Kidegoko lan-poltsetan sartzeko orduan.

    1. Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskalako aldi baterako enplegurako lan-poltsetan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko aukera hauei dagozkien aldi baterako enplegurako lan-poltsetan daudenak sartuko dira:

      Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako teknikaria.

      Eraikuntza-proiektuen Garapeneko eta Aplikazioko Goi-mailako teknikaria.

      Obren Planak Gauzatzeko Goi-mailako teknikaria.

      Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako teknikaria.

    2. Kudeaketa Informatikako Eskalako aldi baterako enplegurako lan-poltsetan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko aukera hauei dagozkien aldi baterako enplegurako lan-poltsetan daudenak sartuko dira:

      Aplikazio Informatikoak Garatzeko Goi-mailako teknikaria.

      Sistema Informatikoen Administrazioko Goi-mailako teknikaria.

    3. Hazien Eskalako aldi baterako enplegurako lan-poltsetan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko aukera hauei dagozkien aldi baterako enplegurako lan-poltsetan daudenak sartuko dira:

      Nekazaritza eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako teknikaria.

      Natura- eta Paisaia-baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako teknikaria.

      Elikagaien Industriako Goi-mailako teknikaria.

    4. Arrantzako Eskalako aldi baterako enplegurako lan-poltsetan, Laguntzaile Teknikoen Kidegoko aukera hauei dagozkien aldi baterako enplegurako lan-poltsetan daudenak sartuko dira:

      Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako teknikaria.

      Itsasontziko Makinak eta Instalazioak Ikuskatu eta Kontrolatzeko Goi-mailako teknikaria.

      Arrantza-ikuskatzaileen lanposturako lan-poltsa espezifikoa.

    5. Laborategiko eta Osasun eta Ingurumeneko Ikuskaritzako Eskalako aldi baterako enplegurako lan-poltsetan, Laborategiko Eskalari eta Laguntzaile Teknikoen Kidegoko aukera hauei dagozkien aldi baterako enplegurako lan-poltsetan daudenak sartuko dira:

      Ingurumen-osasuneko Goi-mailako teknikaria.

      Kimika Industrialeko Goi-mailako teknikaria.

      Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko Goi-mailako teknikaria.

      Diagnostiko Klinikoko Laborategiko Goi mailako teknikaria.

  2. Lan-poltsa berrietako pertsonek jatorrizko lan-poltsako puntuazioari eutsiko diote. Irizpide hori aplikatzearen ondorioz pertsonaren bat bitan sartu behar bada lan-poltsa berean, behin baino ez da sartuko, puntuaziorik altuenari eutsiko zaio, eta ezin izango dira puntuazioak batu.

Azaroaren 11ko 7/2021 Legean xedatutako A taldeko kidego eta eskalei dagozkien aldi baterako enplegurako lan-poltsak eratzeko prozedura ezarriko da hurrengo artikuluetan. Egungo lan-poltsetan dauden pertsonekin osatuko dira, eta bertan sartuko dira aurreko aukerei eta eskala hauei dagozkien lan-poltsetan dauden: Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa, Erdi-mailako Teknikarien Kidegoa eta lanpostu-poltsa espezifiko batzuk.

  1. eranskinean, sortzen diren lan-poltsa berrien eta dauden lan-poltsen arteko korrespondentziak daude zerrendatuta. IV. eranskinean, lan-poltsa zaharrekiko korrespondentziarik ez duten eskala berrietarako lan-poltsak daude zerrendatuta.

  1. Eskala berrietako lan-poltsetan sartzeko, lan-poltsa bakoitzari dagokion eskalarako eskatutako titulazioa izan behar du hautagaiak, eta eskala horrek nahitaez izan beharko du jatorrizko lan-poltsaren azpitalde eta kidego berekoa eta aukera edo eskala berekoa.

    Jarduneko langileak badira, izendapenean agertzen den azpitaldearen arabera sartuko dira dagokien lan-poltsan, hurrengo puntuarekin bat etorriz.

  2. Jardunean dauden bitarteko funtzionarioek eskatzen badute kidego eta eskala berri batean integratzeko, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren deialdiko integrazio-prozesuaren esparruan, nahitaez eskatu beharko dute prozesu horren ondorioz integratuta geratzen diren eskalari dagokion lan-poltsan integratzeko. Hala egiten ez badute, ofizioz sartuko dira integrazio-eskalari dagokion lan-poltsan.

  3. A taldearen zenbat lan-poltsatan egon, hainbat aldiz aplikatuko zaizkio sartzeko eta antolatzeko irizpideak pertsona bakoitzari. Arau horiek aplikatzearen ondorioz pertsonaren bat bitan edo gehiagotan sartu behar bada aldi baterako enplegurako lan-poltsa berean, puntuaziorik altuenari eutsiko zaio, eta ezin izango dira puntuazioak batu.

  4. Aldi baterako enplegurako hainbat lan-poltsatan sartzen den pertsona batek dauzkan puntuazioen batura, baldin eta lan-poltsa horietan jatorrizko lan-poltsa bakar batean egotetik sartu bada, ezin izango da jatorrizko lan-poltsan zeukan puntuazioa baino handiagoa izan.

  5. Emandako zerbitzuei egingo zaie erreferentzia hurrengo artikuluetan; hala ere, zerbitzu horiek 2006ko ekainaren 14az geroztik emandakoak egun horretan sortu baitziren lan-poltsak eta 2021eko abenduaren 31ra arte birbarematutakoak izango dira.

  6. Ezin izango dira zenbatu izendapen baten aurretiko borondatezko uko-egite batean aurretik emandako zerbitzuak, baldin eta izendapenari dagokion lan-poltsan behin betiko baja eragin bazuen.

  7. 2021eko abenduko 31z geroztiko zerbitzuak baino eman ez dituzten pertsonek, irizpide honen arabera sartzen badira lan-poltsa berrietan, ez dute punturik izango.

    Lan-poltsa berrian, zerbitzu horiek 2023. urteko lehen hiruhilekoan birbarematuko dira, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 7ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, haren bidez arautu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa.

  8. Emandako zerbitzuengatik lan-poltsetan sartzen diren pertsonen arteko berdinketa gertatuz gero, emakumeei emango zaie lehentasuna, baldin eta kasuan kasuko eskalako lan-poltsan emakumeen ordezkaritza % 40 baino txikiagoa bada.

    Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan badirau, irizpide hauek erabiliko dira, ordena honetan:

  1. Aldez aurretik lan-poltsan egoteagatik, lan-poltsa hori korrespondentziaduna bada.

  2. Egun gehien aritu izanagatik zerbitzuengatik sartuko den lan-poltsari dagozkion eskaletako lanpostuetan.

  3. Antzinatasunik handiena izateagatik eskalako lan-poltsan sartzeko erabiliko duen izendapenari dagokion kidegoan/aukeran.

  4. Administrazio honetan emandako zerbitzuetan denbora gehien igaro izanagatik.

  5. Administrazio honetan antzinatasunik handiena izateagatik.

  6. Eman diren eta lan-poltsa berrian sartzeko baloragarriak diren zerbitzuen jatorria den lan-poltsan sartu den egunarengatik.

  1. Sartzeko irizpideak. III. eranskinean dauden aldi baterako enplegurako lan-poltsa korrespondentziadunetan honako hauek sartu ahal izango dira:

    1. Kidegoari eta aukerari edo eskalari dagokien aldi baterako enplegurako lan-poltsan daudenak eta, jarduneko langileak badira, izendapeneko azpitaldearekin bat etorrita.

    2. Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak dituztenak.

  2. Antolatzeko irizpideak. Aldi baterako enplegurako lan-poltsa horietara sartzen den hautagai bakoitzari esleitutako puntuazioa honako hau izango da:

    III. eranskinaren arabera jatorrizko lan-poltsa korrespondentziadunekoak izateagatik sartzen direnek, baldin eta poltsa horretan bakarrik sartzen badira, jatorrizko lan-poltsako puntuazio osoari eutsiko diote.

    Jatorrizko lan-poltsako puntuazio osoa honela dago osatuta: lan-poltsa eratzeko prozeduran eskuratutako puntuak gehi urte natural bakoitzean egindako zerbitzuei dagozkien puntuak (2021eko abenduaren 31ra arteko birbaremazioaren ondoriozko puntuak).

    1. Lan-poltsa korrespondentziadunaz gain, beste lan-poltsa batean sartzen bada aldi baterako enplegurako beste lan-poltsa batzuen eskalari atxikitako lanpostuetan zerbitzuak emateagatik, jatorrizko lan-poltsako puntuazio osoari kenduko zaizkio sartzen den gainerako lan-poltsetan esleitzen zaizkion puntuak.

    2. Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak izateagatik sartzen direnei lanpostu horietan lanean emandako egun bakoitzeko 0,003 puntu emango zaie, 2006ko ekainetik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko urteko birbaremazioarekin bat etorriz.

  1. Sartzeko irizpideak. IV. eranskineko korrespondentziarik gabeko eskaletako aldi baterako enplegurako lan-poltsetan sartu ahal izango dira eskala horri atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak dituztenak.

  2. Antolatzeko irizpideak. IV. eranskineko eskala berrien lan-poltsetan sartutako pertsonak ordenatzeko, kontuan hartuko da eskala horri atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzu-denbora.

    Emandako zerbitzu horiek zenbatzeko, lanean emandako egun bakoitzeko 0,003 puntu emango da, 2006ko ekainetik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko urteko birbaremazioarekin bat etorriz.

Lan-poltsa korrespondentziadun batean sartuz gero, jatorrizko lan-poltsan adierazitako berak izango dira egoera eta lehentasunak.

Jatorrizko lan-poltsa bat baino gehiago izanez gero, puntuaziorik handiena duen jatorrizko lan-poltsakoak izango dira lehentasunak, horiexek eragingo baitute ordenarik onena lan-poltsa berrian.

Honela ezarriko da egoera:

  1. Jatorrizko lan-poltsetan ez badago alderik egoerari begira, jatorrizko lan-poltsa guztietan ezarritako PREST lanerako prest dago edo HAUTAEZIN ez dago lanerako prest egoerari eutsiko zaio.

  2. Jatorrizko lan-poltsetan egoeraren araberako aldea badago, lan-poltsa berrian PREST egoera jarriko da, baldin eta HAUTAEZIN egoera ez bada ezarri zehapen hauetako baten ondorioz: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 7ko Aginduaren 13.2 artikuluan xedatutako zehapenak agindu horren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa.

    Lehentasunak eta egoerak aldatzeko aukera izango dute hautagaiek; horretarako, Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren bidez argitaratuko lan-poltsak oinarritzat hartuta sortutako atarian sartu beharko dira, artikulu honen b) apartatuan adierazitako egoeran izan ezik. Pertsona horiek ezin izango dute lan-poltsako egoera aldatu eta PREST egoerara igaro zehapen-ebazpenean ezarritako epea amaitu arte.

1. V. eranskinean daude zerrendatuta «desagertzeko» dauden aldi baterako enplegurako lan-poltsak. Lan-poltsa horietan dauden pertsonek, ezin badira beste lan-poltsa batzuetan sartu ebazpen honen 5., 6. eta 7. artikuluetan adierazitako irizpideen arabera, desagertzeko dauden jatorrizko lan-poltsetan segituko dute eta esleituta zuten puntuazioari eutsiko diote.

  1. Lan-poltsa horiek osatzen dituzten pertsonek lan-poltsen salbuespenezko kudeaketa-sistemaren bidez jaso ahal izango dituzte enplegu-eskaintzak, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 7ko Aginduaren 5. artikuluan xedatutako baldintzetan agindu horren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa.

Funtzio Publikoko Zuzendaritzak proposamen bat egingo du dauden lan-poltsa guztietako pertsonak sartzeko, honela:

  1. eranskineko lan-poltsa korrespondentziadunetako kideek dagokien lan-poltsa berrian sartzeko proposamena hartuko dute, eta horretan baino ez. Korrespondentziarik gabeko eskala berrietan zerbitzuak dituzten pertsonek, berriz, eskala berri horietan sartzeko proposamena ere hartuko dute, baldin eta horiek lehentasunezkoak badira.

  1. eranskinean sartu ez diren jatorrizko lan-poltsetako kideek proposamena hartuko dute zerbitzuak eman dituzten lanpostuetako lehentasunezko eskaletako lan-poltsetan sartzeko.

    «Desagertzeko» dauden lan-poltsetan dauden eta eskala berrietako batean ere zerbitzurik eman ez duten kideek lan-poltsa horietan segitzeko proposamena hartuko dute.

  1. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 10 egun balioduneko epea hasiko da Funtzio Publikoko Zuzendaritzak egindako sartze-proposamenak onartzeko edo aldatzeko.

    Aldi berean, lan-poltsetan dauden pertsonek komunikazio bat jasoko dute egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean, zeinaren bidez adieraziko baitzaie zein den proposamena lan-poltsetan sartzeko eta informazioa emango baitzaie sartuko diren lan-poltsei buruz. Halaber, lan-poltsa bakoitzean esleituko litzaiekeen puntuazioaren berri ere emango zaie.

  2. Lan-poltsen atarian, 10 gun balioduneko epe horretan, hautagaiek eskatu ahal izango dute Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren proposamena aldatzeko eta honako hau:

    1. Eskala berrietako lan-poltsetatik kentzeko eta, ondorioz, soilik lan-poltsa korrespondentziadunean geratzeko.

    2. Hala badagokio, eskala berriei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak adina lan-poltsatan sartzeko.

  3. Jarduneko edo antzeko egoeraren batean dauden bitarteko funtzionarioek nahitaez eskatu beharko dute deialdiko integrazio-prozesu espezifikoan eskatzen duten kidegoari eta eskalari dagokien aldi baterako enplegurako lan-poltsan sartzeko, hargatik eragotzi gabe beste lan-poltsa batzuetan ere sartzeko eskatu ahal izatea.

  4. Ezarritako epean proposamenak aldatzen ez bada, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak proposatutako lan-poltsetan sartuko dira; eta kidegoari eta eskalari dagokien aldi baterako lan-poltsetarako sarrera ere gehituko da, baldin eta hori egon ez bada jasota egindako proposamenean edo jarduneko langileek egindako aukeran.

  5. Aukeratzeko epea amaituta, eta interesdunen erreklamazioak edo aldaketak ebatzi ondoren, pertsona guztiak dagozkien lan-poltsetan sartuko dira eta Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenez sortutako lan-poltsak argitaratuko dira Lan-poltsen atarian.

Aldi baterako lan-poltsak egokitzeak ondorioak izango ditu sortutako lan-poltsak argitaratzen dituen Funtzio Publikoko sailburuordearen Ebazpenean zehaztutako moduan.

Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Funtzio Publikoko sailburuordeari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 16a.

Funtzio Publikoko sailburuordea,

JOSE MARÍA ARMENTIA MACAZAGA.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legea onartu ondoren sortu diren aldi baterako enplegurako lan-poltsak

A1 azpitaldeko lan-poltsak:

  1. Administrazioko Goi Mailako Eskala.

  2. Kultura Administrazioko Eskala Fakultatiboa.

  3. Kiroletako Eskala Fakultatiboa.

  4. Nekazaritza eta Abeltzaintza Sektoreko Eskala Fakultatiboa.

  5. Arreta Soziolaboraleko Eskala Fakultatiboa.

  6. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala Fakultatiboa.

  7. Kartografiako Eskala Fakultatiboa.

  8. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala Fakultatiboa.

  9. Ekonomia eta Enpresako Eskala Fakultatiboa.

  10. Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala Fakultatiboa.

  11. Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala Fakultatiboa.

  12. Farmaziako Eskala Fakultatiboa.

  13. Industriako Eskala Fakultatiboa.

  14. Azpiegituretako Eskala Fakultatiboa.

  15. Eskala Juridiko Fakultatiboa.

  16. Laborategiko Eskala Fakultatiboa.

  17. Medikuntzako Eskala Fakultatiboa.

  18. Ingurumeneko Eskala Fakultatiboa.

  19. Meatzeetako Eskala Fakultatiboa.

  20. Itsasontzietako Eskala Fakultatiboa.

  21. Hizkuntza Normalizazioko Eskala Fakultatiboa.

  22. Prentsa eta Argitalpenetako Eskala Fakultatiboa.

  23. Lan Arriskuen Prebentzioko Eskala Fakultatiboa.

  24. Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala Fakultatiboa.

  25. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala Fakultatiboa.

  26. Informazio Sistemetako Eskala Fakultatiboa.

  27. Telekomunikazioetako Eskala Fakultatiboa.

  28. Itzulpengintzako Eskala Fakultatiboa.

  29. Albaitaritzako Eskala Fakultatiboa.

    A2 azpitaldeko lan-poltsak:

  1. Administrazio Kudeaketako Eskala.

  2. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala Teknikoa.

  3. Industriako Eskala Teknikoa.

  4. Azpiegituretako Eskala Teknikoa.

  5. Meatzeetako Eskala Teknikoa.

  6. Telekomunikazioetako Eskala Teknikoa.

  7. Ekonomia eta Enpresako Eskala Teknikoa.

  8. Erizaintzako Eskala Teknikoa.

  9. Estatistikako Eskala Teknikoa.

  10. Ingurumeneko Eskala Teknikoa.

  11. Hizkuntza Normalizazioko Eskala Teknikoa.

  12. Lan Arriskuen Prebentzioko Eskala Teknikoa.

  13. Informazio Sistemetako Eskala Teknikoa.

  14. Laborategiko Eskala Teknikoa.

  15. Prebentzioko Eskala Teknikoa.

  16. Nekazaritza eta Abeltzaintza Sektoreko Eskala Teknikoa.

  17. Arreta Soziolaboraleko Eskala Teknikoa.

  18. Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala Teknikoa.

    B taldeko lan-poltsak:

  1. Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala.

  2. Kudeaketa Informatikako Eskala.

  3. Hazien Eskala.

  4. Arrantzako Eskala.

  5. Laborategiko eta Osasun eta Ingurumen Ikuskaritzako Eskala.

    C1 azpitaldeko lan-poltsa:

    Administrarien Eskala.

    C2 azpitaldeko lan-poltsa:

    Administrari Laguntzaileen Eskala.

    E taldeko lan-poltsa:

    Laguntzako Langileen Talde Profesionala.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen araberako egokitze-prozesutik kanpo utzi diren aldi baterako enplegurako lan-poltsak

(Ikus .PDF)

Jatorrizko lan-poltsen eta eskala berrietara egokitutako lan-poltsen arteko korrespondentziak

A) A1 AZPITALDEA

(Ikus .PDF)

B) A2 AZPITALDEA

(Ikus .PDF)

C) B TALDEA

(Ikus .PDF)

D) C TALDEA

(Ikus .PDF)

E) LAGUNTZAKO LANGILEEN TALDE PROFESIONALA

(Ikus .PDF)

Jatorrizko lan-poltsekiko korrespondentziarik ez duten eskala berriak

  1. Arreta Soziolaboraleko Eskala Fakultatiboa.

  2. Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala Fakultatiboa.

  3. Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala Fakultatiboa.

  4. Ingurumeneko Eskala Fakultatiboa.

  5. Arreta Soziolaboraleko Eskala Teknikoa.

  6. Ingurumeneko Eskala Teknikoa.

Desagertzeko dauden lan-poltsak

G. T. AUKERA: KIMIKAKO LIZENTZIA

G. F. AUKERA: GEOLOGIAKO LIZENTZIA

G. F. AUKERA: SOZIOLOGIAKO LIZENTZIA

G. T. AUKERA: BIOLOGIAKO LIZENTZIA

G. T. AUKERA: GEOGRAFIAKO LIZENTZIA

G. T. AUKERA: PSIKOLOGIAKO LIZENTZIA

G. T. AUKERA: FISIKAKO LIZENTZIA

G. T. AUKERA: MENDI-INGENIARITZA

G. T. AUKERA: INGENIARITZA KIMIKOA

G. T. AUKERA: INDUSTRIA-ANTOLAMENDUKO INGENIARITZA

MEDIKUA

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO TEKNIKARIA

ORIENTATZAILEA

WEB-KUDEATZAILEA

GIZA BALIABIDEETAKO TEKNIKARIA

KANPO-EKINTZAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

ENPRESAKO OLT/EUD

IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIA

Lanpostuko lan-poltsa batetik hautatu eta A1 azpitaldean izendatutako langileentzat proposatutako eskalak

(Ikus .PDF)

Lanpostuko lan-poltsa batetik hautatu eta A2 azpitaldean izendatutako langileentzako eskalak

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.